-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
"FameLab Workshop" bakarrizketa zientifikoen nazioarteko lehiaketa Euskadira heldu da
Noiz eta non
2014/12/11 2014/12/11, 14:00 - 14:00
Deskribapena
Ostegunean, abenduak 11, 10:30ean, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Sarriena Auzoa, z/g. Leioa), UPV/EHUren Zientzia eta Teknologiako Fakultateak FameLab Españaren sustatzaile diren FECYT-ek eta British Council-ek bakarrizketa zientifikoen nazioarteko lehiaketa antolatu dute eta mundu osoko 25 herrialdetik gorak hartuko dute hartan parte UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean.
FameLabek ikerkuntza modu entretenigarrian eta zorrotzean hiru minutuko bakarrizketen bitartez hedatuko duten zientziaren ahots berriak bilatzen ditu. 2015eko edizioan, 2015eko otsailaren 3 arte egongo da hautespen fasea zabalik. Ikasleek eta irakasle zein ikertzaileek har dezakete parte aurkezpenik gabe entzuleentzat erakargarria izan daitekeen zientziaren inguruko istorio bat kontatzen duen bideo baten bitartez.
Egunean zehar, lehiaketaren dinamika azalduko dugu, zeure bakarrizketa prestatzeko teknika nagusiak erakutsiko dizkizugu eta jendearen aurrean hitz egiteko trikimailu erabilgarrienak ere erakutsiko dizkizugu.
Hauxe izango da jardunaldiaren programa:
10:30 - 11:15 - FameLaben aurkezpena. FECYT eta British Councilen ordezkariak.
11:15 - 12:00 - FameLaben hartu nuen nik parte. Santi Garcíak (@AitorMenta_) Famelab Españan izandako esperientziak eta han ikasitakoa.
12:00 13:30 - Bakarrizketen idazketa eta interpretazioari buruzko masterclass-a Belén Rubiorekin, aktoresa eta bakarrizketa egilea.
13:30- 14:00 - Hautagaien bakarrizketen aurkezpena.
GARRANTZITSUA: Bakarrizketa baterako ideia bat baduzu edo bakarrizketa bat prestatu baduzu, masterclass-aren bukaeran jendearen aurrean aurkezteko aukera izango duzu, eta zure bakarrizketaren edukia eta emanaldia hobetzeko gomendioak emango dizkizute Belén Rubiok eta Santi Garcíak.
Sarrera doan da. Gehiago jakiteko.
Kultura Zientifikoko Katedraren berrikuntza guztiak ezagutu ditzakezu bere Webgunearen eta bere Facebookeko orriaren bitartez.