'El Gobierno Vasco en el exilio - Crónica de una esperanza' dokumentalaren estreinaldia
Noiz eta non
2014/12/09 2014/12/09, 12:09 - 12:09
Deskribapena
Asteartean, abenduak 9, 19:00etan, Bizkaiko Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), 'El Gobierno Vasco en el exilio - Crónica de una esperanza' dokumentala estreinatuko da. Lau hamarkadetan zehar, beren idealekiko leialtasuna gorde eta 1936ko erakundeetatik etorritako zilegitasuna ordezkatzen jakin zuten gizon batzuen historia luze eta dramatikoa islatzen du Triano Mediak ekoiztutako 80 minutuko pelikula honek.
Dokumentalaren eta dokumentalak laburbiltzen duen izen bereko telesaioaren zuzendaria Antonio Cristóbal izan da. Gidoia landu dute UPV/EHUko historiagile José Luis de la Granjak, Ludger Mees-ek eta Santiago de Pablok. Berrogeita hamar bat elkarrizketatuk, gerraren lekukoek, protagonisten ondorengoek, politikariek eta idazleek parte hartu dute lanean.
Ekitaldian mintzatuko dira:
- Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
- Fernando Plazaola, Ikerketa errektoreordea
- José Luis de la Granja, UPV/EHUko Gaur Egungo Historiaren katedraduna
- Antonio Cristóbal, 'El Gobierno Vasco en el exilio'ren zuzendaria
Etortzekoa bazara, mesedez, idatzi jaurlaritzaerbestean@ehu.es mailera