Ruta de navegación

Contenido de XSL

Comunicación Científico-técnica Oral en Euskera28279

Centro
Escuela de Ingeniería de Bilbao
Titulación
Grado en Ingeniería en Tecnología de Telecomunicación
Curso académico
2024/25
Curso
4
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
28279

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral1522.5
P. de Aula1522.5
P. Ordenador3045

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

Nota: ESTA ASIGNATURA SE OFERTA SOLAMENTE EN EUSKERA



"Ahozko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz" (aurrerantzean AKZTE) ikasgaia graduko 4. urteko bigarren lauhilekoan eskaintzen da. Ikasgai hau eta lehen lauhilekoan eskaintzen den "Idatzizko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz" (aurrerantzean IKZTE) ikasgaiarekin lotura zuzena du; izan ere, euskarazko komunikazioaren alderdi ezberdinak lantzen dira bietan.



AKZTE egiteko ez da ezinbestean IKZTE egin behar, nahiz eta komenigarria izan; izan ere, batzuetan IKZTEko gauza batzuei erreferentzia egin behar zaie, oso azaletik bada ere. Bestalde, AKZTEn matrikulatzeko euskararen gaitasun-agiririk eskatzen ez bada ere, gutxieneko maila bat izan behar da: euskaraz ulertu eta hitz egiteko gai izan behar da, eta hizkuntzari berari dagozkion arau gramatikalak menderatu behar dira. Esan daiteke EGA bidean (C1 maila) aritzeko gaitasuna izan behar dela.



Horrez gain, ingeniari euskaldunek erantzukizun handia dute testuinguru akademiko eta profesional eleaniztunean euskararen erregistro formalak eta espezializatuak garatzen eta finkatzen laguntzeko. Hori dela eta, funtsezkoa da aditu euskaldunek kontzientzia hartzea euskal gizartean euskararen ezagutzak eta erabilerak alorrez alorreko jardunaren kalitatean duten eraginaz. Ikasgai honen helburu berariazkoena da ikasleek erantzukizun horren kontzientzia hartzea eta, helburu horrekin estuki lotuta, berariaz sakontzea ahozko komunikazio zientifiko teknikoan, zeina multimodala izaten baita.



Hartara, espezializazio maila desberdinetako idatzizko eta ahozko testu-generoak lantzen dira ikasgai honetan: ikerketa-artikuluak, dibulgaziokoak, poster zientifikoak, ahozko aurkezpenak, dibulgazio-hitzaldiak, klase magistralak, bideo tutorialak e.a. Horretarako, funtsezkoak diren gaitasun linguistiko-komunikatiboak lantzen dira: ahozko testu formalen ezaugarriak, ahoskera zaindua, ahozko testuak egituratzen laguntzen duten diskurtso-errutinak, eta bai edozein testu espezializatutan funtsezkoak diren terminologia eta adierazpide espezializatuak ere. Gradu Amaierako Lana prestatzeari eta defendatzeari begira ere, oso baliagarria da ikasgaia, aurkezpen akademikoak prestatzeko eta aurrera eramateko behar diren trebetasunak berariaz lantzen baitira.



Azken batean, ikasgaiak aukera ematen du nork bere hizkuntza-ezagutzak eta komunikazio-gaitasunak testuinguruko eskakizunen arabera zabaltzeko edo egokitzeko, arloko adituek eskura dituzten tresnak eta baliabideak modu autonomo eta kritikoan erabiliz.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

GAITASUN ESPEZIFIKOAK. Ikasgai honetan hautazko ikasgaien berariazko gaitasunetatik ondoko hauek landuko dira:

M07OP1 - Informazioa bilatzea eta hautatzea, ahoz edo idatziz komunikatzea, txosten eta proiektuak idaztea, dokumentazioa kudeatzea.

M07OP2 - Euskararen erabilera sustatzea komunikazio teknikorako hizkuntza gisa, kontsulta linguistikoetarako tresnen erabilerarako trebetasuna.



IKASGAIAREKIN LOTUTA DAUDEN GRADUKO GAITASUNAK. Ikasgai honetan Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Graduan aurreikusten diren honako gaitasun orokorrak izango dira jo-puntuan:

1. G. Arazoak konpontzeko gaitasuna, ekimenez, erabakiak hartuta, sormena erabilita, arrazoiketa kritikoaz, eta Telekomunikazioetako Ingeniari Teknikoaren ezaguerak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna, haren jardueraren erantzukizun etikoa eta profesionala ulertuta.

2. G.Diziplina anitzeko talde batean eta hizkuntza anitzeko ingurune batean lan egiteko eta telekomunikazioei eta elektronikari lotutako jakintzak, prozedurak, emaitzak eta ideiak idatziz zein ahoz komunikatzeko gaitasuna.



OINARRIZKO GAITASUNAK. Ikasgai honetan honako oinarrizko gaitasuna landuko da:

CB4 - Ikasleek publiko espezializatu zein ez espezializatu bati informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak transmititu ahal izatea.



ZEHARKAKO GAITASUNAK. Gaitasun horien bidez, honako gaitasun transbertsalak garatzeko aukera izango du ikasleak:

G004 - Arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena erabiltzeko, arrazoiketa kritikoak egiteko eta ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna, aintzat izanik Telekomunikazioen Ingeniari Teknikoak dituen erantzukizun etiko eta profesionalak.

G009 - Diziplina anitzeko taldean eta testuinguru eleanitzean lan egiteko gaitasuna eta telekomunikazioekin nahiz elektronikarekin lotutako prozedurak, emaitzak eta ideiak ahoz zein idatziz komunikatzeko gaitasuna.



Honenbestez, ikasgaia amaitu eta gainditutakoan, zehazki ezagutza hauek izan beharko ditu ikasleak:

- Goi-mailako tituludun moduan euskararen erabileran eta garapenean duen eraginaren kontzientzia hartu du, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzen du testuinguru horretan.

- Informazio zientifikoa bilatzen, ulertzen, sintetizatzen eta kritikoki aztertzen du.

- Ikerkuntzarekin, aholkularitza teknikoarekin eta irakaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adosten, aurkezten eta argudiatzen ditu, elkarlana baliatuta.

- Kontsulta-tresnak erabiltzen ditu (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor

daitezkeen premiei egokiro erantzuteko.

- Zientzia arloko gaiak komunikatzen ditu, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: dibulgazio-hitzaldiak, klase magistralak, kongresuetako komunikazioak, hitzaldietarako euskarri idatziak, poster zientifikoak...

- Norberaren intuizio eta esperientzia linguistikoak sistematizatzen, azaltzen eta berrikusten ditu.

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

1. MODULUA: Hizkuntzen kudeaketa ingurune akademiko eta profesional eleaniztunean

EDUKI TEORIKOAK:

Hizkuntza-eskubideak eta hizkuntza gutxituak. Hizkuntza gutxituak eta hizkuntza-plangintza. Euskararen normalizazio-plangintza. Hizkuntza-ukipena, mailegutza, kalkoak eta hizkuntza-mendekotasuna. Hizkuntzen kudeaketarako praktika onak testuinguru akademiko eta profesional eleaniztunean. Entzute arretatsua

EDUKI PRAKTIKOAK:

Erreferentziazko zenbait dokumentu irakurtzea eta eztabaidatzea. Bileren eta eztabaiden aktak idaztea; laneko elkarrizketak simulatzea.



2. MODULUA: Hizkuntza-aldaerak eta hiztunen errepertorio linguistikoa

EDUKI TEORIKOAK:

Hizkuntza-aldaerak: aldaera geografikoak vs aldaera funtzionalak. Aldakortasuna ahozko erregistroetan. Euskara Batuaren Ahoskera zaindua. Hiztunen errepertorio linguistikoa eta komunikazio formala. Idatzizko eta ahozko testuen alderaketa. Puntuazioa vs prosodia.

EDUKI PRAKTIKOAK:

- Ahoskera zaindua identifikatzea zientziari buruzko bideoetan.

- Idatzizko testutik ahoz gorako irakurketara.



3. MODULUA: Ahozkorako diskurtso-estrategiak

EDUKI TEORIKOAK:

Pertsuasioa komunikazio akademiko eta profesional multimodalean. Baliabide erretorikoak: galdera erretorikoak, errepikapena, adibidegintza, birformulazioa. Baliabide fonikoak: etenak, intonazioa. Baliabide ez-berbalak.

EDUKI PRAKTIKOAK:

Helburu didaktikoetarako ahozko komunikazioa: klase magistrala, bideo tutoriala, dibulgazio-hitzaldia.



4. MODULUA: Euskararen lantze funtzionala alor akademikoan

EDUKI TEORIKOAK:

Hizkuntza gutxituen biziberritzea: terminologia eta fraseologia espezializatua. Euskararen erregistro akademikoen garapena. Aldakortasuna hizkuntza garatuetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan. Hizkuntza-baliabide espezializatuen ezarpena adituen diskurtsoetan.

EDUKI PRAKTIKOAK:

Testu-genero akademikoak eta dibulgatiboak: lan akademikoen aurkezpena, dibulgazio-hitzaldia, posterra. Irakurketa-taldeetako dinamikak.

MetodologíaAlternar navegación

Eskola magistralak, gelako ariketak eta ordenagailu-praktikak egingo dira. Hiru lan-modalitate horiek gaitegiaren eskakizunen arabera konbinatzen joango gara; alegia, eskola-egun bat ez da izango irakaslearen azalpenak bakarrik entzuteko eta bestea ariketak edo ordenagailu-praktikak egiteko. Izan ere, ikasgaia ahalik eta praktikoena izango da; horrela, bada, ariketa praktikoetan oinarrituko dira eskolak eta ariketa horiek oinarri hartuta emango ditu irakasleak behar diren azalpen teorikoak.



Hainbat eratako jarduerak egingo dira: ahozko testu informalak, didaktikoak eta jasoak prestatzea eta jendaurrean gauzatzea; ikaskideen eta norbere ahozko jardunak aztertzea, kontsulta-tresnetan bilaketak egitea, aipamen bibliografikoak egitea, etab. Jarduerak gauzatzeko erabiliko diren metodologiak askotarikoak izango dira, baina guztiak izango dira aktiboak eta parte-hartzaileak, ikaslearen interakzioa eskatzen baitute: batzuetan lan autonomoa izango da, beste batzuetan parte-hartzailea eta deduktiboa, kolaboratibo eta expositiboa beste batzuetan eta beste batzuetan elkarreraginezkoa. Horretaz gain, kasu erreal batzuk planteatu eta horiei dagozkien aurkezpenak prestatuko dira: bideo-tutoriala gauzatzea eta GRALeko aurkezpena garatzea, besteak beste.



Ikasleek egiten dituzten ariketa guztiek jasoko dute irakaslearen feedbacka: gelako ariketen kasuan, gehienetan feedback orokor bat eskainiko da ikasgelan eta ikasleek izan ditzaketen zalantzak argituko dira. Proiektuen kasuan, ordea, bai behin-behineko bertsioek, bai behin betikoek ere irakaslearen feedback pertsonala izango dute; banakakoa zein taldekakoa.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Realización de prácticas (ejercicios, casos o problemas) (%): 40
    • PROIEKTUAK (%): 60

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ikasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea.



UPV/EHUko Ebaluaziorako 8.3 artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio ikasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko ikasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko ikasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Ikasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.



Horretaz gain, UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, deialdiari uko egiten dioten ikasleek <> kalifikazioa jasoko dute. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada ikasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin. Aitzitik, azken probaren pisua bada ikasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko ikasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio ikasgaiaren ardura duen irakasleari.



Ebaluazio jarraiturako tresnak hauek izango dira:

Gelako ariketak % 40

Proiektuak % 60



Bukaerako azterketa:

-Ikasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 40

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko aurkezpena: % 40

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko ahoz gorako irakurketa % 20



IKASGAIA GAINDITZEKO, ATAL GUZTIAK GAINDITZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA.

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ohiko deialdiko formatu bera duen azterketaren bidez ebaluatuko dira ikaskuntzako emaitzak, eta % 100eko balioa izango du:

-Ikasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 40

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko aurkezpena: % 40

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko ahoz gorako irakurketa % 20



AZTERKETA GAINDITZEKO, ATAL GUZTIAK GAINDITZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Irakasleek eGELA-n eskaintzen dituzten materialak.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010). PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena: http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua

ETXEBARRIA, J.R. (2011). Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf

ETXEBARRIA, J.R. (2014). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU

EUSKALTZAINDIA (2018). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161

EUSKALTZAINDIA “Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua” (Euskaltzaindiaren 87 araua)

https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf

EUSKALTZAINDIA “Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan” (Euskaltzaindiaren 137 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf

Bibliografía de profundización

ALVARADO CANTERO, L. (2017). “Géneros académicos orales: Estructura y estrategias de la exposición académica” Revista Nebrija de Lingüística Aplicada a la Enseñanza de las Lenguas.
ALCOBA, S. (1999). La oralización. Barcelona: Ariel Practicum.
BONDI, M. eta LORÉS, R. (ed.) (2014). Abstracts in Academic Discourse. Berna: Peter Lang
CASTELLÓ, M. (koord.) (2007). Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Bartzelona: Graó
EUSKALTZAINDIA (1986). Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak
EUSKALTZAINDIA (1992). Hitz elkartuen osaera eta idazkera
GARZIA, Joxerra (2008). Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania

GOTI, M. (ed.) (2012). Academic Identity Traits. Berna: Peter Lang
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2003). Aproximaciones al lenguaje de la ciencia. Burgos: Fundación Instituto Castellano y Leonés de la Lengua. Colección Beltenebros.
KAUR, K., AFIDA, M.A. (2018). “Exploring the Genre of Academic Oral Presentations: A Critical Review” International Journal of Applied Linguistics & English Literature. Vol.7, 1
UZEI. (1982). Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera
VALEIRAS, J., RUIZ, M.N., JACOBS, G. (2018). “Revisiting persuasion in oral academic and professional genres: Towards a methodological framework for Multimodal Discourse Analysis of research dissemination talks” Ibérica: Revista de la Asociación Europea de Lenguas para Fines Específicos (AELFE), Nº. 35: 93-118
VÁZQUEZ, G. (2001). El discurso académico oral. Guía didáctica para la comprensión auditiva y visual de clases magistrales. Madrid: ADIEU.
YOUNG, K.S. eta TRAVIS, H. P. (2018). Oral communication: skills, choices, and consequences. Illinois: Waveland press. (4. argitalpena, 1. argitalpena 2012)
ZUAZO, K. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.
ZUAZO, K. (2008). Euskalkiak euskararen dialektoak. Elkar.

Revistas

Elhuyar aldizkaria
http://aldizkaria.elhuyar.eus/
Ekaia. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Aldizkaria
http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia
Aldiri, Arkitektura eta abar
https://www.aldiri.eus/

Direcciones web

https://www.euskaltzaindia.eus/
https://www.hiztegia.net/
https://hiztegiak.elhuyar.eus/
https://ehu.eus/ehg/zehazki/
https://www.euskara.euskadi.eus
https://www.ei.ehu.es
https://www.elhuyar.eus/
https://www.euskara-errektoreordetza.ehu.eus/p267
https://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu
https://31eskutik.com/
https://www.erabili.eus/
https://ahotsak.eus/
http://www.erabili.eus/

GruposAlternar navegación

46 Teórico (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
20-24

14:00-15:00 (1)

14:00-15:00 (2)

34-34

14:00-15:00 (3)

34-35

14:00-15:00 (4)

14:00-15:00 (5)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • S1A 7A - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (1)
  • S1A 7A - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (2)
  • S1A 7A - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (3)
  • S1A 7A - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (4)

46 P. de Aula-1 (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
25-25

13:00-15:00 (1)

25-29

14:00-15:00 (2)

26-29

14:00-15:00 (3)

14:00-15:00 (4)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • S1A 7A - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (1)
  • S1A 7A - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (2)
  • S1A 7A - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (3)
  • S1A 7A - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (4)

46 P. Ordenador-1 (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
20-24

14:00-15:00 (1)

14:00-15:00 (2)

25-25

14:00-15:00 (3)

26-32

14:00-15:00 (4)

30-30

14:00-15:00 (5)

14:00-15:00 (6)

14:00-15:00 (7)

31-31

14:00-15:00 (8)

14:00-15:00 (9)

32-32

14:00-15:00 (10)

14:00-15:00 (11)

34-34

13:00-15:00 (12)

35-35

13:00-15:00 (13)

14:00-15:00 (14)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • P0B 11I - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (1)
  • P0B 11I - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (2)
  • P0B 11I - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (3)
  • P0B 11I - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (4)
  • P0B 11I - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (5)
  • P0B 10I - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (6)
  • P0B 11I - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (7)
  • P0B 11I - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (8)
  • P0B 10I - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (9)
  • P0B 11I - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (10)
  • P0B 11I - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (11)
  • P0B 8I - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (12)
  • P0B 11I - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (13)
  • P0B 11I - ESCUELA INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO I (14)