Ruta de navegación

Contenido de XSL

Segunda Lengua II: Lengua Vasca25389

Centro
Facultad de Letras
Titulación
Grado en Filología
Curso académico
2023/24
Curso
2
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
25389

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral4060
P. de Aula2030

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

Euskara euskalkietan bizi izan da historian zehar, estandarra (edo Euskara Batua) ez baita oraindik bere 50 urteurrenera heldu. Beraz, irakasgai honek Batua ez diren aldaerez jardungo du gehienbat, hala ikuspegi diatopikotik (geografikotik) nola diakronikotik (historikotik). Ikasleak ohiz euskara estandarraren jabe izaten dira, baina aldaera dialektalak, euskalkiak, ulertzeko zailtasunak izaten dituzte. Irakasgaiaren helburu nagusia horixe izango da: estandarra (nagusiki eskolan ikasitakoa) ez diren aldaerak lantzea, ikaslea aldaera idatzi eta ahozkoetan murgilaraziz. Bai teorikoki, zertan bereizten diren azalduz eta baita praktikak eginez ere: idatzizko testu dialektaletatik euskara batura testuak iraulgitzea, ahozko testu dialektalak ulertzea, testu dialektalen hizkuntza ezaugarriak deskribatzea, etab.

Honezaz gainera, euskararen historiaz eta garaian garaiko egoeraz jabetzea ere bilatu nahi du ikastaroak, euskalki horien zergatia argitzeko bidea baita hori, dela galduriko euskalkiak erakutsiz dela Batua deitzen den aldaeraren historia ezagutuz. Horrekin batera, ikasleari euskararen historiaren ikuspegi orokor bat eskaini nahi zaio, garai bakoitzaren hizkuntza-ezaugarri eta historia-gertakari nagusiak azaldu.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

M01 moduluaren gaitasun espezifikoak:

- M01CM02: Bigarren hizkuntza batean ahoz eta idatziz jariotasunez adierazteko gai izatea.

- M01CM03: Bigarren hizkuntza batean idatzitako testu konplexuen ideia nagusiak ulertzeko gai izatea.



Ikaskuntzaren emaitzak:

- IE1: Euskara estandarraz bestelako mintza-moldeen oinarrizko jakintza edukitzea.

- IE2: Euskararen egungo aldaera dialektologikoei buruzko oinarrizko informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak publiko espezializatuari edo ez-espezializatuari transmititzeko gai izatea.

- IE3: Euskararen historiaren mugarri nagusiak ezagutzea.

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

I. Euskal dialektologiaz

1. Euskal dialektologia: sarrera eta oinarrizko kontzeptu batzuk

2. Euskal dialektologiaren historia. Sailkapen saioak

3. Mendebaldeko euskara

4. Erdialdeko euskara

5. Euskara nafarra

6. Euskara nafar-lapurtarra

7. Euskara zuberotarra



II. Euskararen historiaz

8. Euskararen historia: sarrera eta oinarrizko kontzeptu batzuk

9. Euskalkien jatorriaz. Euskara Batu Zaharra

10. Euskararen jatorriari buruzko hipotesiak

11. Antzin Aroa: akitaniera

12. Euskara Arkaikoa (1400-1600)

13. Euskara Zahar eta Klasikoa (1600-1745)

14. Euskara Batua

MetodologíaAlternar navegación

Metodologia parte-hartzaile eta dinamikoa bultzatuko da eskoletan. Ikaslearen protagonismoa bilatuko da uneoro, bai eskola magistraletan, eta batez ere eskolako eta eskolaz kanpoko lan teoriko eta praktikoetan.

Gai batzuetan alderantzizko eskola (flipped clasroom) erabiliko da. Hau da, ikasleek aldez aurretik prestatu eta ikasiko dituzte gaiari dagozkion edukiak, gutxienez irakasleak adierazitako materialak erabiliz. Gai batzuetan eGelako galdetegiak erabiliko dira. Eskolan edukiei buruzko galderak eta zalantzak argituko dira eta gaia lantzeko ariketak egingo dira (testuak, galde-erantzunak, etab.).



