Ruta de navegación

Contenido de XSL

Comunicación Científico-técnica Escrita en Euskera28278

Centro
Escuela de Ingeniería de Bilbao
Titulación
Grado en Marina
Curso académico
2024/25
Curso
3
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
28278

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral1522.5
P. de Aula1522.5
P. Ordenador3045

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

[Esta asignatura solo se ofrece en euskera]



'Idatzizko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz' (IKZTE) irakasgaia Itsasketa Graduko eta Nabigazioa eta Itsas Garraioa Graduko hirugarren mailan eskaintzen da, bigarren lauhilekoan, eta 'Ahozko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz' (AKZTE) irakasgaiaren oinarria da nolabait, laugarren mailan lehenengo lauhilekoan eskaintzen dena. Hautazko irakasgaiak dira biak.



IKZTEn, beraz, euskararen erabilera orokor estandarra eta estilo zaindua lantzen dira eta matrikulatzeko euskararen gaitasun-agiririk eskatzen ez bada ere, maila minimo bat izan behar da: euskaraz ulertu eta hitz egiteko gai izan behar da, eta hizkuntzari berari dagozkion arau gramatikalak menderatu behar dira. Esan daiteke EGA bidean aritzeko gaitasuna izan behar dela.



Euskararen egungo egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta, ikasgai hau beharrezkoa da, euskara batuaren hiztun-komunitatea sortua dela esan badaiteke ere, alde batetik, euskara batuaren ezarpena oraindik ere prozesuan dagoelako eta, bestetik, euskara berezitua sortze- eta garatze-bidean dagoelako. Bi prozesu hauek paraleloan joateak eskatzen du ondo bereiztea zein irizpide linguistiko diren baliagarri erabilera orokorrerako eta zein erabilera berezituetarako.



Horretaz gain, baliagarria eta lagungarria izango da ikaslearentzat gradu amaierako lana zuzen eta egoki idatzi eta aurkezteko. Baita aurrean duen lan-bizitzarako ere. Arlo teknikoetako ikasleak ezinbestekoa izango du hizkuntza, hala idatzizkoa nola ahozkoa, lan-munduan nahiz ikerketan. Gradua amaitu ondorengo ibilbidean, eguneroko jarduna izango du txostenak idaztea, proiektuak proposatu, garatu eta aurkeztea, lankide eta bezeroekin harremanak izatea, etab. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza egoki erabiltzea eta arloko hizkera menderatzea. Hala, hizkuntza zuzen eta egoki erabiltzeko baliabideak lantzen dira irakasgai honetan, eta arreta berezia jartzen zaie hizkera zientifiko-teknikoan sortzen

diren arazo jakin batzuei.



IRAKASGAIAREKIN LOTUTA DAUDEN GRADUKO GAITASUNAK:



Komunikaziorako gaitasuna. Ideiak ahoz nahiz idatziz modu ordenatuan adierazteko gaitasu-na (zeharkakoa)

Taldean eta diziplina anitzeko giro eleaniztunean aritzeko eta ezagutzak nahiz emaitzak za-baltzeko txostenak egiteko gai izatea. Etengabe ikasi eta eguneratuta egoteko gaitasuna iza-tea (zeharkakoa)



M05CM01.- Euskararen arauei eta erabilerari buruzko ezagutza adieraztea eta erakustea.

M05CM02.- Euskararen ezagutza itsas alorrean eta alor teknikoan adieraztea eta erakustea.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

IKASKUNTZA-HELBURUAK:



1-Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan.

2-Informazio zientifikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.

3-Ikerkuntzarekin, aholkularitza teknikoarekin, irakaskuntzarekin eta lan-munduarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, aurkeztea eta argudiatzea, elkarlana baliatuta.

4-Kontsulta-tresnak erabiltzea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko.

5-Unibertsitate- eta lanbide-esparruetako dokumentuak egokiro sortzea (curriculumak, inprimakiak, protokoloak, eskabideak...).

6-Ingeniaritza arloko gaiak komunikatzea, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: txostenak, artikulu zientifikoak, dibulgazio-testuak, testu lexikografikoak.

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

EDUKIEN DESKRIPZIO LABURRA:



Irakasgai honen helburua da ingeniari eta zientzialari euskaldunek euskararen erregistro formalen eta espezializatuen garapenean eta finkapenean duten erantzukizunaz ohartzea. Izan ere, funtsezkoa da aditu euskaldunek kontzientzia hartzea euskal gizartean euskararen ezagutzak eta erabilerak alorrez alorreko jardunaren kalitatean duten eraginaz. Erantzukizun horrekin estuki lotuta dago euskara zainduaren irizpideak eta erregistro espezializatuen bereizgarriak egokiro menderatzea eta erabiltzea ahoz zein idatziz. Irakasgai honetan, komunikazio zientifiko-teknikoan oinarrizkoak diren gaitasun linguistiko-komunikatiboak lantzen dira, espezializazio maila desberdinetako ahozko eta idatzizko testu-genero prototipikoak baliatuz: ikerketakoak, dibulgaziokoak, testu didaktikoak, lexikografikoak, ahozko aurkezpen akademikoak e.a. Nolanahi ere, irakasgai honetan berariaz sakontzen da idatzizko testuetan, eta testu horien bereizgarriak diren terminologia eta adierazpideetan. Gradu amaierako lana prestatzeari begira ere, oso baliagarria da irakasgaia, txosten zientifikoak idazteko behar diren trebetasunak berariaz lantzen baitira. Azken batean, irakasgaiak aukera ematen du nork bere hizkuntza-ezagutzak eta komunikazio-gaitasunak testuinguruko eskakizunen arabera zabaltzeko edo egokitzeko, arloko adituek eskura dituzten tresnak eta baliabideak modu autonomo eta kritikoan erabiliz.



