Ruta de navegación

Contenido de XSL

Microbiología e Inmunología Médicas27267

Centro
Facultad de Medicina y Enfermería
Titulación
Grado en Medicina (Euskera)
Curso académico
2024/25
Curso
2
Nº Créditos
8
Idiomas
Euskera
Inglés
Código
27267

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral3970
Seminario416
P. de Aula1210
P. Laboratorio1812
P. Ordenador127

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

Ikasgaiak Mikrobiologia eta Immunologia Medikoaren oinarri zientifikoak jorratzen ditu. Gure inguruneko gaixotasun infekzioso garrantzitsuenetan inplikatutako mikroorganismoen ezaugarri garrantzitsuenak deskribatzen dira, patogenizitate-mekanismoak eta ostalariaren erantzun immunologikoa azpimarratuz. Ikasgaian lortutako ezagutzak gaixotasun infekziosoak diagnostikatzeko lagin kliniko egokiaren hautaketa burutzeko, azterketa mikrobiologiko baten beharra eta aukera ebaluatzeko, lortutako emaitzak interpretatzeko eta oinarri mikrobiologikoa duen mikrobioen aurkako terapeutika bat ezartzeko baliabideak eskaintzen ditu.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

MODULUKO GAITASUNAK:

1. Diagnostiko eta terapia-prozeduren arriskuaren eta onuren erlazioa baloratzea.

2. Proba mikrobiologikoak eta immunologikoak zertarako erabiltzen diren ezagutzea.

3. Diagnostiko klinikoan erabiltzen diren adierazle biokimiko eta molekularrak ezagutzea.

4. Mikrobiologia eta Parasitologiaren oinarriak ezagutzea.

5. Diagnostiko mikrobiologiko eta parasitologikoa burutzeko teknika orokorrak ezagutzea eta horien emaitzak interpretatzea.

6. Mikroorganismoen kontrako botika nagusiak ezagutzea.

7. Prozedura diagnostiko ezberdinetarako lagin biologikoak lortzeko eta lantzeko modua ezagutzea.

8. Laborategiko proben emaitzak interpretatzen jakitea.

9. Desinfekzio eta esterilizazio teknikak erabiltzen jakitea.

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

I ATALA: SARRERA

. Mikroorganismoen mundua

. Mikroorganismoak eta gizakia

. Ostalari eta parasitoen arteko harremanak



II ATALA: DIAGNOSTIKOA, TRATAMENDUA ETA KONTROLA

. Mikroorganismoek eragindako infekzioen laborategiko diagnostiko

. Mikroorganismoen kontrola: antmikrobianoak erabiltzeko oinarriak. Esterilizazioa eta desinfekzioa.

. Gaixotasun infekziosoen epidemiologia eta prebentzioa



III ATALA:MIKROORGANISMOEN KONTRAKO DEFENTSAK

. Infekzio-ateetan defentsak

. Mekanismo eragile ez espezifikoak (2 ordu)

. Defentsa espezifikoen aktibazioa

. Antigenoen prozesamendua eta aurkezpena T linfozitoei

. T eta B linfozitoen aktibazioa (2 ordu)

. Mekanismo eragile espezifikoak



IV ATALA: BAKTERIO PATOGENOAK

. Bakterio patogenoen ezaugarri orokorrak (2 ordu)

. Koko grampositiboak

. Bazilo grampositiboak

. Koko gramnegatiboak

. Bazilo gramnegatiboak (2 ordu)

. Mikobakterioak

. Beste bakterio patogeno batzuk: espiroketak, klamidiak eta mikoplasmak



V ATALA: BIRUS PATOGENOAK

. Gizakien birusen eta prioien ezaugarri orokorrak

. DNA birusak. Herpesvirus.(2 ordu)

. DNA birusak. Papilomavirusak eta Parvovirus.

. RNA birusak. Arnas bidekoak

. RNA birusak. Enterikoak eta exantematikoak

. Birus hepatotropoak

. Erretrobirusak (2 ordu)



VI ATALA: ONDDOAK, PROTOZOOAK ETA HELMINTOAK

. Medikuntzan garrantzia duten onddoak

. Medikuntzan garrantzia duten protozooak

. Medikuntzan garrantzia duten helmintoak



VII ATALA: LABORATEGIKO DIGNOSTIKO-PROZEDURAK *. Gelako eta ordenagailuko praktiketan landuko da.

. Esterilizazio eta desinfekzio-teknikak

. Bakterio eta onddoen isolamendua eta hazkuntza

. Bakterio patogenoen identifikazioa

. Antimikrobianoekiko sentikortasunaren in vitro ikerketa

. Legamia eta onddo filamentatsuen identifikazioa

. Protozoo eta helmintoen identifikazio fenotipikoa

. Antigenoen detekzioa (aglutinazioa) eta mikroorganismoen genomen detekzioa.

. Zeharkako diagnostikoa: zeharkako immunofluoreszentzia, ELISA

MetodologíaAlternar navegación

Magistralak (39 ordu), azalpenak eman eta ariketak egingo dira. Ikasgelako praktikak (10 ordu) eta ordenagailuko praktikak (6 ordu). Horietan sakonago lantzen dira gaiak, eta eztabaidari aukera ematen zaio. Banakako eta taldeko lana (12 ordu presentzial, mintegietan, ikasgelako eta ordenagailuko praktiketan), mikroorganismo patogeno bati buruzko banakako lan bat eginez eta aurkeztuz eta taldeko beste kide batzuek egindako beste mikroorganismo batzuk ezagutzeko zeharkako jarduerak eginez. Klase praktikoa Mikrobiologia Laborategian (18 ordu), non ikasleak laborategiko diagnostiko mikrobiologikoaren oinarriekin lan egingo du.



Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Prueba escrita a desarrollar (%): 10
    • Prueba tipo test (%): 55
    • Realización de prácticas (ejercicios, casos o problemas) (%): 15
    • Trabajos individuales (%): 20

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

1.- Ohiko deialdiko azterketa finala bi proba izango dira, A eta B probak:



A proba test motako 60 galderaz edo galdera laburrez osatutako azterketa da. Test motako galderak erantzun anitzekoak dira, lau erantzun posible daude eta bakarra egiazkoa da (multitest). Erantzun zuzen bakoitza puntu bat balio du, eta galdera oker bakoitzari 0,3 puntu kentzen zaizkio.

A proba gainditzea beharrezkoa da irakasgaia gainditzeko, guztizkoaren % 55 balioa duena. Gainditu ezean, gainerako ebaluazioetako probetan lortutako notak, kalifikazio orokorraren % 45, ez dira ebaluazioari gehituko.



B proba idatzizko azterketa da, eta bertan, irakasgaiko prestakuntza-jardueretan egindakoen antzeko ariketak izango dira. Bere balioa % 10 da. Erantzun gabeko galderak eta okerrak ez dira zigortzen.





2.- Ebaluazio-sistema jarraia / etengabeko ebaluazio-sistema



-Laborategiko praktikak: %15

Azterketa praktikoak irudietan edo probetan oinarritutako galderak izango ditu, %10. Puntu negatiboak daude erantzunak oker egitekotan eta erantzun gabeko galderak ez dira zigortzen. Klase praktikoetara joatea nahitaezkoa da, eta lortutako nota ez da kalifikazio finalari gehituko ez bertaratzeak justifikatu gabe badaude. Parte-hartze aktiborik eza eta/edo arauak ez betetzea zigortuta egongo da (zigorrak azken notaren % 5era arteko deskontua ekarriko du). Laborategiko praktiketara ez bertaratze faltak bi edo gehiago badira etengabeko ebaluazioari uko egitea dakar. Azterketa praktiko hori gainditzen ez bada, proba ezohiko deialdian errepikatu ahal izango da.



