Ruta de navegación

Contenido de XSL

Comunicación en Euskara: Arquitectura26405

Centro
Escuela Técnica Superior de Arquitectura
Titulación
Grado en Fundamentos de Arquitectura
Curso académico
2023/24
Curso
5
Nº Créditos
6
Código
26405

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral2030
P. de Aula2030
P. Ordenador2030

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

IRAKASGAI HAU EUSKARAZ BAINO EZ DA ESKAINTZEN

ESTA ASIGNATURA ÚNICAMENTE SE OFERTA EN EUSKERA

THIS SUBEJECT IS OFFERED ONLY IN BASQUE



Ikasgai hau hautazkoa da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan eta Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, eta honako sei gradu hauetan eskaintzen da: Arkitekturaren Oinarrietan, Arkitektura Teknikoan, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzan, Ingeniaritza Elektrikoan, Ingeniaritza Mekanikoan eta Ingeniaritza Zibilean. Hainbat espezializazio mailatako idatzizko eta ahozko testuak lantzen dira: ikerketa-artikuluak, dibulgaziokoak, poster zientifikoak, ahozko aurkezpenak, dibulgazio-hitzaldiak, etab.



Ikasgaiak lotura zuzena du lehen lauhilekoan eskaintzen den Euskararen Arauak eta Erabilerak ikasgaiarekin, baina honetan berariaz sakonduko da ahozko komunikazioan, Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren arloan ahoz aritzeak sortzen dituen erronkei aurre egiten laguntzeko. Izen emateko euskararen gaitasun-agiririk eskatzen ez bada ere, ikasgaia ondo jarraitzeko eta gainditu ahal izateko, derrigorrezkoa da gutxieneko maila bat izatea, bai idatziz eta bai ahoz.



Ikasgai hau baliagarria izango zaie gradu amaierako lana prestatzen ari diren ikasleei, txosten zientifikoak idazteko eta ahozko aurkezpen akademikoetarako lagungarriak diren hainbat baliabide eta trebetasun landuko baitira. Horrez gain, ikasgaiak lotura du graduko hainbat gaitasunekin ere.



CB2. Ikasleek euren jakintza lanean edo bokazioan era profesionalean erabiltzen jakitea, eta gai izatea argudioak sortzeko eta horien alde egiteko, bai eta euren arloko arazoei aurre egiteko ere.

CB3. Ikasleak gai izatea (normalean euren ikasketen alorreko) datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko, eta gai sozial, zientifiko eta etiko garrantzitsuei buruzko gogoeta egin eta iritzia emateko.

CB4. Ikasleak gai izatea informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititzeko, hala hartzaile espezialistei nola espezialista ez direnei.

CB5. Ikasleek garatuta izatea geroko ikasketak autonomia-maila handiarekin hasteko beharrezko diren ikaste-gaitasunak.

M10CM01. Izaera teknikoko edo teknologikoko datuak, prozedurak, ideiak eta emaitzak ahoz eta idatziz komunikatzea.

M10CM02. Proiektu eta informe teknikoak erredaktatzea beste profesional batzuentzat, bezeroentzat edo administrazio-erakundeentzat.

M10CM03. Ahozko azalpenak, xehetasunak eta gomendioak ematea proiektuen, aplikazioen edo tresna teknikoen inguruan.

M10CM04. Alor tekniko eta teknologikoetako dokumentazio administratiboa eta lan-protokoloak ezagutzea eta era eraginkorrean kudeatzea.

M10CM05. Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta gogoeta egitea norberak testuinguru horretan duen rolaz.

M10CM06. Intuizio eta esperientzia linguistiko pertsonalak sistematizatzea, azaltzea eta berrikustea, hizkuntzaren erabilera zuzena eta egokia erabiliz.

M10CM07. Kontsultarako hizkuntza-baliabideak (batez ere interneten erabilgarri daudenak) ezagutzea, alor akademikoan edo beste testuinguru batzuetan egoera komunikatiboak sortzen dituen beharrei erantzun ahal izateko.

