Materia

Contenido de XSL

Innovación en Lengua y Literatura

Datos generales de la materia

Modalidad
Presencial
Idioma
Euskera

Descripción y contextualización de la asignatura

Euskadiko Hezkuntza Sisteman eta, oro har, Europar Batasuneko hezkuntza-ereduan, berrikuntza giltzarri da ekitatea eta bikaintasuna erdiestea bilatzen duen hezkuntza-eraldaketako prozesuan. Besteak beste, alderdi hauek erdiesteko funtsezko lanabestzat jotzen da berrikuntza hezkuntza arloko lege-testu eta dokumentuetan:



• Berrikuntza ezinbesteko estrategiatzat jotzen da hezkuntza-komunitateko kide guztien aintzatespena, ongizatea eta inklusibotasuna bideratuko duten tokian tokiko eta garaian garaiko estrategiak diseinatu, inplementatu eta egokitzeko.

• Berrikuntza ezinbesteko estrategiatzat jotzen da autonomia pertsonal eta herritartasun bete-betea egikaritzeko eta gizartean aktiboki jarduteko aukera izango duten pertsona osasuntsu, orekatu, sentibera, arduratsu eta kritikoak heztea jomugan duten estrategia pedagogiko bateratzaileak ikertu eta aplikatzeko.



• Berrikuntza ezinbesteko estrategiatzat jotzen da irakasleen eta bestelako hezkuntza-langileen aitortza soziala prestigiatzeko, konpromisoa, sormena, talentua, ekimen pertsonala eta etengabeko hobekuntza sustatzen dituen heinean, garapen profesional aktiboa eta lidergoa indartzen dituelako.



Horiek horrela, ikastetxe guztiek Berrikuntzarako Plan Estrategikoa txertatu beharko dute haien Hezkuntza Proiektuetan,eta proiektu eta plan horiek izango dira administrazioak ikastetxearekin hitzartuko duen kontratu-programarako euskarri gisa.



Era berean, alorrez alorreko eta irakasgaiz irakasgaiko programazioak berak ere hezkuntza-berrikuntzako helburuak eta estrategiak integratu beharko ditu. Testuinguru honetan, irakasleak ez dira "aplikatzaile" hutsak: irakasleak ikastetxeko estrategia pedagogiko eta sozialaren agente aktiboak dira.



Ageriko denez ardura hori irakasle guztie dagokie bakoitzari, bere heinean, baina eskakizun bereziak daude hezkuntza linguistiko eta literarioaren arloko agenteentzat. Izan ere, gogoan izatekoa da Hizkuntza Plana dela Hezkuntza Proiektuaren ardatz nagusietako bat, eta hezkuntza linguistiko eta literarioa kritikoa dela curriculumeko helburuen lorpena bermatzeari begira.



Testuinguru honetan berrikuntza ez da zeharkako jarduera elitista, eta irakasle guztiak inplikatzen ditu: ardura instituzionaleko postuetan daudenak zein ikasgelako lana besterik egiten ez dutenak; esperientzia luzekoak zein hasiberriak.



Hain zuzen ere horregatik aurreikusten da irakasgai hau irakasleen oinarrizko prestakuntzarako planaren barruan, oinarrizko gisa, Hezkuntza Ikerketako Hastapenak lantzen dituen irakasgaiarekin batera

Profesorado

NombreInstituciónCategoríaDoctor/aPerfil docenteÁreaEmail
EZEIZA RAMOS, JOSEBA ANDONIUniversidad del País Vasco/Euskal Herriko UnibertsitateaProfesorado AgregadoDoctorBilingüeFilología Vascajoseba.ezeiza@ehu.eus

Competencias

DenominaciónPeso
Conocer y aplicar propuestas docentes de innovación en la enseñanza de las lenguas oficiales y de la literatura.10.0 %
Evaluar las propuestas según criterios pedagógicos contrastados.10.0 %
Atender a las posibles causas de los problemas detectados en el desempeño de la enseñanza de las lenguas oficiales y de la literatura, así como en los procesos concomitantes de aprendizaje, y proponer vías de solución alternativas.20.0 %
Diseñar proyectos de innovación para la mejora de la enseñanza-aprendizaje del uso y de la reflexión sobre los fenómenos lingüístico-discursivos en las lenguas oficiales.30.0 %
Desarrollar y evaluar proyectos básicos de investigación educativa en torno a la enseñanza-aprendizaje de las lenguas y la literatura.30.0 %

Tipos de docencia

TipoHoras presencialesHoras no presencialesHoras totales
Magistral153045
P. de Aula151530