1. MODULUA: Komunikazioaren oinarriak: komunikazio espezializatua



EDUKI TEORIKOAK:



Testua komunikazio-unitate linguistikoa: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea. Testuen berrikuspena: egokitasuna eta zuzentasuna. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak. Ahozko eta idatzizko testuak. Testu-sorkuntzarako eta berrikuspenerako kontsulta-baliabideak.



EDUKI PRAKTIKOAK:



- Kontsulta-baliabideen (hiztegien, terminologia-datubaseen, corpusen eta kontsulta-guneen) erabileran trebatzea.

- Komunikazioaren, testu-ekoizpenaren eta berrikuspenaren oinarriak lantzea, komunitate akademikoaren kideekin komunikatzeko testu-generoen bidez: eskabidea, mezu elektronikoa, akta, aurkezpen-gutuna, curriculuma…



2. MODULUA: Terminologia eta fraseologia zientifiko-teknikoak



EDUKI TEORIKOAK:



Testu espezializatuak, terminologia eta fraseologia. Hizkuntza gutxituen biziberritzea eta terminologia. Termino-sorkuntza: hiztegi-sorkuntzarako bideak. Terminologia-aldakortasuna garatutako hizkuntzetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan. Zenbait okerbide euskarazko terminoen sorkuntzan. Kontsulta-baliabideak: hiztegi eta terminologia-datubaseak vs corpusak. Erregistro espezializatuen zenbait bereizgarri: hitz elkartuen osaera eta idazkera, erreferentziazko adjektiboen erabilera, baliabide sinbolikoak diskurtsoan txertatzeko estrategiak eta izen-sintagma konplexuak.



EDUKI PRAKTIKOAK:



Goi-mailako tituludunek jakintza espezializatua euskaraz errepresentatzeko baliabideak (terminologia eta adierazpideak) ezagutzeko, finkatzeko eta sortzeko orduan duten erantzukizuna lantzen da, kontsulta-baliabideen azterketa kritikoaren bidez, termino-zerrenda elebidunak/eleaniztunak lantzearen bidez, eta testu entziklopedikoen eta akademikoen ekoizpenaren bidez.



3. GAIA: Testu zientifiko-teknikoak: testu prototipikoen bereizgarri linguistikoak



EDUKI TEORIKOAK:



Parametro pragmatikoak eta testu zientifiko-teknikoak. Testu didaktikoak eta testu entziklopedikoak. Ikerketa-testuak eta dibulgazio-testuak. Testu espezializatuetan maiz erabiltzen diren zenbait diskurtso-eragiketa, diskurtso-errutinak eta aditzen hautapena.



EDUKI PRAKTIKOAK:



Informazio espezializatuaren kudeaketa eta espezializazio-maila desberdinetako testuen ekoizpena lantzen dira: laburpena, testu zientifikoa, berrikuspen bibliografikoa Horiekin batera, terminologiaren komunikazio-funtzioa lantzen da.

MetodologíaAlternar navegación

Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko. Batzuetan gidatua

izango da, oinarrizko irizpide nagusiak emanez nahiz zalantzak argitzen saiatuz eskola magistraletan. Beste batzuetan,

berriz, autonomoa; ikasleek eurek egin beharko dute lan, arazoez jabetzeko eta irtenbideak bilatzeko. Horretarako, era

askotako lanak egingo ditu ikasleak: ariketak, irakurketa, testuak sortzea, aurkezpenak, testak... Horietako batzuk binaka

nahiz taldean egingo dituzte ikasleek, hainbat arazori eman beharreko irtenbidea eztabaidatzeko; beste batzuk, berriz,

banaka, norberaren gaitasunak landu eta emaitzak ebaluatzeko.



Lan batzuk irakasleari aurkeztu beharko dizkio ikasleak, hark ebalua ditzan. Beste batzuetan, ordea, eskolan bertan

egingo du jarraipena irakasleak, eta egindako lana kontuan hartuko du ebaluaziorako.



Ikasleak ordenagailua izango du eskura uneoro, kontsulta-iturriak edo hizkuntza-baliabideak erabil ditzan.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Prueba tipo test (%): 20
    • Realización de prácticas (ejercicios, casos o problemas) (%): 30
    • Idatzizko proiektuak (%): 50

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin

guztiak garaiz entregatzea. UPV/EHUko Ebaluaziorako 8.3 artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken

ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak

etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen

irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko

irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen

hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.



Horretaz gain, UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, deialdiari uko egiten dioten ikasleek

«aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko

kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke"

izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin

nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete



lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen



irakasleari.



Ebaluazio jarraiturako tresnak hauek izango dira:



Gelako ariketak % 30



Testa % 20



Proiektuak % 50



Bukaerako azterketa:



-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 50.



-Zehaztutako gai bati buruzko idazlana: % 50



IKASGAIA GAINDITZEKO, ATAL GUZTIAK GAINDITZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA.

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Bukaerako azterketa:



-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 50.



-Zehaztutako gai bati buruzko idazlana: % 50



IKASGAIA GAINDITZEKO, ATAL GUZTIAK GAINDITZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Ikasturteko edukiak (programa, ebaluabidea, apunteak, ariketak, entregatu beharreko zereginak, artikuluak, helbideak, eta abar) eGELA plataforma birtualean zintzilikatuta egongo dira, bertatik jaitsi eta eskura izateko. Bestelako jakingarriak (hala nola, tutoretza-orduen aldaketak, eskolan aipatu gabe geratu direnak, eta abar) foroaren bitartez jakinaraziko dira.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010) PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena:

http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua



ETXEBARRIA, J.R. (2011) Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf



ETXEBARRIA, J.R. (2014) Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU



EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161

Bibliografía de profundización

ALBERDI, X. (Koord., ed.) (2014) Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz. Bilbo: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua.
BALLANO, I. eta MUÑOZ, I. (koord.) (2014) Escribir en el contexto académico. Bilbao: Deusto Digital.
BONDI, M. eta LORÉS, R. (ed.) (2014) Abstracts in Academic Discourse. Peter Lang: Berna
CABRÉ, M.T. (1993) La terminología. Teoría, metodología, aplicaciones. Ed. Antártida
EUSKALTZAINDIA (1986) Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak
EUSKALTZAINDIA (1992) Hitz elkartuen osaera eta idazkera
FIGUERAS, C. (2001) Pragmática de la puntuación. Barcelona: Octaedro-EUB.
GOTTI, M. (ed.) (2012) Academic Identity Traits. Peter Lang: Berna
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (1998) La ciencia empieza en la palabra. Análisis e historia del lenguaje científico. Gredos. Madrid
HÉLOT, Ch., FRIJNS, C., VAN GORP, K. (ed.) (2018) Language awareness in multilingual classrooms in Europe. From theory to practice. Boston /Berlin: De Gruyter Mouton.
ODRIOZOLA, J.C. (koord.) (1999) Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. EHUko Argitalpen Zerbitzua
UZEI (1982) Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera
VÁZQUEZ, G. (Koord.) (2001) Guía didáctica del discurso académico escrito. ¿Cómo se escribe una monografía? Madrid: EDINUMEN
ZABALA, I. (1995) “Aditzen hautapena euskara teknikoan” Ekaia 3: 123-134
ZABALA, I. (koord.) (1996) Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua
ZABALA, I. (1997) “Argumentu-harremanak eta eremu-harremanak: izenondo erreferentzialen euskal ordainen bila” Nazioarteko terminologia Biltzarra. Donostia: UZEI-IVAP
ZABALA, I. (2000) “Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan” Ekaia 12: 146-166
ZABALA, I. (2000) “Euskararen zientzia eta teknikarako erabileraren hizkuntza berezitasunak” Ekaia 13: 105-129

Revistas

Elhuyar
https://aldizkaria.elhuyar.eus/
Ekaia
http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia
Aldiri, Arkitektura eta abar
https://www.aldiri.eus/

Direcciones web

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.eus/
https://zthiztegia.elhuyar.eus/
http://www.euskara.euskadi.net
https://www.ehu.eus/eu/web/eins
https://www.ehu.eus/eu/web/euskara
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/
http://31eskutik.com/
https://addi.ehu.es/?locale-attribute=eu
http://www.ueu.eus/berriak/ikusi/tesiker__euskarazko_doktorego_tesiak_bilatu_eta_irakurtzeko_bilatzailea_martxan_da
https://zientziakaiera.eus/
http://blogsanidadanimal.com/eu/
http://teknopolis.elhuyar.eus/?lang=eu
https://ahotsak.eus/

GruposAlternar navegación

31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
20-32

08:30-09:30 (1)

34-35

08:30-09:30 (2)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • P3P 10A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-PORTUGALETE (1)
  • P3P 10A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-PORTUGALETE (2)

31 P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
20-32

09:30-10:30 (1)

34-35

09:30-10:30 (2)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • P3P 10A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-PORTUGALETE (1)
  • P3P 10A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-PORTUGALETE (2)

31 P. Ordenador-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
20-32

08:30-10:30 (1)

34-35

08:30-10:30 (2)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • P3P 10A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-PORTUGALETE (1)
  • P3P 10A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-PORTUGALETE (2)