euskaraespañol

Andreu Mas-Colell-ek hitzaldia eskainiko du DIPC-n

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/28 Noiz arte: 2015/01/26, 12:00 - 15:51

Kokapena

Donostia International Physics Center
Paseo Manuel de Lardizabal 4. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, otsailak 28, 12.00etan, DIPC-n, Andreu Mas-Colell, Kataluniako Generalitateko egungo ekonomia conseller-ak 'Impulsando la investigación' izeneko hitzaldia emango du.

Andreu Mas-Colell ikerlari ospetsua da ekonomiaren alorrean eta bere jarduera Pompeu Fabra Unibertsitatean, Harvard Unibertsitatean eta UC Berkeley-en garatu du besteak beste. Sloan Fellow eta Guggenheim Fellow izan da eta sari ugari irabazi ditu. Andreu Mas-Colell Kataluniako eta Europako azken politika zientifikoen ideologoetako bat da eta bere hitzaldian gai honen inguruko gogoetak izango ditu mintzagai.

Sarrera librea da.