w_JOKABOLUZIO

Jokabidearen ekologia eta eboluzioa (JOKABOLUZIO)

 

Departamento(s)

Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia

Área(s) de la ciencia
Zoologia
IP: Zuzendaritza-ardurak elkarbanatu egiten ditugu Co-IP: 

Miembros

Joxerra Aihartza, Inazio Garin, Urtzi Goiti

Palabras Clave

Ugaztunak, harrapakinak, habitataren erabilera, izurriak, monitorizazioa

Descripción

Lantaldearen ibilbidea 90 hamarkadako saguzarren azterketa faunistiko eta ugaztun karniboroen habitat erabilerari buruzko ikerketarekin abiatu zen. Hurrengo hamarkadan egonkortu zen lantaldearen ibilbide akademikoa eta zientifikoa, Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia sailean irakasle gisa lanpostuak erdietsiz eta hainbat doktoretza zuzenduz. Mehatxatutako saguzar espezieen ohitura trofiko eta espazialen berri ematen duten argitalpen zientifikoak garai horretan ekoiztutakoak dira. Orduko ikerketetan ohikoak ez ziren landa-laneko estandard berriak ezarri genituela esan daiteke, bai lagin kopuruari dagokiola eta bai irratitelemetriako datuak jasotzeko moduari dagokiola. Ordutik, saguzarren arrantzarako moldapen morfologiko eta akustikoak aztertu ditugu argi gutxirekin grabatzeko gai diren abiadura handiko bideo-kamerak eta denbora errealeko ultrasoinuen grabaketak saguzarren ehizalekuetan bertan erabiliz. Era berean, saguzarren banaketa geografikoa glaziazio eta interglaziazio artean modelizatu da egungo banaketa interpretatu eta etorkizuneko banaketa aurrikusteko. Azken urtetan bitarteko molekularrak erabiliz ugaztun intsektiboroen dieta aztertu dugu, dela kodetze anizkoitzaren bidez (metabarcoding ingelesez) harrapakinen zerrenda osoak lortu asmoz, dela izurriak detektatzeko helburuz qPCR eta MLAP deritzen teknikak erabiliz. Gainera, Euskal Elkarte Autonomoko lurrazpiko saguzarren monitorizazioan parte hartzen dugu, kolonia berriak bilatuz eta zenbaketak eginez, guzti horretarako erakunde publiko, natur elkarte, bolondres, basazain eta bestelako herritarren partaidetza eta elkarlana bilatzen dugun bitartean.

Líneas de Investigación

  1. Ugaztun intsektiboroen dieta molekularra
  2. Izurriak dietan: saguzarren zerbitzu ekosistemikoa agroekosistematan
  3. Saguzar kolonien jarraipena
  4. Ugaztunen bilakaera demografikoa gailu pasiboen bitartez

Equipamiento

Enlace página web

  • C2 mailako segurtasun biologikoko laborategia
  • Irratitelemetriako hartzaile eta antenak
  • Abiadura handiko kamara eta ultrasoinuen detektore eta grabagailuak
  • RFID gailuen irakurleak
  • Umore ona

Contacto

joxerra.aihartza@ehu.eus

inazio.garin@ehu.eus

urtzi.goiti@ehu.eus