Ikasleek honako jarduerak izango dituzte:



Eskolatik kanpo:

- Gaitegiko edukiak prestatu eta ikastea.

- Bibliografia irakurtzea eta lantzea.

- eGelako galdetegiak egitea.

- Tutoretzak erabiltzea.

- Bakarkako lana egitea.



Eskolan bertan:

- Gaitegiko edukiak irakaslearekin eztabaidatzea eta zalantzak argitzea.

- Euskalkietako ahozko eta idatzizko testuak euskara batura aldatzea.

- Landutako testuei buruzko ariketak egin eta zuzentzea.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Realización de prácticas (ejercicios, casos o problemas) (%): 70
    • Trabajos individuales (%): 30

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

1. Ohiko deialdian ikasle guztiek etengabeko ebaluazioa izango dute, espresuki eta epearen barruan azken ebaluazioa eskatu duten ikasleek izan ezik.

2. Etengabeko ebaluazioan ikasleek gutxienez eskolako ariketen % 80 entregatu beharko dute eta guztira lor daitezkeen puntuen % 50 lortu. Klasean egingo diren ariketak klasean bertan entregatuko dituzte ikasleek edo eGelatik igoko dituzte, beranduenez klasearen ondoko egunean arratsaldeko 18ak baino lehen.

3. Etengabeko ebaluazioan bakarkako lan bat egingo dute ikasleek. Lan hori gainditzea (puntuen % 50) ezinbestekoa da ikasgaia gainditzeko.

4. Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Amaierako ebaluazioan ikasleek idatzizko azterketa bat egin beharko dute; azterketak alde teoriko bat eta alde praktiko bat izango ditu. Proba hori azterketa egun eta ordu ofizialetan izango da.

5. Deialdiari uko egiteko modua: etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek ikasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio ikasgaiaren ardura duen irakasleari. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



Ebaluazio sistema hau aurrez-aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

1. Ezohiko deialdian ikasgaia ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da, idatzizko azterketa baten bidez egingo dena.

2. Ezohiko deialdiko idatzizko azterketan %100 ebaluatuko da.

3. UKO EGITEKO MODUA: ezohiko deialdiko azterketara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



Ebaluazio sistema hau aurrez-aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

- Eskolako apunteak.
- eGelan utzitako materialak.
- Oinarrizko bibliografia.
- Eskolan erabilitako testuak eta ariketak.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

I. Euskal dialektologiaz:

Alvarez Enparantza, Jose Luis & Gotzon Aurrekoetxea (koord.), 1987, Euskal dialektologiaren hastapenak, Bilbo: UEU. Interneten eskuragarri: .

Martínez Areta, Mikel, 2013, “Basque Dialects”, in M. Martínez Areta (arg.), Basque and Proto-Basque. Language-Internal and Typological Approaches to Linguistic Reconstruction, Bern: Peter Lang, 31-87.

Mitxelena, Koldo, 1981, “Lengua común y dialectos vascos”, ASJU 15, 291-313. Berrargit. in OC, VII, 517-543.

Zuazo, Koldo, 2014, Euskalkiak, Donostia: Elkar.

Zuazo, Koldo, 2015, Euskalkiak [sarean], Donostia: UPV/EHU. .



II. Euskararen historiaz:

Igartua, Iván & Xabier Zabaltza, 2012, Euskararen historia laburra. Breve Historia de la Lengua Vasca. A Brief History of the Basque Language, Donostia: Etxepare Euskal Institutua. Interneten eskuragarri: .

Mitxelena, Koldo, 1964, Sobre el pasado de la lengua vasca, Donostia: Auñamendi. Berrargit. in SHLV, I, 1-73; OC, V, 1-115.

Olaziregi, Mari Jose (zuz.), 2011, “Euskal literaturaren historia”, in Euskal Literaturaren Ataria [sarean]. Donostia: EIZIE. .

Ulibarri, Koldo, 2013, “External History. Sources for historical research”, in M. Martínez Areta (arg.), Basque and Proto-Basque. Language-Internal and Typological Approaches to Linguistic Reconstruction, Bern: Peter Lang, 89-117.



III. Testu bildumak:

Badihardugu Euskara Elkartea, Ahotsak.eus. Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea [sarean], Eibar. .

Euskaltzaindia, 1999, Euskal Herriko Hizkuntza Atlasa. Ohiko mintzamoldeen antologia, Bilbo: Euskaltzaindia [+ lau audio CD eta CD-ROM bat]. Interneten eskuragarri: .

Euskarabidea, 2016, Mediateka. Nafarroako Euskararen Mediateka [sarean]. Iruñea: Nafarroako Gobernua. .

Pagola, Rosa Miren, 1984, Euskalkiz euskalki, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.



IV. Hizkuntza-terminologiarako:

Salaburu, Pello, Patxi Goenaga & Ibon Sarasola (zuz.), Sareko Euskal Gramatika [sarean], Leioa: UPV/EHU. .

Bibliografía de profundización

Aldekoa, Iñaki, 2004, Historia de la literatura vasca, Donostia: Erein.
Camino, Iñaki, 2003, “Hego-nafarreraren egituraz”, FLV 94, 427-468.
Camino, Iñaki, 2004, “Irizpide metodologikoak egungo euskal dialektologian”, Euskera 49:1, 67-102.
Camino, Iñaki, 2008, “Dialektologiaren alderdi kronologikoaz”, FLV 108, 209-247.
Camino, Iñaki, 2009, Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi, Donostia: Elkar.
Camino, Iñaki, 2011, “Ekialdeko euskalkien iraganaz”, in Epelde (arg.), 2011, 87-153.
Chambers, J. K. & Peter Trudgill, 1994, La dialectología, Madril: Visor Libros.
Epelde, Irantzu (arg.), 2011, Euskal dialektologia: lehena eta oraina, Bilbo: UPV/EHU.
Euskaltzaindia, 2010-2016, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA), 7 lib., Bilbo: Euskaltzaindia. Interneten eskuragarri: .
Gorrochategui Churruca, Joaquín, Iván Igartua Ugarte & Joseba A. Lakarra Andrinua (arg.), 2018, Euskararen Historia, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Intxausti, Joseba, 1990, Euskara, euskaldunon hizkuntza. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Lakarra, Joseba A., 2011 [2014], “Gogoetak euskal dialektologia diakronikoaz: Euskara Batu Zaharra berreraiki beharraz eta haren banaketaren ikerketaz”, in Epelde (arg.), 2011, 155-241.
Martínez Areta, Mikel (arg.), 2013, Basque and Proto-Basque. Language-Internal and Typological Approaches to Linguistic Reconstruction, Bern: Peter Lang.
Urkizu, Patri (arg.), 2000, Historia de la literatura vasca, Madril: UNED.
Zuazo, Koldo, 1998, “Euskalkiak, gaur”, FLV 78, 191-233.
Zuazo, Koldo, 2005, Euskara batua, ezina ekinez egina, Donostia: Elkar.

Revistas

- ASJU = Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo”:
- Dialectologia:
- Euskera:
- FLV = Fontes Linguae Vasconum: - Lapurdum:
- Oihenart: http://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/argitalpenak/oihenart-cuadernos-de-lengua-y-literatura/bi-760/

Direcciones web

- Armiarma. Literaturaren sarean: . Euskal literaturari buruzko ataria: euskal klasikoen testuak, euskal idazleen biografiak eta bibliografiak, argazkiak, kritikak, literatur-aldizkariak…
- Euskaltzaindia. Euskararen Akademiaren webgunea: . Hurrengo atalak bereziki erabilgarriak dira: Euskaltzaindiaren hiztegia, Arauak, Dialektologia eta Orotariko Euskal Hiztegia
- Euskara eta euskalkiak. Euskara Mintzagai bildumako liburua:
. Dibulgazioko liburua, sarean irakurtzeko edo PDF formatuan jaisteko.

GruposAlternar navegación

01-31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
20-35

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA 0.08 - FACULTAD DE LETRAS (1)
  • AULA 0.15 - FACULTAD DE LETRAS (2)

01-31 P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
20-35

11:30-13:00 (1)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA 0.15 - FACULTAD DE LETRAS (1)