*Errepikatzaileek ez dituzte praktikak errepikatu behar, baina azterketa praktikoa egin behar dute talde bakoitzari esleitutako datan.



-Mikroorganismoari buruzko lanaren ebaluaketa jarraitua: %10

Ikasle bakoitzak mikroorganismo patogeno espezie bat landuko du. Lan saioetan bere kabuz eta tutorearen laguntzaz mikroorganismoak kutsatzeko bideak deskribatuko ditu eta sakonki ikasiko du mikroorganismo horren patogenotasun-mekanismoak eta beraren kontrako immunitate-erantzunaren mekanismoak. Mikroorganismei buruz lortutako informazioa klaseko kideekin partekatuko da, mikroorganismo guztien informazioa klase guztiak jakin beharko du.



*Ebaluazio finala egiten duten ikasleek, mikroorganismoari buruzko lanaren ebaluazioa ohiko deialdiko azterketa finalarekin egingo dute, mikroorganismoari buruzko proban. Denbora gehiago emango da azterketaren proba hori egiteko.



- Edukien lanaren ebaluaketa jarraitua: % 10

Ikasle bakoitzak astero landuko ditu irakasgaiaren edukiak, eta guztira 13 proba labur edo entregagarri egingo ditu. Atal honetako kalifikazioa proba edo entregagarri horietatik lortuko da, 10 nota onenen batez bestekoa izango da eta 3 nota txarrenak kenduko dira.



*Ebaluazio finala egiten duten ikasleek, edukien lanaren ebaluazioa ohiko deialdiko azterketa finalaren A proban egingo dute, A proba % 65ko balio izango du kasu horietan.





3.- Ebaluazio-sistema finala



-Ikasleek ebaluazio-sistema finalaren bidez ebaluatuak izateko eskubidea izango dute, irakasgaiaren hasieran etengabeko ebaluazio-sisteman parte hartu duten edo ez kontuan hartu gabe. Ebaluazio-sistema finala egin ahal izateko 9 asteko epea izango dute, lauhilekoaren hasieratik kontatzen hasita, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko egutegi akademikoaren arabera. Laborategiko praktikak eta horren azterketa bakoitzari esleitutako taldearekin egin behar izango dute. Mikroorganismoari buruzko lanaren eta edukien lanaren ebaluaketak * batekin azaltzen dira 2. atalean.



-Irakasgaia errepikatzen duten ikasleak, ebaluazio-sistema finalaren modalitatearekin ebaluatuko dira, ebaluazio jarraituan parte hartzen dutenean izan ezik. Ebaluazio-sistema jarraitua egin nahi badute irakasgaiaren irakasle-taldeari jakinarazi behar dute, eta etengabeko ebaluazio-sisteman adierazitako jarraibideei jarraituko diete.



Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ez-hiko deialdiko azterketa finala bi proba izango dira, A eta B probak:



A proba test motako 60 galderaz edo galdera laburrez osatutako azterketa da. Test motako galderak erantzun anitzekoak dira, lau erantzun posible daude eta bakarra egiazkoa da (multitest). Erantzun zuzen bakoitza puntu bat balio du, eta galdera oker bakoitzari 0,3 puntu kentzen zaizkio.

A proba gainditzea beharrezkoa da irakasgaia gainditzeko, guztizkoaren % 55 balioa duena. Gainditu ezean, gainerako ebaluazioetako probetan lortutako notak, kalifikazio orokorraren % 45, ez dira ebaluazioari gehituko. Ikasleak ebaluazio-sistema finala egin badu, A proba horren balioa % 65 izango da eta gainditzea beharrezkoa izango da B proba zuzentzeko eta irakasgaia gainditzeko.



B proba idatzizko azterketa da, eta bertan, irakasgaiko prestakuntza-jardueretan egindakoen antzeko ariketak izango dira. Bere balioa % 10 da. Erantzun gabeko galderak eta okerrak ez dira zigortzen.