M04CM01. Bakarkako lan original bat egitea eta unibertsitateko epaimahai baten aurrean aurkeztea eta defendatzea; proiektuak ikasketetan landutako edozein diziplinarekin izan dezake zerikusia.



Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

1. Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea.

2. Informazio zientifikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.

3. Ikerketarekin, aholkularitza teknikoarekin eta irakaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, argudiatzea eta aurkeztea, elkarlana baliatuta.

4. Euskaraz komunikatzean norberak zer ahulgune eta indargune dauzkan jabetzea, aurrerantzean zeri eutsi eta arreta zeri jarri jakiteko.

5. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko moduan.

6. Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren arloko gaien inguruan komunikatzea, testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: dibulgazio-hitzaldiak, lanen aurkezpenak, poster zientifikoen aurkezpenak...

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

EDUKI TEORIKOAK



1. Sarrera

1.1. Hizkuntza-aldaerak: aldaera geografikoak vs aldaera funtzionalak

1.2. Euskara Batuaren ahoskera zaindua

1.3. Entzute arretatsua



2. Komunikazioaren oinarriak

2.1. Idatzizko komunikazioa eta ahozko komunikazioa

2.2. Testua komunikazio-egoerara egokitzea

2.3. Informazioa era eraginkorrean egituratzea



3. Ahozko testuen idatzizko euskarriak

3.1. Euskarri motak: bideoa, posterra eta diapositibak

3.2. Euskarrien bereizgarri linguistikoak

3.3. Hizkuntzaren kalitatea zaintzeko baliabideak eta gomendioak



4. Ahozko diskurtso-estrategiak

4.1. Baliabide erretorikoak: galdera erretorikoak, errepikapena, adibidegintza, birformulazioa

4.2. Baliabide fonikoak: etenak, intonazioa

4.3. Baliabide ez-berbalak





EDUKI PRAKTIKOAK



Eskoletan askotariko ariketak proposatuko dira, bakarka zein taldeka egitekoak. Horrez gain, ikasleek hiru proiektu eta test orokor bat egin beharko dituzte derrigorrez:



1. proiektua: zabalkunde-bideo bat edo bideo-tutorial bat egitea, gai zientifiko-teknikoren baten inguruan. Taldekako lana.

2. proiektua: gai zientifiko-tekniko baten inguruko poster zientifiko bat egitea eta aurkeztea. Taldeko lana.

3. proiektua: gai zientifiko-tekniko bati buruzko ahozko aurkezpen bat egitea. Bakarkako lana.

MetodologíaAlternar navegación

Eskola gehienak praktikoak izango dira, eta eduki teorikoa ere arazo praktikoei hobeto aurre egiteko emango da. Irakasleak eGela erabiliko du ikasgaiko materiala ikasleen eskura jartzeko, eta ikasleek plataforma horretara igo beharko dituzte egindako lanak. Astean gutxienez saio bat ordenagailu-gelan egingo da.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Ikus ohiko deialdirako eta ezohiko deialdirako orientazioak. (%): 100

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ikasgai honen ebaluazio lehenetsia jarraitua izango da: arrazoi berezirik izan ezean, ikasleek eskoletan parte hartu beharko dute eta proiektuak epean egin beharko dituzte. Derrigorrezkoa da proiektu guztiak egitea, eta denera 5 puntu lortu beharko dira gutxienez. Kalifikazioa honela banatuko da:

- Lehen proiektua: % 20

- Bigarren proiektua: % 20

- Hirugarren proiektua: % 25

- Testa: % 15

- Eskolako ariketak eta parte-hartzea: % 20



Ikasleren batek justifikatutako arrazoiren batengatik eskoletara joaterik ez badu, lauhilekoaren hasieran jakinarazi beharko dio irakasleari. Ebaluazio jarraituan parte hartu nahi izanez gero, ikasgaiaren nondik norakoak eGelan jarraitzeko eta tutoretzetara joateko aukera izango du. Bestela, lauhilekoaren amaieran azterketa bat egiteko aukera ere izango du.