Actividades formativas

DenominaciónHorasPorcentaje de presencialidad
Actividades autónomas45.00 %
Clases magistrales3.010 %
Desarrollo escrito de un tema0.00 %
Estudio de casos2.05 %
Lectura y análisis prácticos15.050 %
Presentación y defensa de proyectos1.05 %
Revisión del TFM1.05 %
Teoría8.025 %

Sistemas de evaluación

DenominaciónPonderación mínimaPonderación máxima
Cuaderno de trabajo25.0 % 25.0 %
Examen escrito30.0 % 30.0 %
Participación en los foros15.0 % 15.0 %
Trabajos Prácticos30.0 % 30.0 %

Resultados del aprendizaje de la asignatura

Helburu orokorra: Irakasgai honen helburua da irakaslegaiei oinarrizko prestakuntza eskaintzea, hezkuntzatestuinguru garaikidean irakaskuntza-lanaren erdigunean dauden berrikuntza-prozesuen garrantzia, printzipioak, dinamikak, erronkak eta eskakizunak ulertu, eta prozesu horietan parte hartzea dagokienean, gutxieneko konfiantzaz inplikatu eta ekarpen esangarriak egiteko gai izan daitezen



Horretarako, bizitza profesionalarekin lotutako ikas-egoerak baliatuko dira.

Ikas-egoera horien testuinguruan ikasleek beren ekimena, lankidetza-trebetasunak eta hizkuntzari buruzko ezagutzak hedatu ahal izango dituzte, emandako zereginak planteatzen dituen erronketako batzuk identifikatu, eta horiei aurre egitearekin batera.



Horrekin guztiarekin, prestakuntza-aldia amaitzean, parte-hartzailea(k)/e(k):



1) Egungo testuinguruan berrikuntzak lanbide-jardueran duen garrantziaren eta inpaktuaren jabe izango dira.

2) Berrikuntzaren testuinguru instituzonala ezagutuko dute, eta, bereziki, hizkuntzaren eta literaturaren irakaskuntzaren berrikuntzarako abian dauden lan-ildoen ekarpenen inplikazioak identifikatuko dituzte.

3) Hizkuntzaren eta literaturaren irakaskuntzaren alorrean balioetsita dauden jardunbide berritzaileen oinarriak, ildo nagusiak eta baliabideak ezagutuko dituzte eta horien gaineko gogoeta aplikatua egingo dute, nork bere jardun-eremuari begira.

4) Gai izango dira mota ezberdinetako proposamen eta esperientzia didaktikoen zantzu berritzaileak identifikatzeko eta kritikoki balioesteko, beti ere, egungo curriculumek aldarrikatutako printzipioen markoa erreferentzia gisa hartuta.

5) Gai izango dira hezkuntza-testuinguru jakin batean aurrera eramateko moduko oinarrizko berrikuntza eta ikerketa-proiektuak irudikatu, zehaztu eta justifikatzeko.

Convocatoria ordinaria: orientaciones y renuncia

Irakasgai honetan ebaluazio jarraitua erabiliko da. Irakasgaiaren helburuen lorpen-maila ebaluatzeko hainbat baliabide erabiliko dira:



JARRAIPEN-PROZESUA: Irakasgaia garatzeko erabiliko den metodologiarekin bat eginez, ebaluazio-prozesua jarraitua eta pertsonalizatua izango da.



• Irakasleak ikasleek arbel digitaletan egindako ekarpenak, galderak eta gogoetak berrikusi eta iruzkinduko ditu hurrengo saioaren aurretik.

• Irakasleak lantegian egindako ekarpenak aztertuko ditu, eta behin betiko bertsioa egiteko gomendio zehazak esakiniko ditu.

• Saio bakoitzean egindako lanen ikaskuntza-emaitza berrikusiak, karpeta batean artxibatuko ditu irakasleak, taldekide guztiek eskura izan ditzaten.

• Bosgarren saioaren amaieran, ikasleek aurkeztutako ebidentzien arabera eskuratutako klaifikazioaren txosten pertsonalizatua jasoko dute

• Seigaren saioaren amaieran ikasleek amaierako zereginen bidez eskuratutako lorpenen inguruko txostena jasoko dute



Horez gain, ikasleei gogorarazten zaie tutoretza-saioak ere eskainzen dituela. Saio horiek aurrez aurre zein bideo-dei bidez baliatu daitezke. Horrez gain, posta elektronikoa ere erregulartasunez berrikusi eta eguneratzen du irakasleak. Aukera horiek erabiltzera animatzen dira ikasleak..