* Laborategiko praktikak gainditu ez dituzten edo egin ez dituzten ikasle guztiek azterketa praktiko bat egingo dute, irudietan edo laborategiko probetan oinarritutako galdera praktikoekin, % 15eko balorazio orokorrarekin. Erantzun oker bakoitzak galderaren balioa kentzen du. Erantzun gabeko galderak ez dira zigortzen. Mikroorganismoari buruzko lanaren ebaluazioa idatzizko proba baten bidez kalifikatuko da eta gainditu behar da nota kontutan izateko.



* Ikasleek laborategiko praktiken ebaluazioan lortutako nota mantentzeko eska dezakete, eta etengabeko ebaluazioa egin dutenentzat, berriz, mikroorganismoari buruzko lanaren eta/edo edukien lanaren nota.



* Ikasleak ez badira ebaluazioetara aurkezten, deialdiari uko egiten diola ulertuko da, eta "ez aurkeztua" gisa kalifikatuko da.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Bata eta praktiketarako protokoloak eraman behar dira laborategiko praktiketara.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

1- Microbiología Médica 9ª Ed. 2021. Patrick Murray, Ken S. Rosenthal, Michael A. Pfaller. Elsevier España. ISBN: 9788491138082

2- Microbiología y Parasitología Médicas. 2ª Ed. 2023. Guillem Prats. Editorial Médica Panamericana. España. ISBN: 9788491102670

3- Basic Immunology: Functions and Disorders of the Immune System, 7th Ed. 2020 Abul K. Abbas, Andrew H. Lichtman, Shiv Pillai. Elsevier Inc. ISBN: 9780443105197

4- Inmunología Básica 6ª Ed. 2020. Abul K. Abbas, Andrew H. Lichtman, Shiv Pillai. Elsevier España. ISBN: 9788491136705

Bibliografía de profundización

1- Mims Medical Microbiology and Immunology. 6th Ed . 2019. Richard Goering, Hazel Dockrell, Mark Zuckerman, Peter Chiodini. Saunders, ISBN-13: 978-0723436010. Elsevier ISBN: 9780702071546.
2- Bacterial Pathogenesis, a molecular approach. 4th Ed. 2019 Brenda A. Wilson, Malcolm Winkler, Brian T. Ho. ASM Press, American Society for Microbiology, 1325 Massachusetts Avenue NW, Washington, DC. ISBN: 9781555819408.
3- Medical Microbiology, A Guide to Microbial Infections: Patogenesis, Immunity, Laboratory Diagnosis and Control. Seventeenth Ed. David Greenwood, Richard Slack, John Peutherer, Mike Barer. Churchill Livingstone Elsevier, United Kingdom. ISBN: 9780443102097.
4- Microbiología e Inmunología médicas. Octava Ed. Warren Levinson. McGraw-Hill Interamericana de España , S.A.U. Aravaca Madrid. ISBN: 8448145402.
5- Microbiología Médica. 27ª Ed. 2016. Jawetz, Melnik y Adelberg .McGraw-Hill Interamericana. ISBN: 97812592553422.
6- Inmunología Celular y Molecular. Novena Edición. 2018. Abul K. Abbas, Andrew H.Lichtman. Elsevier España. ISBN: 9788491132752.

Direcciones web

Protocolos de la Sociedad Española de Enfermedades Infecciosas y Microbiología Clínica,
http://www.seimc.org/protocolos/microbiologia
American Society for Microbiology, http://www.asm.org/
Contenidos Generales
http://www.who.int/home-page/
http://www.cdc.gov/
http://cmr.asm.org/http://www.medmaster.net/atlasofmicrobiol.html
http://www.isciii.es/isciii/es/
http://www.medscape.org/
http://www.cellsalive.com/
http://www.microbelibrary.org/
http://www.immunologylink.com/
Sociedades científicas
http://www.seimc.org/inicio/index.asp

GruposAlternar navegación

31A (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes

32 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes

61 (Inglés - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes