Ruta de navegación

Contenido de XSL

Comunicación Científico-técnica Oral en Euskera28279

Centro
Escuela de Ingeniería de Gipuzkoa. Sección Eibar
Titulación
Grado en Ingeniería de Energías Renovables
Curso académico
2024/25
Curso
4
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
28279

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral1522.5
P. de Aula1522.5
P. Ordenador3045

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

ESTA ASIGNATURA SE IMPARTE ÚNICAMENTE EN EUSKERA



Ahozko Komunikazio Zientifiko Teknikoa Euskaraz (AKZTE) irakasgaia hautazkoa da Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako graduan (graduaren hautazko ez-espezifikoen moduluan eskaintzen da), eta laugarren mailako ikasleei eskaintzen zaie, bigarren lauhilekoan.



Ingeniari euskaldunek erantzukizun handia dute testuinguru akademiko eta profesional eleaniztunean euskararen erregistro formalak eta espezializatuak garatzen eta finkatzen laguntzeko. Hori dela eta, funtsezkoa da aditu euskaldunek kontzientzia hartzea euskal gizartean euskararen ezagutzak eta erabilerak alorrez alorreko jardunaren kalitatean duten eraginaz.



Irakasgai honen helburu berariazkoena da ikasleek erantzukizun horren kontzientzia hartzea eta, helburu horrekin estuki lotuta, berariaz sakontzea ahozko komunikazio zientifiko teknikoan, zeina multimodala izaten baita. Hartara, espezializazio maila desberdinetako idatzizko eta ahozko testu-generoak lantzen dira irakasgai honetan: txosten teknikoak, ikerketa-artikuluak, dibulgaziokoak, poster zientifikoak, ahozko aurkezpenak, klase magistralak, bideo tutorialak e.a.



Gainera, irakasgai hau baliagarria da proiektu teknikoa edo Gradu Amaierako Lana (GrAL) prestatzeko eta defendatzeko; izan ere, txosten zientifikoak idazteko eta aurkezpen akademikoak prestatzeko eta aurrera eramateko behar diren trebetasunak berariaz lantzen dira bertan.



Ikasgaia egiteko ez da beharrezkoa aldez aurretik ezagutza berezirik izatea. Hala ere, komeni da ikasleek euskarako B2 maila izatea, jarduerak behar bezala egin ahal izateko.



Laburbilduz, irakasgai honek aukera ematen die ikasleei beren hizkuntza-ezagutzak eta komunikazio-gaitasunak zabaltzeko edo egokitzeko testuinguruko eskakizunen arabera, arloko adituek eskura dituzten tresnak eta baliabideak modu autonomo eta kritikoan erabiliz.







Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

Gaitasunak:



RC1. Graduatua gai izango da Energia Berriztagarrien Ingeniaritzaren arloan proiektu teknikoak eta enpresa-proiektuak landu, idatzi eta garatzeko.



Trebetasunak edo abileziak:



HE1. Graduatua gai izango da arazoak ekimenez, erabakiak hartuz, sormenez eta arrazoibide kritikoz konpontzeko.

HE4. Graduatua portaera etiko eta profesionala izateko gai izango da, giza eskubideak eta oinarrizko eskubideak errespetatuz, baita pertsona guztientzako balio demokratikoak eta berdintasun-printzipioak errespetatuz.

HE5. Graduatua gai izango da eraginkortasunez taldean modu eraikitzailean lan egiteko, erabakiak hartzeko gaitasunak eta ezagutzak integratuz.

HE6. Graduatua gai izango da ezagutza eta trebetasun berriak eskuratzeko, etengabeko prestakuntza gauzatuz, baita ondorengo ikasketei ekiteko ere, autonomia maila handiarekin.

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

EDUKI TEORIKOA:



1. GAIA. Hizkuntzen kudeaketa ingurune akademiko eta profesional eleaniztunean

1.1. Hizkuntza-eskubideak eta hizkuntza gutxituak

1.2. Hizkuntza gutxituak eta hizkuntza-plangintza

1.3. Euskararen normalizazio-plangintza

1.4. Hizkuntza-ukipena, mailegutza, kalkoak eta hizkuntza-mendekotasuna

1.5. Hizkuntzen kudeaketarako praktika onak testuinguru akademiko eta profesional eleaniztunean

1.6. Entzute arretatsua



2. GAIA. Hizkuntza-aldaerak eta hiztunen errepertorio linguistikoa

2.1. Hizkuntza-aldaerak: aldaera geografikoak vs aldaera funtzionalak

2.2. Aldakortasuna ahozko erregistroetan

2.3. Ahoskera formala euskara estandarrean

2.4. Hiztunen errepertorio linguistikoa eta komunikazio formala

2.5. Idatzizko eta ahozko testuen alderaketa

2.6. Puntuazioa eta prosodia



3. GAIA. Ahozkorako diskurtso-estrategiak

3.1. Pertsuasioa komunikazio akademiko eta profesional multimodalean

3.2. Baliabide erretorikoak: galdera erretorikoak, errepikapena, adibidegintza, birformulazioa

3.3. Baliabide fonikoak: etenak, intonazioa

3.4. Baliabide ez-berbalak



4. GAIA. Euskararen lantze funtzionala alor akademikoan

4.1. Hizkuntza gutxituen biziberritzea: terminologia eta fraseologia espezializatua

4.2. Euskararen erregistro teknikoen garapena

4.3. Aldakortasuna hizkuntza garatuetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan

4.4. Hizkuntza-baliabide espezializatuen ezarpena adituen diskurtsoetan



EDUKI PRAKTIKOA:



Jardueren plan orokorra



1. Espezializazio maila desberdineko idatzizko eta ahozko testu-generoak aztertu.

2. Txosten teknikoak eta lan-bileren eta eztabaiden aktak erredaktatu, euskara zuzen eta egoki erabilita.

3. Ahoz azaldu lan-ildoak eta proiektuen eta txosten teknikoen emaitzak, euskara zuzen eta egoki erabilita.

4. Energia Berriztagarrien arloko terminologia eta esamoldeak aztertu.

5. Interneteko tresna eta kontsultarako baliabide linguistikoak aztertu eta modu autonomoan eta kritikoan erabili.

MetodologíaAlternar navegación

Eskola gehienak praktikoak izango dira, eta eduki teorikoa ere arazo praktikoei hobeto aurre egiteko emango da.



Irakasleak eGELA erabiliko du irakasgaiko materiala ikasleen eskura jartzeko, eta ikasleek ere plataforma horretara igo beharko dituzte egindako lanak. Eskolak, ahal dela, ordenagailu-gelan egingo dira, ikasleak ordenagailua eskura izan dezan uneoro, kontsulta-baliabideak erabili ahal izateko.



Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta ikaskuntza-emaitzak lortzeko.



- Banakako lanak

- Talde-lanak

- Ordenagailu-praktikak

- Eskola teorikoak (ariketetan jorraturiko arazo eta egiturak azaltzeko)

- Ahozko aurkezpenak

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Ikus ohiko deialdirako eta ezohiko deialdirako orientazioak (%): 100

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. Ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez bakarrik ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (puntuazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola

jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren 25. astea baino lehen. Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.



UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago eskaria egin beharko dute deialdiari uko egiteko. Eskari hori, idatziz, irakasgaiaren ardura duen irakasleari aurkeztu beharko zaio. Hori horrela, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «AURKEZTEKE» kalifikazioa jasoko dute aktan; deialdiari uko egiten ez dioten ikasleek, azken probara aurkezten ez badira, aktan «GUTXIEGI»

kalifikazioa izango dute (zenbakizko kalifikazioa: 0).



EBALUAZIO JARRAITUA: kalifikazio-tresnak eta ehunekoak:



Idatzizko proba (% 60)



- Garatu beharreko idatzizko proba: proiektuaren edo txosten teknikoaren garapena (% 20)

- Test motako proba: aukera anitzeko galderak motako proba, erantzun edo erredakzio laburreko galderak (% 10)

- Ahozko defentsa: proiektuaren edo txosten teknikoaren aurkezpena (% 30)



Praktikak/lanak/azalpenak (% 40)



- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo arazoak): teknologiari buruzko bideoetako ebakera formala identifikatzea. Idatzizko testuak ahozko komunikaziorako egokitzea. Terminoak identifikatzea, datu-base terminologikoetan bilatzea eta terminologia-zerrenda eleaniztunak egitea (% 5)

- Banakako lanak: testu teknikoak eta dibulgaziokoak sortzea (% 10)

- Talde lanak (arazoak konpontzea, proiektuak diseinatzea): erreferentziako dokumentuak irakurri eta eztabaidatzea. Bilera eta eztabaidetako aktak egitea (% 5)

- Proiektuen azalpena, irakurketak: entzule mota kontuan hartuta, proiektu eta txosten teknikoak ahoz komunikatzea (% 10)

- Portfolioa: berrikuspen-prozesuaren ebidentziak eta sortutako testuen azken bertsioak eta berrikuspen prozesuaren gogoetak (% 10)



EBALUAZIO EZ-JARRAITUA:

Bukaerako azterketarako orientazioak ezohiko deialdirako zehaztutako berberak dira.



ADENDA: irakasgai hau GIERdual ibilbidean integratzen da, eta, beraz, ibilbideko ikasleak bai eskolan bai enpresan ebaluatuko dira, kasuan kasuko prestakuntza planaren arabera. Plan hori ikasturte hasieran zehaztuko da.

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da. Azterketa ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko. Ahozkoa ere ebaluatuko da. Horretarako, ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek, azterketa-egunean bertan, idatzia bukatu ondoren. Aurkezpena egin ahal izateko, eGELAra igo beharko dute euskarria aurrez.



Bukaerako proban erabiliko diren tresnak hauek izango dira:



- Test motako proba: % 20

- Ariketa praktikoak: % 15

- Idazlana: % 15

- Ahozko aurkezpena: % 50

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Irakasleak eGELAn eskuragarri jarritako apunteak, artikuluak, ariketak, etab., eta ikasleak berak lanak egiteko beharko dituen baliabideak.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

ETXEBARRIA, J.R. (2011): Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMA-Euskal ikasmaterialen Estiloliburuaren seigarren atala. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. https://www.euskadi.eus/eima-estilo-liburua/web01-a3eima/eu/

ETXEBARRIA, J.R. (2014): Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea.

EUSKALTZAINDIA (2018): Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE). A-tik Z-ra, zalantzak eta adibideak.

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1715

EUSKALTZAINDIA (1998): "Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua" (Euskaltzaindiaren 87. araua). https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf

EUSKALTZAINDIA (2004): "Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan" (Euskaltzaindiaren 137. araua). https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf

EZEIZA, J.; ALDEZABAL, I.; ELORDUI, A.; ZABALA, I.; UGARTEBURU, I.; ELOSEGI, K. (2010): PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. UPV/EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena: https://ikasmaterialak.ehu.eus/hizkuntza-ikasketak/prest-komunikazio-gidaliburua

GARZIA, J. (2008): Jendaurrean Hizlari. Irun: Alberdania.

Bibliografía de profundización

ALCARAZ, E.; MATEO, J.; YUS, F. (2007): Las lenguas profesionales y académicas. Bartzelona: Ariel.
ALVARADO, L. (2017): "Géneros académicos orales: Estructura y estrategias de la exposición académica" Revista Nebrija de Lingüística Aplicada a la Enseñanza de las Lenguas, 12(24),7-31. https://doi.org/10.26378/rnlael122440
ALCOBA, S. (1999): La oralización. Barcelona: Ariel Practicum.
BONDI, M.; LORÉS, R. (ed.) (2014): Abstracts in Academic Discourse. Berna: Peter Lang
CASTELLÓ, M. (koord.) (2007): Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Bartzelona: Graó.
EUSKALTZAINDIA (1986): Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak. Bilbo.
EUSKALTZAINDIA (1992): Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo.
GOTI, M. (ed.) (2012): Academic Identity Traits. Berna: Peter Lang.
GUTIÉRREZ, B.M. (2003): Aproximaciones al lenguaje de la ciencia. Burgos: Fundación Instituto Castellano y Leonés de la Lengua. Colección Beltenebros.
KAUR, K.; AFIDA, M.A. (2018): "Exploring the Genre of Academic Oral Presentations: A Critical Review" International Journal of Applied Linguistics & English Literature, 7(1), 152-162.
VALEIRAS, J.; RUIZ, M.N.; JACOBS, G. (2018): "Revisiting persuasion in oral academic and professional genres: Towards a methodological framework for Multimodal Discourse Analysis of research dissemination talks" Ibérica: Revista de la Asociación Europea de Lenguas para Fines Específicos (AELFE), 35, 93-118.
VÁZQUEZ, G. (2001): El discurso académico oral. Guía didáctica para la comprensión auditiva y visual de clases magistrales. Madrid: ADIEU.
YOUNG, K.S.; TRAVIS, H. P. (2018): Oral communication: skills, choices, and consequences. Illinois: Waveland press. (4. argitalpena, 1. argitalpena 2012).

Revistas

ELHUYAR. Zientzia eta Teknologia aldizkaria. https://aldizkaria.elhuyar.eus/
EKAIA. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi aldizkaria. http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia

Direcciones web

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://www.euskara.euskadi.eus
http://www.ehu.eus/eu/web/euskara (EHULKU, Azpidazki, etab.)
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-euskcont/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html (EIMAren estilo-liburua: Ortotipografia, Kalko okerrak, Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak, Zientzia eta Teknikarako Euskara arautzeko gomendioak...)
http://www.zientzia.eus
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu
http://31eskutik.com/
https://zientziakaiera.eus/
http://teknopolis.elhuyar.eus/?lang=eu
https://ahotsak.eus/
euskalbar: hiztegi eta corpusak

GruposAlternar navegación

31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
16-30

15:30-16:30 (1)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA DE INFORMATICA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA-SECCION EIBAR (1)

31 P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
16-30

16:30-17:30 (1)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA DE INFORMATICA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA-SECCION EIBAR (1)

31 P. Ordenador-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
16-30

09:00-11:00 (1)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA DE INFORMATICA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA-SECCION EIBAR (1)