Ruta de navegación

Contenido de XSL

Euskal Sintaxia eta Semantika25691

Centro
Facultad de Letras
Titulación
Grado en Estudios Vascos
Curso académico
2023/24
Curso
4
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
25691

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral4060
P. de Aula2030

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

Euskal Ikasketetako 4. mailan eskaintzen den hautazko irakasgaia, Euskal Hizkuntzalaritzaren Oinarriak modulukoa. Euskararen sintaxiarekin eta semantikarekin bete-betean lotutako zenbait gai aztertuko ditu, zehazki, izenkiak, kuantifikazioa, determinazioa, aspektua eta denbora. Hizkuntza deskribatzea helburu nagusi izango duen arren, irakasgaiak tartea egingo dio alderdi teorikoari, hautatutako gaiak Gramatika Sortzailean proposatu diren analisi formal nagusien arabera aztertuko baititu (azaletik betiere). Era horretan, eredu teorikoa landu ez ezik, euskal sintaxi eta semantikan egun ditugun auzi nagusietako batzuk aurkeztuko ditu.



Euskal Gramatika I, Euskal Gramatika II, Euskal Morfologia, Euskal Morfologia eta Fonologia, eta Euskal Sintaxia irakasgaien osagarria izango da.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

KONPETENTZIAK:



G1. Euskararen aipatu gaien alderdi sintaktiko eta semantikoak ezagutzea eta modu kritikoan aztertzea; M07CM01 [G002 (MEC1, 3) eta G008 (MEC2, 3)]



G2. Hizkuntzalaritzan ikertzeko oinarriak, prozesuak eta teknikak ezagutzea, eta horiek euskarekin lotutako arlo profesionalean arazoak konpontzeko aplikatzea; M07CM02 [G002 (MEC1, 3), G004 (MEC2, 4), G005 (MEC2, 3) eta G007 (MEC2, 4, 5)]



G3. Euskararen aipatu gaien ezaugarri sintaktiko-semantikoak aztertzea eta horien erabilera hainbat aplikazio-eremutan testuinguruan kokatzea (gramatika, dialektologia, tipologia), beste hizkuntza batzuekin konparatzearen bidez eta hizkuntzalaritzaren teoria ikertzetik abiatuta; M07CM03 [G002 (MEC1, 3), G004 (MEC2, 4), G007 (MEC2, 4, 5) eta G008 (MEC2, 3)]



G4. Euskararen aipatu gaien ezaugarri sintaktiko-semantikoei buruzko informazioa eta ezagutza zehaztasunez transmititzea publiko espezializatuari; M07CM04 [G003 (MEC1, 2, 4, 5), G005 (MEC2, 3) eta G007 (MEC2, 4, 5)]



G5. Gaiei buruzko lan espezializatuak ezagutzea eta haien inguruan modu kritiko eta zehatzean argumentatzea. M07CM05 [G003 (MEC1, 2, 4, 5) eta G008 (MEC2, 3)]



IKASKETA EMAITZAK:



IE1. Euskararen aipatu gaien alderdi sintaktiko eta semantikoak ezagutzen ditu eta modu logiko eta kritikoan arrazoitzen du haien propietatei buruz;



IE2. Teoria formalen alderdi batzuk (printzipioak, jardunbide metodologikoak, e.a.) egokiro aplikatzen ditu euskararen analisi sintaktiko-semantikoan;



IE3. Ikasleak harremanetan jartzen ditu euskal datuak beste hizkuntzetakoekin eta edukiak beste arloetakoekin;



IE4. Ikasleak zuzen eta zehatz transmititzen du gaien inguruko informazioa;



IE5. Gaiei buruzko garamatika-lanak ezagutzen ditu eta haien egokitasunaz modu logiko eta zehatzean arrazoitzen du.

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

1. DETERMINATZAILE SINTAGMAREN INGURUKOAK

1.1. DetS-aren osagaiak eta haien egiteko sintaktiko-semantikoa

1.2. Izenak: izen arrunt eta berezien ezaugarri semantiko-sintaktikoak

1.3. Kuantifikatzaileak: motak eta haien zenbait ezaugarri semantiko-sintaktiko

1.4. Determinatzaileak: -a/-ak, bat eta determinatzaile isila

1.5. Partitiboari buruzko ohar batzuk



2. DENBORALTASUNA: ASPEKTUA ETA DENBORA

2.1. Aspektu lexikoa: definizioa, sailkapena eta euskal aditzen propietate aspektualak

2.2. Aspektu gramatikala: definizioa, sailkapena eta euskararen aspektu-sistema

2.3. Denbora gramatikala: definizioa, sailkapena eta euskararen denbora-sistema

MetodologíaAlternar navegación

Jarduerak era askotakoak izango dira, hala antolatzeko erari banakakoak, binakakoak, talde txikikoak edo talde osokoak) nola jardueren izaerari berari dagokionez (datu linguistikoen deskribapena, perpausen irudiztatze eta azalpen formalak, aplikazio ariketak, sintaxi-problemen ebazpenak, bai/ez galderak edo aukera anitzekoak, eskemak eta kontzeptu-mapak).

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Prueba escrita a desarrollar (%): 80
    • Portfolio (%): 15
    • PARTE HARTZEA (%): 5

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

- EBALUAZIO SISTEMAK:

Bi sistema izango ditu aukeran ikasleak:



i. Azken ebaluazioa(% 100). Eskolan landutakoaren alderdi teoriko zein praktiko guztiak Dekanotzak ezarritako datan egingo den azterketa bakar baten bidez ebaluatuko dira.



ii.Ebaluazio jarraitua. Ikasleak notarako bi proba teoriko-praktiko (% 40 + % 40) egingo ditu lauhilekoan zehar. Eskolan landutakoaren alderdi teorikoak zein praktikoak ebaluatuko dira bietan. Era berean, parte hartzea (%5) hartuko da kontuan, eta ikasleak lauhilekoan zehar osatu beharko duen portfolioa (% 15) jaso eta ebaluatuko da (osotasuna, zuzentasuna, txukuntasuna eta epe barruan bete izana irizpide direla); portfolioak ikaslearen ariketak bilduko ditu.



Ikasleak honako baldintzak bete beharko ditu irakasgaia gainditzeko:



- guztien batez bestekoa 5etik gorakoa izatea

- azterketetako batez besteko nota 5ekoa edo 5etik gorakoa izatea eta gutxienez 4ko nota ateratzea azterketa bakoitzean.





- AZKEN EBALUAZIOA ESKATZEA:

Ikasleak lehen bederatzi asteak izango ditu ebaluazio jarraituari uko egiteko eta azken azterketaren bitartez ebaluatzea nahi duela adierazteko. Aldatu nahia idatziz adierazi beharko zaio irakasleari.



- DEIALDIARI UKO EGITEA:

Nahikoa izango da ez aurkeztea deialdiari uko egiteko. Notarako edozein proba egiteak aukera hori galtzea ekarriko du.



- EGOKITZAPENAK IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PRESENTZIALETIK TELEPRESENTZIALERA EDO PRESENTZIAL EGOKITURA ALDATU BEHAR IZANEZ GERO

Larrialdi egoera berria sortzeagatik irakaskuntza-ikaskuntza modalitatea presentzialetik telepresentzialera edo presentzial egokitura aldatzen bada, berdin jarraituko dute indarrean atalean zehaztutako bi ebaluazio sistemek. Nolanahi ere, azterketen ezaugarriak eta haiek biltzeko moduak egoera berrira egokituko dira (azterketa telematikoak).

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

- ERREKUPERATU BEHARREKOAK

Ebaluazio jarraituan, gainditu gabeko atalak bakarrik errekuperatu beharko dira; azken azterketa, ordea, osorik errekuperatu beharko da. Ohiko deialdiko baldintza berdinak bete beharko dira irakasgaia gainditzeko.



- DEIALDIARI UKO EGITEA:

Nahikoa izango da ez aurkeztea.



- EGOKITZAPENAK IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PRESENTZIALETIK TELEPRESENTZIALERA EDO PRESENTZIAL EGOKITURA ALDATU BEHAR IZANEZ GERO

Ohiko deialdian bezala, azterketen ezaugarriak eta haiek biltzeko moduak egoera berrira egokituko dira bakarrik (azterketa telematikoak).