Era berean, ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek ere aukera izango dute azken azterketara aurkezteko. Hala eginez gero, azterketan lortutako emaitza izango da ikasgaian jarriko zaien azken kalifikazioa.



Azken azterketan irakasgaiaren % 100 ebaluatuko da. Azterketa ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko. Ahozkoa ere ebaluatuko da. Horretarako, azterketaren egunean, idatzia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek. Diapositibak prest ekarri beharko dira.



Azterketak lau atal izango ditu:

- Test motako proba: % 20 (nahitaez gainditu beharrekoa)

- Itzulpena: % 15

- Idazlana: % 15

- Ahozko aurkezpena: % 50



UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari, lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago gutxienez. Deialdiari uko egiten dion ikasleak «ez-aurkeztua» kalifikazioa izango du.





PANDEMIAREN BILAKAERAREN ONDORIOZ, EBALUAZIO EZ-PRESENTZIALA EGIN BEHARKO BAGENU:



- Ebaluazio jarraiturako tresnak eta ehunekoak berak izango lirateke, nolanahi ere zeregin batzuk gauzatzeko modua aldatuko litzateke, halabeharrez.

o Testa etxetik egingo lukete ikasleek, eGelaren bidez.

o 2. eta 3. proiektuen aurkezpenak Blackboard Collaborateren bidez nahiz bideoz grabatuta egitea izango lukete aukeran ikasleek, aurrez aurre egin beharrean.



- Azken ebaluazioko azterketako tresnak eta ehunekoak berak izango lirateke, baina zereginak gauzatzeko modua egokituko genuke, halabeharrez. Azterketa eguneko proba bakarraren ordez, hiru proba egingo lituzkete ikasleek:

o Irakasgaian landutako gaiei buruzko testa: azterketa egunean bertan egingo lukete eGelaren bidez, denbora mugatuan.

o Itzulpena: azterketa egunean bertan egingo lukete eGelaren bidez, denbora mugatuan.

o Idazlana: azterketaren egun ofizialerako egin beharko lukete, emandako jarraibideen arabera.

o Ahozko aurkezpena: aurrez prestatu eta azterketa egunean bertan edo adostutako beste hitzordu batean (betiere azterketa eguna baino lehen) egin beharko lukete Blackboard Collaborateren bidez, edo grabatuta bidali.

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da. Azterketa ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko. Ahozkoa ere ebaluatuko da. Horretarako, azterketaren egunean, idatzia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek. Diapositibak prest ekarri beharko dira.



Azterketak lau atal izango ditu:

- Test motako proba: % 20 (nahitaez gainditu beharrekoa)

- Itzulpena: % 15

- Idazlana: % 15

- Ahozko aurkezpena: % 50



UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, azken ebaluazioan, egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak automatikoki ekarriko du kasuan kasuko deialdiari uko egitea, eta, beraz, «ez-aurkeztua» kalifikazioa edukitzea.





PANDEMIAREN BILAKAERAREN ONDORIOZ, EBALUAZIO EZ-PRESENTZIALA EGIN BEHARKO BAGENU:



Probaren zereginak berberak izango lirateke, eta baita ehunekoak ere, baina zereginak gauzatzeko modua egokituko genuke, halabeharrez. Azterketa eguneko proba bakarraren ordez, hiru proba egingo lituzkete ikasleek:



- Irakasgaian landutako gaiei buruzko testa: azterketa egunean bertan egingo lukete eGelaren bidez, denbora mugatuan.

- Itzulpena: azterketa egunean bertan egingo lukete eGelaren bidez, denbora mugatuan.

- Idazlana: azterketaren egun ofizialerako egin beharko lukete, emandako jarraibideen arabera.

