GRADOS de la Facultad HEFA

Publicador de contenidos

X Certamen de Aforismos ‘Oihenart’ . Aforismoak bidaltzeko azken eguna: 2021eko azaroaren 5a.

Fecha de primera publicación: 07/07/2021

Aforismoak bidaltzeko azken eguna: 2021eko azaroaren 5a.

2021eko Oinarriak

EHUren Gipuzkoako campuseko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hitzarmena adostu dute Oihenart Aforismoen X. Lehiaketa antolatzeko. Honako oinarri hauek  izango ditu aurtengo deialdiak:

  1. Genero gisa, aforismoa zentzu zabalean ulertuko da (pentsamenduak, mikroipuinak, poemak), eta edozein aforismo kopuru onartuko da, euskaraz idatzitako testu laburrak, originalak eta paperean argitaratu gabeak baldin badira.
  2. Bi kategoria izango ditu deialdiak:
    • A kategoria: 25 urte arteko parte hartzaileak.
    • B kategoria: 26 urtetik gorako parte hartzaileak.
  3. Lau sari banatuko dira, kategoria bakoitzeko bina:
    • A kategorian:
      • 1. saria: 500 euro.
      • 2. saria: 250 euro.
    • B kategorian:
      • 1. saria: 500 euro.
      • 2. saria: 250 euro.
  4. Parte hartzeaileek HEFAren web orrian dagoen inprimakia bete eta bertan igo behar dute aforismo bilduma, PDF formatuan:
  5. Aforismoak bidaltzeko azken eguna honako hau izango da: 2021eko azaroaren 5a.
  6. Epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute: Filosofia/Antropologiako irakasle edo ikasle batek, Hezkuntzako irakasle edo ikasle batek, eta Gipuzkoako campuseko Erretoreordetzak proposatutako kide batek. Idazkari lanetan arituko den lan batzordekideak ez du botorako aukerarik izango.
  7. Lan batzordeak epaimahaikideei modu anonimoan bidaliko dizkie aforismoak, egilea identifikatzeko inolako aukerarik gabe.
  8. Ebazpena 2021eko abenduan argitaratuko da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen webgunean. Sari banaketari buruzko informazioa ere bertan argitaratuko da.
  9. Epaimahaikideek eta idazkariak ez dute bilduma aurkezterik izango.
  10. Irabazleenak ez diren bildumen plikak ez dira irekiko.
  11. Lehiaketa honetan parte hartzeko ezinbesteko baldintza da oinarri hauek goitik behera onartzea.

 

ANTOLATZAILEAK:
UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea.
Lan-batzordekideak: Beronika Azpillaga eta Onintza Odriozola.
LAGUNTZAILEAK: