Ekitaldien oroitidazkia: 2019-2020 ikastaroa
2019ko irailaren 18an eta 19an ospatu zen Magia eta Medikuntza Antzinaroan: harreman paradoxiko baten elkarrekintzak, sinergiak eta desadostasunak Nazioarteko Kongresua UPV-EHUko Letren FAkultateko Gradu Aretoan. Antolaketa Batzordea, Mª Ángeles Alonso Alonso (UPV-EHU) eta Celia Sánchez Natalías (Zaragozako Unibertsitatea) doktore andereek, eta UPV-EHUko Antzinaro Penintsular Sailean ikertzaile den Juan Santos Yanguas doktoreak osatu zuten.
2019ko urriaren 7tik 28ra bitartean Antzinaroko Irakurketak izeneko hitzaldi zikloa ospatu zen Gasteizeko Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoan ICA-AZIk antolatuta, Gasteizeko Udalarekin egina duen hitzarmenaren ondorioz. Ezagutza zabaltzeko helburua duen disziplinarteko ekitaldi horretan lau hizlari hauek parte hartu zuten: UPV-EHUko Historiaurre Sailean ikertzaile den Mª José Iriarte Chiapusso doktore andereak, “Txabalinatik papirora: landareen garrantzi kasik ikustezina Aurrehistorian”; UPV-EHUn Antzinaro Klasiko Saileko ikertzaile den Antonio Duplá Ansuategui doktoreak, “Distortsio, aurreiritzi eta manipulazioak Antzinaroko autoreen inguruan: Zizeronen kasua”; UPV-EHUn Antzinaro Penintsularreko ikertzaile den Juan Santos Yanguas doktoreak, “Harrian eta brontzean grabatutako Memoria eta Historia: inskripzio zaharrak eta modernoak” eta Zuricheko Unibertsitatean, Zuzenbide Erromatarra eta Papirologiako irakasle den José Luis Alonso Rodríguez doktoreak (Zientzia Juridikoen Fakultatea): “Egiptoko hareak grekoz mintzatzen zirenean: papirologiak eskainitako informazioa”.
2019ko azaroaren 20an, UPV-EHUko Micaela Portilla Ikerketa Zentroko Hitzaldi Aretoan ospatu zen ANIHO- VSHRA Ikertzaile Gazteen III Nazioarteko Jardunaldia, Antzinaro Klasiko Saileko ikertzaile diren Antonio Duplà Ansuategui doktoreak eta Amalia Emborujo Salgado irakasleak antolatuta, Oskar Aguado Cantabrana (UPV-EHU), Jonatan Pérez Mostazo (UPV-EHU), Christian Núñez López (UPV-EHU), Tomás Aguilera Durán (Compostelako Santiago Unibertsitatekoa) eta Paloma Martín-Esperanza (Madrilgo Unibertsitate Autonomokoa) doktoregaien laguntzarekin. Jardunaldi hori, ANIHO (HAR2016-76940-P MINECO) ikerketa proiektuaren barruan antolatu zen.
2019ko azaroaren 21ean eta 22an UPV-EHUko Letren Fakultatean (azaroaren 21ean) eta Micaela Portilla Ikerketa Zentroan (azaroaren 22an) ospatu zen ANIHO Nazioarteko Elkarrizketa: Antzinaro Klasikoa Mundu Modernoan. Eliteen klasizismotik jendetzaren klasizismora. Klasizismoa eta Modernitateari buruzko VII Jardunaldi horiek, ANIHO (HAR2016-76940-P MINECO) ikerketa proiektuaren barruan egin ziren eta antolatzaileak, Antzinaro Klasiko Saileko ikertzaile diren Antonio Duplà Ansuategui doktorea, Amalia Emborujo Salgado irakaslea eta Oskar Aguado Cantabrana (UPV-EHU), Jonatan Pérez Mostazo (UPV-EHU) eta Christian Núñez López (UPV-EHU) doktoregaiak izan ziren.
2019ko abenduaren 2tik 4ra Espainiako Enblematika Elkartearen XII. Nazioarteko Kongresua ospatu zen UPV-EHUko Letren Fakultateko Ekitaldi Aretoan. Antolaketa Batzordea honako hauek osatu zuten: Greziar eta Latindar Filologia Saileko ikertzaile diren Alejandro Martínez Sobrino doktoreak (presidentea), Jesús Bartolomé Gómez doktoreak, Pedro Redondo Sánchez irakasleak (bokalak) eta Cirilo García Román irakasleak (idazkaria). Batzorde Zientifikoaren kide izan ziren, Mª Teresa Muñoz García de Iturrospe doktore anderea eta Iñigo Ruiz Arzalluz doktorea. Hauek guztiak aipatu Saileko ikertzaileak dira edo izan dira (Cirilo García irakaslea 2019 urtean jubilatu zen arte).