Comunicación Científico-técnica Escrita en Euskera28278
- Centro
- Escuela de Ingeniería de Bilbao
- Titulación
- Grado en Ingeniería Civil
- Curso académico
- 2024/25
- Curso
- 4
- Nº Créditos
- 6
- Idiomas
- Euskera
- Código
- 28278
DocenciaAlternar navegación
Guía docenteAlternar navegación
Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación
[Esta asignatura solo se ofrece en euskera]
'Idatzizko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz' irakasgaia Ingeniaritza Zibileko Graduaren laugarren mailan eskaintzen da, lehenbiziko lauhilekoan, eta 'Ahozko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz' irakasgaiaren oinarria da nolabait, zeina gradu eta maila berean eskaintzen den, bigarren lauhilekoan. Hautazko irakasgaiak dira biak.
Graduaren azken mailako irakasgaia izaki, eta hizkuntzari buruzkoa, baliagarria eta lagungarria izango da ikaslearentzat gradu amaierako lana zuzen eta egoki idatzi eta aurkezteko. Baita aurrean duen lan-bizitzarako ere. Arlo teknikoetako ikasleak ezinbestekoa izango du hizkuntza, hala idatzizkoa nola ahozkoa, lan-munduan nahiz ikerketan. Gradua amaitu ondorengo ibilbidean, eguneroko jarduna izango du txostenak idaztea, proiektuak proposatu, garatu eta aurkeztea, lankide eta bezeroekin harremanak izatea, etab. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza egoki erabiltzea eta arloko hizkera menderatzea. Hala, hizkuntza zuzen eta egoki erabiltzeko baliabideak lantzen dira irakasgai honetan, eta arreta berezia jartzen zaie idatzizko hizkera zientifiko-teknikoan sortzen diren arazo jakin batzuei. 'Ahozko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz' irakasgaian, berriz, horiek oinarritzat hartu eta harantzago jotzen da, ahozko hizkera zientifiko-teknikoan eta haren ezaugarrietan gehiago sakonduz.
Bestalde, irakasgaiak lotura du, baita ere, graduan eskaintzen diren beste bi irakasgairekin: 'Frantses teknikoa' eta 'English for information technology' direlakoekin. Hizkuntzak alderatuz, ikasleak hauteman ahal izango du zer ezaugarri eta arazo dituzten batean eta zer duen berariazko bakoitzak.
Gutxieneko euskara maila izan beharko du ikasleak irakasgai hau egiteko.
IRAKASGAIAREKIN LOTUTA DAUDEN GRADUKO GAITASUNAK:
MEC1: Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaz jabetzea, testuinguru honetako paper komunikatiboaren gainean hausnartzea.
MEC2: Intuizio eta esperientzia linguistiko pertsonalen sistematizazioa, azalpena eta berrikuspena, hizkuntzaren zuzentasun-irizpideen eta erabilera egokian oinarrituta.
MEC3: Hizkuntza-kontsultak egiteko baliabideak erabiltzeko gaitasuna (batez ere sarean erabilgarri daudenena), arlo akademikoko komunikazio-egoeretan suertatzen diren beharrei erantzuteko.
MEC4: Ikasketa-esparruari dagozkion ezagutza eta gaitasunak transmititzen jakitea.
Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación
IKASKUNTZA-HELBURUAK:
1-Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan.
2-Informazio zientifikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.
3-Ikerkuntzarekin, aholkularitza teknikoarekin, irakaskuntzarekin eta lan-munduarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, aurkeztea eta argudiatzea, elkarlana baliatuta.
4-Kontsulta-tresnak erabiltzea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko.
5-Unibertsitate- eta lanbide-esparruetako dokumentuak egokiro sortzea (curriculumak, inprimakiak, protokoloak, eskabideak...).
6-Ingeniaritza arloko gaiak komunikatzea, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: txostenak, artikulu zientifikoak, dibulgazio-testuak, testu lexikografikoak.
Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación
EDUKIEN DESKRIPZIO LABURRA:
Irakasgai honen helburua da ingeniari eta zientzialari euskaldunek euskararen erregistro formalen eta espezializatuen garapenean eta finkapenean duten erantzukizunaz ohartzea. Izan ere, funtsezkoa da aditu euskaldunek kontzientzia hartzea euskal gizartean euskararen ezagutzak eta erabilerak alorrez alorreko jardunaren kalitatean duten eraginaz. Erantzukizun horrekin estuki lotuta dago euskara zainduaren irizpideak eta erregistro espezializatuen bereizgarriak egokiro menderatzea eta erabiltzea ahoz zein idatziz. Irakasgai honetan, komunikazio zientifiko-teknikoan oinarrizkoak diren gaitasun linguistiko-komunikatiboak lantzen dira, espezializazio maila desberdinetako ahozko eta idatzizko testu-genero prototipikoak baliatuz: ikerketakoak, dibulgaziokoak, testu didaktikoak, lexikografikoak, ahozko aurkezpen akademikoak e.a. Nolanahi ere, irakasgai honetan berariaz sakontzen da idatzizko testuetan, eta testu horien bereizgarriak diren terminologia eta adierazpideetan. Gradu amaierako lana prestatzeari begira ere, oso baliagarria da irakasgaia, txosten zientifikoak idazteko behar diren trebetasunak berariaz lantzen baitira. Azken batean, irakasgaiak aukera ematen du nork bere hizkuntza-ezagutzak eta komunikazio-gaitasunak testuinguruko eskakizunen arabera zabaltzeko edo egokitzeko, arloko adituek eskura dituzten tresnak eta baliabideak modu autonomo eta kritikoan erabiliz.
1. MODULUA: Komunikazioaren oinarriak: komunikazio espezializatua
EDUKI TEORIKOAK:
Testua komunikazio-unitate linguistikoa: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea. Testuen berrikuspena: egokitasuna eta zuzentasuna. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak. Ahozko eta idatzizko testuak. Testu-sorkuntzarako eta berrikuspenerako kontsulta-baliabideak.
EDUKI PRAKTIKOAK:
- Kontsulta-baliabideen (hiztegien, terminologia-datubaseen, corpusen eta kontsulta-guneen) erabileran trebatzea.
- Komunikazioaren, testu-ekoizpenaren eta berrikuspenaren oinarriak lantzea, komunitate akademikoaren kideekin komunikatzeko testu-generoen bidez: eskabidea, mezu elektronikoa, akta, aurkezpen-gutuna, curriculuma…
2. MODULUA: Terminologia eta fraseologia zientifiko-teknikoak
EDUKI TEORIKOAK:
Testu espezializatuak, terminologia eta fraseologia. Hizkuntza gutxituen biziberritzea eta terminologia. Termino-sorkuntza: hiztegi-sorkuntzarako bideak. Terminologia-aldakortasuna garatutako hizkuntzetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan. Zenbait okerbide euskarazko terminoen sorkuntzan. Kontsulta-baliabideak: hiztegi eta terminologia-datubaseak vs corpusak. Erregistro espezializatuen zenbait bereizgarri: hitz elkartuen osaera eta idazkera, erreferentziazko adjektiboen erabilera, baliabide sinbolikoak diskurtsoan txertatzeko estrategiak eta izen-sintagma konplexuak.
EDUKI PRAKTIKOAK:
Goi-mailako tituludunek jakintza espezializatua euskaraz errepresentatzeko baliabideak (terminologia eta adierazpideak) ezagutzeko, finkatzeko eta sortzeko orduan duten erantzukizuna lantzen da, kontsulta-baliabideen azterketa kritikoaren bidez, termino-zerrenda elebidunak/eleaniztunak lantzearen bidez, eta testu entziklopedikoen eta akademikoen ekoizpenaren bidez.