EBALUAZIO-SISTEMA: Ebaluazioa, lehentasunez, etengabekoa izango da irakasgaia egituratu eta aurrera eramateko proposatuko diren jarduera guztietan egindako ekarpenak hartuko ditu kontuan. Hauek dira balioetsiko diren ebidentziak:



- Behatokia: Mintegietako gaietara hurbiltzeko jardueretan egindako ekarpenak (% 10)

- Mintegia: Mintegian proposatuko diren jardueretan egindako ekarpenak (% 10)

- Lantegia: HIZLAB lantegian egindako ekarpenak (% 50)

- Gogoetagunea: Saioaren amaieran egindako sintesi-ekarpenak (% 10)

- Amaierako atazak Ikaskuntza-lorpenak egiaztatzeko jardueren emaitzak (% 20)



Behatokian eta Gogoetagunean egindako ekarpenak indibidualak izango dira. Mintegian eta Lantegian egingo diren zereginak taldekoak izango dira. Amaierako zereginetako bat taldean ebaztekoa izango da eta beste biak bakarka. Taldeko zereginen kasuan, taldekideen egitekoak definiturik egongo dira, eta kalifikazioak, indibidualizatuak izango dira.



EBALUAZIO-IRIZPIDE OROKORRAK: Zeregin zehatzak ebaluatzeko erabiliko diren ebaluazio-tresnek honako irizpide hauek hartuko dituzte erreferentzia gisa:



• JARRERA: Zereginak modu eraginkorrean ebazten laguntzeko eta lankidetzan aritzeko prestasuna (% 10)

• TEKNOLOGIEN ERABILERA: IKTen eta Interneten dauden kontsulta-baliabideen erabilera estrategiko, etiko eta eraginkorra (% 10)

• EDUKIA: adierazgarritasuna, benetakotasuna, originaltasuna, sormena, etab., betiere, irakasgaian aldarrikatutako printzipioak eta erreferentziak aintzat hartuta (% 50)

• ALDERDI FORMALAK: diseinua, egitura, ikusizko elementuak, alderdi ortotipografikoak, etab. (% 10)

• HIZKUNTZA: zehaztasuna, egokitasuna eta zuzentasun linguistikoa (% 20)

Irizpide horiek guztiak zereginen ezaugarrien arabera ponderatuko dira. Era berean, zereginaren arabera, alderdi zehatz batzuk bakarrik hartuko dira kontuan. Zeregin bakoitzarekin batera eskainiko diren ebaluazio-tresnetan zehazten dira xehetasun zehatz horiek guztiak.



AMAIERAKO EBALUAZIOA BALIATZEKO AUKERA: Araudiak ezarritakoari jarraikiz, ikasleek azken ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatzeko eskubidea izango dute, etengabeko ebaluazio-sisteman parte hartu duten edo ez kontuan hartu gabe.



AMAIERAKO PROBAREN DISEINUA: Lau ebidentzia erabiliko dira.



1) Banakako lan bat entregatzea (% 25).



HIZLAB berrikuntza-laborategiaren webgune-eredua, gutxienez, atal hauek dituena: Orri nagusia, aurkezpena, misioa, ikuspegia eta proiektuak. Gutxienez, ikus-entzunezko eduki bat eta infografia bat izango ditu webguneak, egileak erabakitzen duen atalean kokatuta..



2) Azterketa-proba (% 75). Hiru atal izango ditu proba honek:



• Landutako gai teorikoen jakite-maila neurtzeko garapen-galdera bat

• Emandako proposamen didaktiko baten azterketa kritikoa

• Kasu bat ebazteko proposamen berritzaile bat egitea

Azterketa proba ebaluazio jarraituan moduluz modulu eskuratutako gaitasun-maila neurtzeko erabilitako proben disinuan oinarrituko da.



Oharra: Irakasgaia gainditzeko, banako lana eta azterketako hiru ataletatik bi gainditu beharko ditu ezinbestean

Convocatoria extraordinaria: orientaciones y renuncia

EZOHIKO deialdia: Amaierako proben bidez egingo da ebaluazioa. Ez dira kontuan hartuko ebaluazio jarraituan zehar aurkeztutako ebidentziak edo eskuratutako kalifikazio partzialak.



EZOHIKO deialdiko probaren diseinua: Amaierako probarako aurreikusitako diseinua izango da ezohiko deialdian erabiliko dena.



• Ikasleak lehen deialdian amaierako proba baliatu bazuen, nahi izanez gero, lehen deialdian aurkeztutako webgune bera aurkeztu ahal izango du bigarren deialdian ere.

• Irakasgaia gainditzeko, banako lana eta azterketako hiru ataletatik bi gainditu beharko ditu ezinbestean

Temario

1. MODULUA. Zertaz ari gara berrikuntzaz ari garenean?



1.1. Berrikuntzaren estrategikotasuna hezkuntza-eredu garaikidean.

1.2. Berrikuntzaren erronkak, helburuak, lan-ildoak, prozesuak eta dinamikak.

1.3. Berrikuntzaren inguruko ikuspegiak, kezkak eta posizio kritikoak.



2. MODULUA. Berrikuntzaren marko instituzionala: legeria, erakundeak eta planak.



2.1. Hizkuntza eta literaturaren irakaskuntzaren berrikuntza, proiektu europear estrategiko gisa.

2.2. Hizkuntza eta literaturaren irakaskuntzaren berrikuntza sustatzeko egitura insittuzionala

2.3. Hizkuntza eta literaturaren irakaskuntzaren berrikuntzarako dokumentu markoak.



3. MODULUA. Hizkuntza eta literaturaren irakaskuntzaren berrikuntzarako gakoak



3.1. Europako Erreferentzia Markoaren eredu metodologiko bateratuaren xedeak

3.2. Hizkuntza eta litetaruraren didaktikarako eredu globalizatzaileen ezaugarriak

3.3. Hizkuntza eta literaturako ikaskuntzen berrikusketa: helburuak, jakintzagaiak, ebaluazioa…



4. MODULUA. Hizkuntza eta literaturaren berrikuntza metodologikoaren erronkak



4.1. Eleaniztasuna/kulturanaiztasuna, bitartekotza eta hizkuntzartekotasuna

4.2. Digitalizazioa, multimedialtasuna eta gizaki-makina interakzioa

4.3. Inklusibotasuna, ongizatea eta bizikidetza



5. MODULUA. Berrikuntza hezkuntza-kalitatearen eta garapen profesionalerako bide gisa



5.1. Berrikuntza etengabeko hobekuntzarako eta garapenerako baliabide gisa

5.2. Berrikuntza-proiektuak hezkuntza-testuinguru garaikideetan

5.3. Hizkuntza eta literaturako berrikuntza-proiektu instituzionalak: etorkizuneko ildoak



Irakasgai honetan praktikak izango dira ikasbide nagusia. Praktika hauek modu tutorizatuan egingo dira, bost laguneko lantaldetan antolatuta. Pratika horiek berrikuntza-laborategi baten testuinguruaren markoan garatuko dira: HIZLAB.



HIZLAB deidaldi instituzional baten bidez berrikuntza-proiektu aurreratuak garatzeko ikastegian sortu duzuen laborategia da. Ikastetxeko MEDIALAB eta DIGILAB laborategiaren artean dagoen areto batean kokatu duzue. HIZLAB hezkuntza-komunitate osoari begirako ekimenak sortuko dituen gunea izango da. Bertan, ikastetxeko hizkuntza-proiektua berrikusi, pedagogia berritzaileak sortu eta probatu, ikasleentzako eta gurasoentzako ekimenak garatu, teknologiak integratu eta liburutegiarekin eta mediatekarekin elkarlanean hizkuntzaren eta literaturaren alorrean proiektu berritzaileak garatzeko aukerak aztertuko dira. Hauek dira, besteak beste, garatu izan dituzuen ekimenetako batzuk: Hitzen Stop Motion Lantegia, Story Telling Zientifikoa, Monologo Solidarioak, Hizkuntza Aniztasunaren Behatokia, Kultura Klasikoa Gaur, Fake News?….



PRAKTIKEN ZERRENDA. Testuinguru horretan kokatuta bost praktika eramango ditu aurrera lan-talde bakoitzak.

1. PRAKTIKA. HIZLAB laborategiaren ikuspegi eraldatzailean finkatu: Laborategiaren ikuspegiaren, helburuen, eragileen eta proiektuen zehaztapena jasotzen duen esku-orria edo webgunea, berrikuntzari buruz HIZLABek duen ikuspegia jasotzen duena.

2. PRAKTIKA. HIZLAB laborategiaren europar dimentsioa zehaztu: Praktika honetan Europar Batasuneko berrikuntzarako testuinguru instituzionalarekin lotutako infografia bat egin beharko da, EBn garatutako proiektuen inpaktua nabarmetzeko helburu duena.

3. PRAKTIKA. HIZLAB laborategiaren ekimen pedagogikoen eskaintza landu: Praktika honetan esperientzia pedagogiko integratzaile baten proposamena diseinatuko da, eta esperientzia horren aurkezpen eta dibulgaziorako materialak garatuko dira.

