‘X. Ituna Jardunaldia: Kupoa aztergai: negoziatzaile eta protagonisten argitan (1841-2022)’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/03/28, 09:00
Kokapena
Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Kupoa Euskadiko eta Espainiako iritzi publikoan eta federalismo fiskalari buruzko nazioarteko ikerketa-korronteetan arreta handiena pizten duen Ekonomia Itunaren elementuetako bat da. Gizartean kupoaren auziak pizten duen interes orokorra kontuan hartuta, eta aurten Kupoaren Bosturteko Lege berria onartzeko negoziazioen irekiera aurreikusita dagoenez, X. Ituna Jardunaldia Kupoaren gainean hausnartuko du, sorreratik gaur egun arte izan duen bilakaera aztertuz, eta 1981tik indarrean dagoen kupo-sistemari arreta berezia eskainiz.
Helburu horrekin, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerktarako Agiritegiak (UPV/EHU) eta Ad Concordiam – Ekonomia Ituna Sustatzeko eta Hedatzeko Elkarteak, lehen mailako protagonistak bildu dituzte jardunaldi honetarako, azken berrogei urteetan kupoaren negoziazioetan zuzenean parte hartu dutenak. Gaiari ahalik eta hurbilpen integralena emateko, kupoaren negoziazioetan parte hartzen duten erakunde nagusietako (Estatua, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak) ordezkari tekniko zein politikoek hartuko dute parte. Gainera, foru erregimenaren mapa osatzeko, Nafarroaren ikuspegia ere jasoko da.
Jardunaldiaren egitaraua
- 8:30: Harrera.
- 9:00: Jardunaldiaren irekiera. José María Iruarrizaga, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantzen ahalduna. Ekonomi Ituna sustatzeko eta hedatzeko Ad Concordiam elkartearen Lehendakaria.
- 9:10: «Dohaintzatik» aldizkako kupora: negoziatzaileak (1800-1981). Joseba Agirreazkuenaga eta Eduardo Alonso. Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia (UPV/EHU).
- 9:40: Kupoa kalkulatzeko metodologia berritzailearen gakoak 1981eko Ekonomia Itunean. Pedro Luis Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua (1980-1984).
- 10:25: Nafarroako ikuspegia: Hitzarmen Ekonomikoaren eta Ekarpenaren azkenaldiko bilakaera. Mikel Aranburu, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Ogasun kontseilaria (2015-2019).
- 11:10: Atsedenaldia.
- 11:30: Kupoaren berriztapenak XXI. Mendean: Estatuaren ikuspegia. Cristóbal Montoro, Ogasun Publikoko Katedraduna eta Espainiako Ogasun ministroa(2000-2004/2011-2018).
- 12:15: Kupoaren berriztapenak XXI. Mendean: Euskadiren ikuspegia. Pedro Azpiazu, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua.
- 13:00: Ekonomia Itunaren ezagutzari eta iritziari buruz UPV/EHUn egindako inkestaren emaitza. Mikel Erkoreka, Jon Garro eta Jonatan García. Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia (UPV/EHU).
- 13:20: Itun Ekonomikoaren eta kupoaren oraina eta etorkizuna. Unai Rementeria, Bizkaiko Foru Aldundiaren ahaldun nagusia.
- 13:40: Jardunaldiaren itxiera. Gorka Moreno, Bizkaiko Campuseko errektoreordea (UPV/EHU).
Doako erregistroa (bertaratzekotan egin beharrekoa soilik): https://t.co/zhoJbLVUkr
Zuzeneko streaminga: https://t.co/CAcqY2EUmz