3. GAIA: Testu zientifiko-teknikoak: testu prototipikoen bereizgarri linguistikoak
EDUKI TEORIKOAK:
Parametro pragmatikoak eta testu zientifiko-teknikoak. Testu didaktikoak eta testu entziklopedikoak. Ikerketa-testuak eta dibulgazio-testuak. Testu espezializatuetan maiz erabiltzen diren zenbait diskurtso-eragiketa, diskurtso-errutinak eta aditzen hautapena.
EDUKI PRAKTIKOAK:
Informazio espezializatuaren kudeaketa eta espezializazio-maila desberdinetako testuen ekoizpena lantzen dira: laburpena, testu zientifikoa, berrikuspen bibliografikoa Horiekin batera, terminologiaren komunikazio-funtzioa lantzen da.
MetodologíaAlternar navegación
Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko. Batzuetan gidatua izango da, oinarrizko irizpide nagusiak emanez nahiz zalantzak argitzen saiatuz eskola magistraletan. Beste batzuetan, berriz, autonomoa; ikasleek eurek egin beharko dute lan, arazoez jabetzeko eta irtenbideak bilatzeko. Horretarako, era askotako lanak egingo ditu ikasleak: ariketak, irakurketa, testuak sortzea, aurkezpenak, testak... Horietako batzuk binaka nahiz taldean egingo dituzte ikasleek, hainbat arazori eman beharreko irtenbidea eztabaidatzeko; beste batzuk,
berriz, banaka, norberaren gaitasunak landu eta emaitzak ebaluatzeko.
Lan batzuk irakasleari aurkeztu beharko dizkio ikasleak, hark ebalua ditzan. Beste batzuetan, ordea, eskolan bertan egingo du jarraipena irakasleak, eta egindako lana kontuan hartuko du ebaluaziorako.
Ikasleak ordenagailua izango du eskura uneoro, kontsulta-iturriak edo hizkuntza-baliabideak erabil ditzan.
Sistemas de evaluaciónAlternar navegación
- Sistema de Evaluación Final
- Herramientas y porcentajes de calificación:
- Prueba tipo test (%): 20
- Realización de prácticas (ejercicios, casos o problemas) (%): 30
- Idatzizko proiektuak (%): 50
Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación
Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. UPV/EHUko Ebaluaziorako 8.3 artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.
Horretaz gain, UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
Ebaluazio jarraiturako tresnak hauek izango dira:
Gelako ariketak % 30
Testa % 20
Proiektuak % 50
Bukaerako azterketa:
-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 50.
-Zehaztutako gai bati buruzko idazlana: % 50
IKASGAIA GAINDITZEKO, ATAL GUZTIAK GAINDITZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA.
Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación
Bukaerako azterketa:
-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 50.
-Zehaztutako gai bati buruzko idazlana: % 50
IKASGAIA GAINDITZEKO, ATAL GUZTIAK GAINDITZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA.
Materiales de uso obligatorioAlternar navegación
Ikasturteko edukiak (programa, ebaluabidea, apunteak, ariketak, entregatu beharreko zereginak, artikuluak, helbideak, eta abar) eGELA plataforma birtualean zintzilikatuta egongo dira, bertatik jaitsi eta eskura izateko. Bestelako jakingarriak (hala nola, tutoretza-orduen aldaketak, eskolan aipatu gabe geratu direnak, eta abar) foroaren bitartez jakinaraziko dira.
BibliografíaAlternar navegación
Bibliografía básica
EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010) PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena:
http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua
ETXEBARRIA, J.R. (2011) Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf
ETXEBARRIA, J.R. (2014) Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU
EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161
Bibliografía de profundización
ALBERDI, X. (Koord., ed.) (2014) Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz. Bilbo: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua.
BALLANO, I. eta MUÑOZ, I. (koord.) (2014) Escribir en el contexto académico. Bilbao: Deusto Digital.
