'El ojo de la ballena': ikusmen-urritasun duten pertsonei egokitako argazki zientifiko erakusketa
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2020/02/10 Noiz arte: 2020/02/21, 08:00 - 20:00
Kokapena
Chillida erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Otsailak 10, astelehena, 18.30ean, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), iaz Sopelako hondartzan (Bizkaia) lehorreratuta aurkitu zen balearen begiarekin egindako ikerketen emaitzak erakusten duen argazki zientifiko esposizioa hasiko da. Otsailaren 10tik – 21era eta astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 20.00ra, ikusgai izango da.
Elena Vecinok, balearen begiaren ikerlariak eta erakusketa horren koordinatzaileak, hasierako hitzaldia 18.30ean emango du.
“El ojo de la ballena” erakusketa ikerketa horretan ateratako argazkien bilduma da; 16 irudiz osatua dagoen erakusketa, adin guztietako ikusleei zuzenduta dago eta ikusmen-urritasuna duten pertsonei egokituta dago: horietako batzuk ukitu daitezkeen argazki testurizatuak dira eta Braillez idatzita daude. Gainera, irudietan dauden QR kodeen bitartez jarraitzeko audiogida bat izango da.
Argazkiekin batera, bi maketa aurkeztuko dira: bale baten maketa bat eta tamaina errealeko begi baten beste maketa bat. Horrez gain, balearen marrazki handi bat tamaina errealean ikusi ahalko da. Bestalde, zereek igortzen dituzten soinuak ere entzuteko aukera egongo da.
Bestalde, erakusketa ikusi nahi duten itsuen elkarteentzako eta ikastegientzako bi bisita gidatu antolatu dira egunero. Bisita horiek goizez egingo dira eta Euskal Herriko Unibertsitateko Oftalmo-Biologia Esperimentaleko (GOBE) taldeko ikertzaileek egingo dituzte. Joan nahi duten eskola eta institutuek helbide elektroniko honetara idatziz egin behar dute eskaera: xandra.pereiro@gmail.com
UPV/EHUn amaitu ondoren, erakusketa Burdeoseko Unibertitsitatean egingo da; eta gero, Oportoko Unibertsitatean eta Cambridgeko Clare Hall Collegen.