Ruta de navegación

Contenido de XSL

Profesorado

BEÑAT MUGURUZA ASEGUINOLAZA

Área de conocimiento
Filología Vasca
Departamento
Lengua Vasca y Comunicación
Centro
Escuela de Ingeniería de Bilbao
Correo electrónico
benat.muguruza@ehu.eus

Ingeles filologia eta hizkuntza-jabekuntzako masterra (LAMS) egin eta gero, doktorego-tesiari ekin nion. UPV/EHU bezalako unibertsitate elebidun batean ingelesak zein rol jokatzen duen aztertu nuen. Bitartean hiru hilabeteko egonaldi bat egin nuen Eskozian, Europako errealitate antzekoez jabetzeko. Cum laude aipamenarekin nazioarteko doktore titulua eskuratu ondoren, hizkuntzaren eta hezkuntzaren arteko bidegurutzean segitu nuen, bai Mondragon Unibertsitatean, bai UNIRen, bai Parisko Sorbonne unibertsitatean (Etxepare Institutuaren bidez), bai neurri batean Bortzirietako Euskara Mankomunitatean euskara teknikari jardundako 12 hilabeteetan. 2017ko irailetik UPV/EHUn jardun dut irakasle eta ikertzaile, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailean. Orduan hasi ginen Garbiñe Bereziartua lankidea eta biok hitanoaren gaineko ikerketekin. 2018an datuak bildu eta aztertu genituen, eta orain ari gara lan horiek argitaratzen, bai aldizkarietako artikulu formatuan, bai liburuetako kapitulu gisa. Aldi berean, erpin ugaritatik ari gara datuok aurkezten nazioarteko hamaika biltzarretan. Unibasq-en bidez atxiki-egiaztapena lortu berritan, hiru urtez izan dudan postuan egonkortze aldera 2020ko abenduan lehiatzea da asmoa.