Publicador de contenidos

Filosofiako mintegi irekia. Jon Jimenez (EHU): Ba al da Euskal Herriko pentsamenduaren historiarik?

eL2 de Mayo, tendremos a Jon Jimenez (UPV) en el seminario abierto, con la charla "Ba al da Euskal Herriko pentsamenduaren historiarik?" . Nos reuniremos a la una del mediodía, en el Salón de Grados (no, por lo tanto, en la Sala de Juntas, como de costumbre), y el seminario será en euskera.

 

Ba al da Euskal Herriko pentsamenduaren historiarik?
Jon Jimenez (UPV/EHU)

Joxe Azurmendik idatzi moduan, "Caro Barojak inoiz esan du euskaldunek historia egin dutela hura idazteaz arduratu gabe. Badirudi orain akats hori konpontzen hasi dela, historiarekiko interesa piztu dela. Hala ere, adierazpen hori adiera zabalagoan uler liteke: historia egiten zuten bitartean, zerbaitetan pentsatuko zuten”. Mundua kanpotik bakarrik pentsatu zaigula uste dugu herri baztertuetako biztanleok, baina, kontrara, unibertsaltasuna partikularretik sortzen baita, mundua ere pentsatu –eta eraiki– hemendik egin dugu eta kanpotik zetozen ideiekin ere egin dugu. Hala, bai Bigarren Hezkuntzan bai unibertsitatean erabilgarriak diren hainbat egileren ekarpenak kontuan hartuta, bertako zein Mendebaldeko filosofian zehar ibilbide bat proposatzen dugu, Abraham ben Meir Ibn Ezra, Patri Artaxoakoa eta Atarrabiakoa, Miguel de Ulzurrun, Valoisko eta Angulemako Margarita biak, Johanes Uharte Donibanekoa, Zalduntxo ilustratuak edota Joseph Garat, Aristoteles, Platon, Descartes, Maquiavelo, Kant edo Hume bezain ezagunak egin dakizkigun.