euskaraespañol

UPV/EHUren Garapen Lankidetzako Gradu Amaierako Praktika eta Lanen Programaren 20. Urteurrena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/05/23, 09:00

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteartean, maiatzak 23, Euskal Herriko Unibertsitateko Garapenerako Lankidetzaren inguruko Unibertsitate-praktikak eta Gradu Amaierako Lanen Programaren 20. urteurrena ospatuko da Bizkaia Aretoan. Ekitaldian zehar, Estibaliz Saez de Cámara Oleaga Iraunkortasun eta Konpromiso Sozialeko zuzendariak egingo du bi hamarkada hauetan burututako proiektuen balantzea. Era berean, bi mahai-inguru egingo dira: lehenengoan, euskal kooperazioko hainbat erakundetako eta UPV/EHUko kideek parte hartuko dute; bigarren mahaian, unibertsitateak parte hartu duen kooperazio-proiektuetan egon diren ikasleak izango dira, bai eta zerbitzu horrek hainbat ekimen solidario egin dituen herrialdeetako erakundeetako kideak ere.

Inaugurazio ekitaldian izango dira:

  • Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea
  • Guillermo Quindós, Zientzia eta Gizarte garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea
  • Estibaliz Saez de Cámara Oleaga, UPV/EHUko Iraunkortasun eta Konpromiso Sozialeko zuzendaria.

Vanessa Sánchez kazetariak dinamizatuko du ekitaldia.

Topaketan zehar, proiektu solidario hau posible egin duten pertsonei esker ona adierazteko ekitaldia egingo da.

Ospakizunari amaiera emateko, Sökolé Ritmo y Experiencias taldearen Perkusio Afrikarra ikuskizuna izango da.

Topaketari buruzko informazio gehiago: Kooperazio programaren 20. urteurrena.