Breadcrumb

GAKOAK - Elementu Finitoen Bidezko Ingeniaritza, Kalkulu eta Zenbakizko Simulazioa Unibertsitateko Aditua

TITULUAREN GAKOAK

Elementu Finitoen Bidezko Ingeniaritza, Kalkulu eta Zenbakizko Simulazioa unibertsitateko adituaren berezko tituluak bi jarduera-mota ditu: atal teorikoa eta praktikoa. Prestakuntza teorikoa (aplikazio bakoitzean zenbakizko simulazioari lotutako matematika, aplikazio horiek linealak, ez-linealak, kontaktuak, materialen dinamika, nekea, etab.), material metalikoetarako zein konpositeetarako aplikatua, dagokion praktikarekin batera joango da, eskuratutako jakintzak finkatze aldera. Ariketak industrian, azterketa eta simulazioen arloan egindako kasu errealetan oinarrituko dira, MSC PATRAN, Apex eta NASTRAN softwareetan oinarrituta. Adams CARSek automobilgintzari eskainitako modulua ere ikusiko da.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

15

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Iraila 2024

Abendua 2025

Kreditu kopurua

29 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

1.000 €

Irakaslekua

Gasteizeko ingeniaritza eskola

Arduraduna

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola

ARRAZIOAK - Elementu Finitoen Bidezko Ingeniaritza, Kalkulu eta Zenbakizko Simulazioa Unibertsitateko Aditua

Irudia

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Aeronautikako, aerosorgailuetako edo automobilgintzako osagaien egiturazko diseinuan jardun ahal izango duzu.
  • Gai izango zara egiturazko arazo linealak, ez-linealak eta nekekoak diseinatzeko eta aztertzeko.
  • Elementu finituen metodoaren aplikazio guztiak ezagutuko dituzu.
  • Profesionalik onenak izango dituzu.

IRUDIA - Elementu Finitoen Bidezko Ingeniaritza, Kalkulu eta Zenbakizko Simulazioa Unibertsitateko Aditua

Irudia

IRTEERAK - Elementu Finitoen Bidezko Ingeniaritza, Kalkulu eta Zenbakizko Simulazioa Unibertsitateko Aditua

IRTEERA PROFESIONALAK

Elementu finituen metodoak aplikazio oso aldakorrak ditu ingeniaritzaren barruan, hala nola aeronautika, automobilgintza, industria (piezen diseinua, mekanizazioa, produktuaren portaera mekanikoa), jariakinen hedapen eta dinamika (airea, ura, termika, zarata), ingeniaritza zibila eta arkitektura, beren portaera lineal, ez-lineal, dinamiko, neke eta modaletan. Behean zerrendatu dira prestakuntza horrekin profesionalak eskatzen dituzten enpresetako batzuk.

GAMESA, AERNNOVA, CAF (Beasain), ELECTRA-VITORIA, IDEC, JEZ, IDOM, SENER, NOVALTI, AMUFER (AMURRIO FERROCARRILES Y EQUIPOS), BTI, URIBESALGO, FAGOR EDERLAN SCOOP., ANÁLISIS Y SIMULACIÓN, ITP (Zamudio), OSVIMA INGENIERÍA, S.L., INGEINNOVA, IMAT MOBILIARIO Y DISEÑO, S.A.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak