Contenido de XSL

Profesorado

BEÑAT MUGURUZA ASEGUINOLAZA

Área de conocimiento
Filología Vasca
Departamento
Lengua Vasca y Comunicación
Centro
Escuela de Ingeniería de Bilbao
Correo electrónico
benat.muguruza@ehu.eus

Ingeles filologia eta hizkuntza-jabekuntzako masterra (LAMS) egin eta gero, doktorego-tesiari ekin nion. UPV/EHU bezalako unibertsitate elebidun batean ingelesak zein rol jokatzen duen aztertu nuen. Bitartean hiru hilabeteko egonaldi bat egin nuen Eskozian, Europako errealitate antzekoez jabetzeko. Cum laude aipamenarekin nazioarteko doktore titulua eskuratu ondoren, hizkuntzaren eta hezkuntzaren arteko bidegurutzean segitu nuen, bai Mondragon Unibertsitatean, bai UNIRen, bai Parisko Sorbonne unibertsitatean (Etxepare Institutuaren bidez), bai neurri batean Bortzirietako Euskara Mankomunitatean euskara teknikari jardundako 12 hilabeteetan. 2017ko irailetik UPV/EHUn jardun dut irakasle eta ikertzaile, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailean. Garbiñe Bereziartuak eta biok hitanoaren egoera aztertzen dihardugu, ikuspuntu soziolinguistikotik. Bertako eta nazioarteko aldizkarietan argitaratu ditugu gure emaitzak, eta www.hitanoaz.eus webgunearen bidez hitanoaren gaineko dibulgazio-lanetan aritzen gara. Zenbait kongresutan ere aurkeztu ditugu gure lanak urteotan.