euskaraespañol

UPV/EHUko IKD GAZtE Ekimen Senari buruzko Ikaskuntzaren Modulua bukatu da

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/09 Noiz arte: 2015/01/20, 15:00 - 13:12

Kokapena

Areto nagusia - Joxe Mari Korta Zentroa
Avenida de Tolosa 72. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, maiatzak 9, 15:00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Joxe Mari Korta Zentroko Auditorioan (Tolosa etorbidea, 72. Donostia), IKD GAZtE Ekimen Senari buruzko Ikaskuntzaren Moduluaren bukaera ekitaldia egingo da; UPV/EHUko 42 ikaslek egin dute modulua, bost taldetan banatuta eta modulua iaz egin zuten ikasleek koordinatuta. UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Ana Arrieta, Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreorde Maite Zelaia eta Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreorde Amaya Zarraga izango dira ekitaldiburuak.

Iazko esperientzia pilotuaren ondoren egiten den lehendabiziko deialdi honetan, zazpi gradutako (Psikologia, Pedagogia, Zuzenbidea, Erizaintza, Informatika, Politeknikoa eta Gizarte Hezkuntza) 42 ikaslek hartu dute parte, diziplina arteko bost taldetan banatuta, ikaskuntza aktiboa eta parte hartzailea errazteko. Horrez gain, inplikatutako gazteak maila desberdinetan daude. Lantalde bakoitzak ikasle koordinatzaile bat du, eta koordinatzaile horiek, halaber, koordinatuko dituzten beste bi ikasle ere badaude, hain justu ere 2011/2012 ikasturtean lehen aldiz egin zenetik IKD GAZtE proiektuan parte hartzen dutenak. Talde bakoitzak erakunde sozial, kultural edo enpresa batek planteatutako proiektu erreal bat landu du. Modulua bukatutakoan, ikasleen lana ikaslearen unibertsitate curriculumean jasoko da, kasuan kasuko irakasgaian bi kreditu lortuz.

Zehazki esateko, proiektuan inplikatu diren gizarte eragileak Erroak, Helduak Adi!, Goiener, La Casa de las Mujeres-Emakumeen etxea eta Tecnaliako Wimi5 spin offa dira. Erroak elkartearekin, gizarte bazterketan egoteko arriskua duten pertsonak Donostia hirira eta bertako kulturara gerturatzea errazteko plan bat diseinatu eta abiarazi du ikasleen taldeak. Helduak Adi! elkarterako, bestalde, Zestoa udalerriko erretiratuen etxeko jarduerak integratzeko eta belaunaldien arteko topaketak bultzatzeko plataforma bat prestatu dute. Goienerren kasuan, berriz, energia berriztagarrien kooperatiban boluntariotzari buruzko azterlana egin dute. Tecnaliarekin izandako lankidetzari esker, minusbaliotasun mentala duten pertsonentzat bideo joko bat garatu dute. La Casa de las Mujeres-Emakumeen Etxearekin lanean aritu den taldeak eragile sozial horrek egiten duen lanari hedapena eman dio unibertsitatean.

Bukaera ekitaldiko egitaraua:

  • 14:45 Ateak irekitzea
  • 15:00 Ongietorria
  • 15:30 Proiektuen aurkezpenak
  • 16:10. Diplomak eta aintzatespenak banatzea
  • 16:30. Askari-kafe fotografikoa
  • 17:00 Agurra