4. PRAKTIKA. HIZLAB laborategiaren dimentsio soziala eta kritikoa sakondu: Praktika honetan ikastetxeko MEDIALAB eta DIGILAB laborategiekin batera, zein ikastetxetik kanpo, gertuko ingurune sozialean garatzekoak izan daitezkeen ekimenen proiektuak zehaztuko dira..

5. PRAKTIKA. HIZLAB etengabeko prestakuntza- eta berrikuntza-plana proposatu: Praktika honetan HIZLAB laborategiak 2025/26 ikasturterako proposatuko duen irakasleen prestakuntza- eta garapen profesionalerako planaren diseinua eztabaidatu eta osatuko da..



Praktika horiek eskola-saioetan garatuko dira modu kooperatiboan irakaslearen gidaritzapean. Astero taldekide bat izango da praktikaren behin betiko emaitza editatu eta atontzeko ardura, irakaslearen feedbacka eta iradokizunak jaso ostean.





Bibliografía

Bibliografía básica

Alberici, A. eta Serreri, P. (2005). Competencias y formación en la edad adulta. El balance de competencias. Madril: Laertes Educación.

Cardona, J. (2008). Formación y desarrollo profesional docente en la sociedad del conocimiento. Madril: Editorial Universitas.

Casanova, Mª A. (2009). Diseño curricular e innovación educativa. Madril: La Muralla.

García, J. (2004). La formación del profesorado basada en el centro. Bilbo: Ed. Mensajero / Universidad de Deusto.

Imbernón, F. (1998). La formación y el desarrollo profesional del profesorado. Hacia una nueva cultura profesional. Bartzelona: Graó.

Le Boterf, G. (2001). Ingeniería de las competencias. Bartzelona: Gestión 2000.

Medina, A. (koord.) (2009). Innovación de la educación y de la docencia. Madril: Editorial Universitaria Ramón Areces/UNED.

Moriña, A. (2005). Formación en colaboración para la diversidad. Bilbo: Universidad de Deusto.

Navío, A., (2005). Las competencias profesionales del formador. Bartzelona: Octaedro.

Perrenoud, P. (2004). Desarrollar la práctica reflexiva en el oficio de enseñar. Bartzelona: Graó.

Perrenoud, P. (2004). Diez nuevas competencias para enseñar. Bartzelona: Graó.

Perrenoud, P. (2012). Cuando la escuela pretende preparar para la vida. ¿Desarrollar competencias o enseñar otro saberes? Bartzelona: Grao.

Rosales, C. (2009). Didáctica: innovación en la enseñanza. Santiago de Compostela: Andavira.

Rosales, C. (2009). Valores sociales e innovación educativa. Santiago de Compostela: Andavira.

Santos, M. A. eta Guillaumín, A. (arg.) (2006). Avances en complejidad y educación: teoría y práctica. Bartzelona: Octaedro.

Sevillano, Mª L. (2008). Estrategias innovadoras para una enseñanza de calidad. Madril: Pearson/Prentice Hall.

Trías de Bes, F. eta Kotler, P. (2011). Innovar para ganar. El modelo ABCDEF. Bartzelona: Urano.

Villa, A. eta Marauri, J. (2004). Herramientas para el desarrollo de la calidad. Bilbo: Ed. Mensajero/Universidad de Deusto.

Villar, L., M., (koord.) (2004). Capacidades docentes para una gestión de calidad en Educación Secundaria. Madril: Pearson/Mc Graw Hill.

Villar, L., M., (koord.) (2009). Creación de la excelencia en Educación Secundaria. Madril: Pearson/Prentice Hall.

Villar, L. M eta Alegre de la Rosa, Olga Mª (2012). Los portafolios electrónicos en el hemisferio de la evaluación auténtica. Madril: Síntesis.

Bibliografía de profundización

Santos, M. A. eta Guillaumín, A. (ed.) (2006). Avances en complejidad y educación: teoría y práctica. Barcelona: Octaedro



Villa, A. eta Marauri, J. (2004). Herramientas para el desarrollo de la calidad. Bilbao: Ed. Mensajero/Universidad de Deusto.



Fusté, M. (coord.) (2010). Experiencias de lengua en secundaria desde una perspectiva sistémica. Barcelona: Graó.



Camps, A. (coord.) (2001). El aula como espacio de investigación y reflexión. Investigaciones en didáctica de lengua. Barcelona: Graó.



Latorre, A. (2003). La investigación-acción. Conocer y cambiar la práctica educativa. Barcelona: Graó.



Mesonero, M. (2005). Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak. Bilbao: UEU.



Olabuenaga, J. I. (2003). Técnicas de triangulación y control de calidad en la investigación socioeducativa. Bilbao: Ed. Mensajero/Universidad de Deusto



Contenido de XSL

Sugerencias y solicitudes