euskaraespañol

Zubi Tirantedun eta Esekidun II. Maketa Lehiaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/26 Noiz arte: 2015/01/27, 12:00 - 11:15

Kokapena

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Plaza de Europa 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazkena, otsailaren 26an, 12.00etan, UPV/EHUko Unibertsitate Eskola Politeknikoan, Donostian, Zubi tirantedun eta esekidun maketa lehiaketaren bigarren edizioa izango da. Guztira sei talderen zubiak espero ditugu, hogeiren bat partaide izanik. Antolatzailea Dinitek Junior Enpresa da.

Bi atal ditu lehiaketak: edertasuna, non epaimahai batek zubien edertasun maila neurtuko duten, eta erabilgarritasuna, non zubien karga proba egingo den Materiales Iturriak utzitako lauzekin.

Sariak 300 eurokoak izango dira atal bakoitzeko, lehenengoa (edertasuna) Arquimaña Arkitektura tailerrak emana eta bigarrena (erabilgarritasuna), Dinitek Junior Enpresak emana izango direlarik.

Gainera, berrikuntza bezala, aurten bozketa herrikoia egingo da astelehena, otsailak 24, goizeko 8.00tik, asteazkena, otsailak 26, 12.00ra, edertasun atalean ikasleriaren iritzia kontuan hartu dadin.

Aurtengo epaimahai kideak ondorengoak dira:

  • Adolfo Moraís, UPV/EHUko Unibertsitate Eskola Politeknikoko zuzendaria.
  • Juan José Arrizabalaga, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko zuzendaria.
  • Fernando Etxegarai, UPV/EHUko ikasleen zuzendaria.
  • Germán Pozas, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta bide azpiegituretako Sailaren errepideen proiektu eta eraikuntza zerbitzuko burua.
  • Gorka Maiztegi, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ikasle Kontseiluko burua.
  • Mikel Ormazabal, Dinitek Junior enpresako burua.
  • Iñaki Albistur y Raquel Ares Arquimaña arkitektura tailerreko kideak.
  • Julio Gonzalez Rodero, Iturria Materiales-eko salmenta zuzendaria.
  • UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko ikasleriaren bozka herrikoia.

Informazio gehigarria

Twitter: @Zubilehiaketa