BONDI, M. eta LORÉS, R. (ed.) (2014) Abstracts in Academic Discourse. Peter Lang: Berna
CABRÉ, M.T. (1993) La terminología. Teoría, metodología, aplicaciones. Ed. Antártida
EUSKALTZAINDIA (1986) Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak
EUSKALTZAINDIA (1992) Hitz elkartuen osaera eta idazkera
FIGUERAS, C. (2001) Pragmática de la puntuación. Barcelona: Octaedro-EUB.
GOTTI, M. (ed.) (2012) Academic Identity Traits. Peter Lang: Berna
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (1998) La ciencia empieza en la palabra. Análisis e historia del lenguaje científico. Gredos. Madrid
HÉLOT, Ch., FRIJNS, C., VAN GORP, K. (ed.) (2018) Language awareness in multilingual classrooms in Europe. From theory to practice. Boston /Berlin: De Gruyter Mouton.
ODRIOZOLA, J.C. (koord.) (1999) Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. EHUko Argitalpen Zerbitzua
UZEI (1982) Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera
VÁZQUEZ, G. (Koord.) (2001) Guía didáctica del discurso académico escrito. ¿Cómo se escribe una monografía? Madrid: EDINUMEN
ZABALA, I. (1995) “Aditzen hautapena euskara teknikoan” Ekaia 3: 123-134
ZABALA, I. (koord.) (1996) Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua
ZABALA, I. (1997) “Argumentu-harremanak eta eremu-harremanak: izenondo erreferentzialen euskal ordainen bila” Nazioarteko terminologia Biltzarra. Donostia: UZEI-IVAP
ZABALA, I. (2000) “Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan” Ekaia 12: 146-166
ZABALA, I. (2000) “Euskararen zientzia eta teknikarako erabileraren hizkuntza berezitasunak” Ekaia 13: 105-129
Revistas
Elhuyar
https://aldizkaria.elhuyar.eus/
Ekaia
http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia
Aldiri, Arkitektura eta abar
https://www.aldiri.eus/
Direcciones web
http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.eus/
https://zthiztegia.elhuyar.eus/
http://www.euskara.euskadi.net
https://www.ehu.eus/eu/web/eins
https://www.ehu.eus/eu/web/euskara
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/
http://31eskutik.com/
https://addi.ehu.es/?locale-attribute=eu
http://www.ueu.eus/berriak/ikusi/tesiker__euskarazko_doktorego_tesiak_bilatu_eta_irakurtzeko_bilatzailea_martxan_da
https://zientziakaiera.eus/
http://blogsanidadanimal.com/eu/
http://teknopolis.elhuyar.eus/?lang=eu
https://ahotsak.eus/
GruposAlternar navegación
46 Teórico (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
1-14 | 13:00-14:00 (1) | ||||
3-3 | 19:00-20:00 (2) |
Profesorado
Aula(s) impartición
- P3I 10A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO II (1)
- P3I 10A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO II (2)
46 P. de Aula-1 (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
1-14 | 15:00-16:00 (1) | ||||
2-2 | 12:00-13:00 (2) |
Profesorado
Aula(s) impartición
- P3I 10A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO II (1)
46 P. Ordenador-1 (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
1-4 | 16:00-17:00 (1) | ||||
1-13 | 14:00-15:00 (2) | ||||
3-3 | 12:00-13:00 (3) | ||||
4-4 | 17:00-18:00 (4) | ||||
5-7 | 16:00-17:00 (5) | ||||
8-14 | 16:00-17:00 (6) | ||||
14-14 | 17:00-18:00 (7) |
Profesorado
Aula(s) impartición
- P4I 8I - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO II (1)
- P4I 7I - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO II (2)
- P5I 7I - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO II (3)
- P4I 8I - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO II (4)
- P4I 7I - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO II (5)
- P4I 7I - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO II (6)
- P4I 7I - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO II (7)