GRADOS de la Facultad HEFA

Publicador de contenidos

HEFAko taldearen egunean BEHIN LEHIAKETA!

Imagen

HEFAko TALDEAREN EGUNEAN BEHIN LEHIAKETA!

EUSKARAREN ASTEA ospatzeko, lehiaketan parte hartzeko gonbita egin nahi dizugu Euskara Batzordetik. Zer egin behar duzun?

  • Egunean Behin aplikazioan sartu eta taldean sartzeko gakoa klikatu: DB4790
  • Lehiaketak azaroaren 27tik abenduaren 3ra arteko egunak hartuko ditu kontuan (biak barne).
  • Igandean (abenduaren 3an, Euskararen Egunean) puntuazio handiena lortu duena izango da lehiaketaren irabazlea. Baina sariak puntuazio handiena lortu duten lehendabiziko bi ikasleei banatuko dizkiegu:
  1. SARIA: puntuazio handiena lortu duen lehendabiziko ikasleak, LIBEk [535.75 puntu lortuta], irabazi du 200€ko diru-txartela EHU Dendan trukatzeko.
  2. SARIA: puntuazio handiena lortu duen bigarren ikasleak, LAIDATXUk [530.31 puntu lortuta], irabazi du 100€ko diru-txartela EHU Dendan trukatzeko.
  • Irabazleen izenak abenduaren 4an, astelehenean, jakinaraziko ditugu emailez. Saria jasotzera HEFA - II eraikineko Dekanotza Taldearen bulegoetara hurbildu behar duzue. Edozein zalantza argitzeko, idatzi lasai onintza.odriozola@ehu.eus helbidera. 
  • Eta, gogoan izan, Campus mailan beste hainbat ekintza dagoela antolatuta... https://www.ehu.eus/eu/web/gipuzkoa/euskara-astea

PARTE HARTU! Bizi EUSKARAREN ASTEA! Bizi EUSKARAZ!

HEFAko EUSKARA BATZORDEA