euskaraespañol

‘Pornosozializazioa, zibermisoginia eta sexu-indarkeriak’ jardunaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/09/30 Noiz arte: 2024/10/02, 11:30

Deskribapena

Irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta 2an, Euskal Herriko Unibertsitateak "Pornosozializazioa, zibermisoginia eta sexu-indarkeriak" jardunaldia hartuko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren Ordezkaritzak eta UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak antolatuta.

Zehazki, jardunaldia 11:30etan hasiko da, honako leku eta data hauetan:

  • Irailaren 30a, Bizkaiko Campusa. Lekua: Hezkuntza Fakultateko Juliana aretoa.
  • Urriaren 1a, Arabako Campusa. Lekua: Letren Fakultateko Gradu Aretoa.
  • Urriaren 2a, Gipuzkoako Campusa. Lekua: Areto Nagusia. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen I. eraikina.

Hiru agertokietan, hizlari izango da Carmen Ruiz Repullo soziologiako doktorea, nerabe eta gazteen artean genero-indarkerian espezializatua.