euskaraespañol

Sinposioa Sinposioa

Kristalografiari buruzko GE3C-ren XXIV. Sinposioa hartuko du Bilbok

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/23 Noiz arte: 2014/12/03, 17:00 - 15:56

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Astelehenean, ekainak 23, 17:00etan, Bizkaia Aretoko Baroja Entzunaretoan (Abandoibarra,3. Bilbo) GE3C-ren (Grupo Especializado de Cristalografía y Crecimiento Cristalino)XXIV. Sinposioa antolatuko da. Jardunaldiak ekainaren 23tik 26ra izango dira eta estatuko eta nazioarteko adituak batuko ditu Bilbon. Besteak beste, Anthony R. West (University of Sheffield) eta Peter Slater (University of Birmingham) izango dira.

Halaber, hasierako hizketaldia Juan Manuel García Ruizen eskutik izango da, CSIC erakundeko kidea eta Laboratorio de Estudios Cristalográficos-eko (LEC) zuzendaria da. El Maravilloso mundo de los cristales izenburupean, kristalen mundu liluragarritik ibilbide bat aurkeztuko du hizlariak. Kristalen aplikazioak bizitzako hainbat arlotan, kulturan eta nazioarteko artean azalduko ditu. Lehen jardunaldi horretan Begoñazpi ikastolako hainbat ikasle izango dira, gainera. Horiek Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleekin ikasturetan zehar programa bat jorratu dute, zeinaren bidez mineralen mundua hurbildu zaien.

Kristalografiaren arloko hezkuntza eta bere ezarpena gizartean, gaixotasun eta ingurumen arazoei aurre egiteko ezinbestekotzat hartzen da, izan ere kristalografoek proteinen eta gainontzeko molekula txikien egitura kristalinoa zehazteko gaitasuna dute. Molekula hauek medikuntzan eta osasun publikoan oinarrizkoak diren sendagaien, baita lurzoruaren zein landareen kutsadura konponarazteko materialen diseinuan ere erabiltzen dira.

Parte hartzaileak:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua izango da
  • Andoni Aldekoa, Bilboko alkatetzako kabinete burua
  • Fernando Lahoz, GE3C-ren presidentea
  • Maria Isabel Arriortua, UPV/EHUko Geologia saileko irakaslea eta jardunaldiaren antolatzailea