Seminario abierto de Filosofia. Maite Arraiza (EHU): "Trans burmuina eta beste falazia neurobiologiko batzuk".
Fecha
25/05/2023, 13:00
El jueves, 25 de Mayo, tendremos el último seminario abierto del curso. Maite Arraiza (UPV) impartirá la charla "Trans burmuina eta beste falazia neurobiologiko batzuk". Nos reuniremos a la una del mediodía en la Sala de Juntas de la Facultad, y la charla esta vez será en euskera.
Trans burmuina eta beste falazia neurobiologiko batzuk
Maite Arraiza Zabalegi (Euskal Herriko Unibertsitatea)
Trans auzia pil-pilean dago azkenaldian. Sexu-generoarekin, arrazarekin eta orientazio sexualarekin lotutako burmuin desberdintasunen bilaketa zientifikoaren ibilbide historikoari jarraiki, azken hiru hamarkadetan, trans* eta zis pertsonen arteko burmuin ezberdintasunen inguruko ikerketa neurobiologikoen loratze bat gertatu da, burmuin mota ezberdinak daudela baieztatzeraino. Honekin batera, ugaritu dira ere azkenaldian identitatea edota transexualitatea burmuinean daudela defendatzen duten gizarte eragile eta profesionalen diskurtsoak.
Baina, identitatea burmuinean dago? Identitate sexu-generiko bakoitzari burmuin egitura zehatz bat dagokio? Hitz-egin dezakegu, beraz, trans burmuinaz eta trans eta zis burmuinen arteko bereizketa mantendu? Eta, esentzialismoari edota determinismo biologikoari bakarrik lotutako kontu bat al da hau?
Mintegi honen helburua hirukoitza da:
- Teoria eta hipotesi neurobiologiko nagusiak aztertu, bi elementu nagusitan fokua jarriz: trans burmuinaren kontzeptua eta trans* identitateen jatorria.
- Ikuspegi neurozientifiko, biologiko eta filosofiko feministetatik abiatuta, nabarmenki, burmuin mosaizismoa eta elkarlotze prozesual dinamikoa, trans eta zis burmuinen arteko bereizketa, hala nola, trans* identitateen jatorri neurobiologikoaren ideia problematizatu.
- Diskurtso neurobiologikoaren zenbait gurutzaketa eta ondorio sozial erakutsi.