- Ahozko aurkezpena: aurrez prestatu eta azterketa egunean bertan edo adostutako beste hitzordu batean (betiere azterketa eguna baino lehen) egin beharko lukete Blackboard Collaborateren bidez, edo grabatuta bidali.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Ikasturteko edukiak (programa, apunteak, ariketak eta zereginak, artikuluak, helbideak, etab.) eGela plataforma birtualean jarriko dira, eta ikasleek handik eskuratu beharko dituzte. Edukiak jarraitzeko eta zereginen berri izateko, oinarrizko dokumentu bat egongo da: egunerokoa. Han laburbilduko da egunez egun zer jarduera egiten diren eskolan, bai eta zer erabaki hartzen diren ere. Bestelako jakingarriak (hala nola, tutoretza-orduen aldaketak, eskolan aipatu gabe geratu direnak, etab.) foroaren bitartez jakinaraziko dira.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010) PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena:

http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua

ETXEBARRIA, J.R. (2011) Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf

ETXEBARRIA, J.R. (2014) Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU

EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161

EUSKALTZAINDIA "Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua" (Euskaltzaindiaren 87 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf

EUSKALTZAINDIA "Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan" (Euskaltzaindiaren 137 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf

Bibliografía de profundización

ALVARADO CANTERO, L. (2017) "Géneros académicos orales: Estructura y estrategias de la exposición académica". Revista Nebrija de Lingüística Aplicada a la Enseñanza de las Lenguas
ALCOBA, S. (1999) La oralización. Bartzelona: Ariel Practicum
BONDI, M. eta LORÉS, R. (arg.) (2014) Abstracts in Academic Discourse. Berna: Peter Lang
CASTELLÓ, M. (koord.) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Bartzelona: Graó
EUSKALTZAINDIA (1986) Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak. Bilbo
EUSKALTZAINDIA (1992) Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo
GARZIA, J. (2008) Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania
GOTI, M. (arg.) (2012) Academic Identity Traits. Berna: Peter Lang
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2003) Aproximaciones al lenguaje de la ciencia. Burgos: Fundación Instituto Castellano y Leonés de la Lengua. Colección Beltenebros
KAUR, K., AFIDA, M.A. (2018) "Exploring the Genre of Academic Oral Presentations: A Critical Review". International Journal of Applied Linguistics & English Literature. Vol.7, 1
UZEI (1982) Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera. Donostia
VALEIRAS, J., RUIZ, M.N., JACOBS, G. (2018) "Revisiting persuasion in oral academic and professional genres: Towards a methodological framework for Multimodal Discourse Analysis of research dissemination talks". Ibérica: Revista de la Asociación Europea de Lenguas para Fines Específicos (AELFE), No. 35: 93-118
VÁZQUEZ, G. (2001) El discurso académico oral. Guía didáctica para la comprensión auditiva y visual de clases magistrales. Madril: ADIEU
YOUNG, K.S. eta TRAVIS, H. P. (2018) Oral communication: skills, choices, and consequences. Illinois: Waveland press. (4. argitalpena, 1. argitalpena 2012)
ZUAZO, K. (2005) Euskara batua. Ezina ekinez egina. Donostia: Elkar
ZUAZO, K. (2008) Euskalkiak euskararen dialektoak. Donostia: Elkar

Revistas

Aldiri, arkitektura eta abar aldizkaria (UEU)
http://www.aldiri.eus/paperekoak/
Elhuyar
https://aldizkaria.elhuyar.eus/
Ekaia
http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia
Uztaro. Udako Euskal Unibertsitatearen giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (UEU)
https://www.uztaro.eus/

Direcciones web

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.eus/
http://ehu.eus/ehg/zehazki/
http://www.euskara.euskadi.eus
https://www.ehu.eus/eu/web/eins
http://www.elhuyar.eus/
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.eus/p267-
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu
http://31eskutik.com/
http://www.erabili.eus/
https://zientziakaiera.eus/
http://teknopolis.elhuyar.eus/?lang=eu
https://ahotsak.eus/

Tribunal de convocatorias 5ª, 6ª y excepcionalAlternar navegación

  • GARCIA AZKOAGA, INES MARIA
  • ZABALA UNZALU, MIREN IGONE
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