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Eskolako apunteak eta lauhilekoan zehar proposatuko diren irakurgaiak.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

-Agirre, Jesus Maria. 1991. Euskal Gramatika Deskriptiboa. Bilbo: Labayru.

- Artiagoitia, Xabier. 2000. Hatsarreak eta Parametroak Lantzen; Gasteiz: EHUko Argitalpen Zerbitzua eta Arabako Foru Aldundia.

- Artiagoitia, Xabier. 201?. Izena. In Pello Salaburu (arg.), Sareko Euskal Gramatika (SEG). [Sarean eskuragarri: www.ehu.es/seg]

- Artiagoitia, Xabier. 2012. The DP Hypothesis in the grammar of Basque. In U. Etxeberria, R. Etxepare eta M. Uribe-Etxebarria (arg.), 55-73.

- Bosque, Ignacio. 1999. El nombre común. In I. Bosque eta V. Demonte (arg.), Gramática Descriptiva de la Lengua Española. Madril: Espasa-Calpe. 5-44.

- Bosque, Ignacio eta Javier Gutiérrez-Rexach. 2009. Fundamentos de Sintaxis Formal. Madril: Ediciones Akal.

- Demirdache, Hamida eta Myriam Uribe-Etxebarria. . Tuempo, Aspecto y modificadores temporales. In. A. Gallego (arg.), Perspectivas de sintaxis formal. Madril: Akal. 513-568.

- Etxeberria, Urtzi. 2012a. Quantification in Basque. In Keenan, E. eta D. Paperno (arg.), Handbook of Quantifiers in Natural Languages. Dordrecht : Springer. 1-66.

- Etxeberria, Urtzi. 2012b. The way the definite determiner affects quantifiers in Basque (and beyond). In U. Etxeberria, R. Etxepare eta M. Uribe-Etxebarria (arg.), 81-85.

- Euskaltzaindia. 1985-1991. Euskal Gramatika: Lehen Urratsak I-II. Iruña eta Bilbo: Euskaltzaindia (eta UPV/EHU).

- Euskaltzaindia (2021). Euskaltzaindiaren Gramatika. Bilbo: Euskaltzaindia.

- Fernández Leborans, María Jesús. 1999. El nombre propio. In I. Bosque eta V. Demonte (arg.), Gramática Descriptiva del Español. Madril: Espasa-Calpe. 79-80 eta 101-103.

Lafitte, Pierre. 1944 [1962, 1979]. Grammaire Basque (Navarro Labourdin littéraire). Donostia: Elkar.

- Hualde, José Ignacio eta Jon Ortiz de Urbina (arg.). 2003. A Grammar of Basque. Mouton de Gruyter: Berlin.

- Manterola, Julen. 2012. Synchronic Ubiquity of the Basque article -a: A look from diachrony. In U. Etxeberria, R. Etxepare eta M. Uribe-Etxebarria (arg.), 184-189.

- RAE. 2010. Nueva gramática de la lengua española. Manual. Madril: Espasa Libros. 575-595.

- Rigau, Gemma. 1999. La estructura del sintagma nominal: los modificadores del nombre. In I. Bosque eta V. Demonte (arg.), Gramática Descriptiva del Español. Madril: Espasa-Calpe. 311-321.

- Rijk, Rudolf P.G. de. 2008. Standard Basque: a progressive grammar. Cambridge, Mass.: MIT Press. (ik. moodle)

- Uribe-Etxebarria, Myriam. 2004. Denbora erlazioak eta hitz-hurrenkera euskaraz. In P. Albizu eta B. Fernández (arg.), Euskal gramatika XXI. mendearen atarian: arazo zaharrak, azterbide berriak. Gasteiz: Arabako Foru Aldundia. 151-175.

Bibliografía de profundización

- Boeckx, C. 2006. Linguistic Minimalism. Origins, Concepts, Methods and Aims. Oxford: Oxford Univ. Press.
- Bosque, I. eta V. Demonte a(arg.). “3. atala: Relaciones temporales, aspectuales y modales”, Gramática descriptiva de la lengua española, 2. liburukia. Madril: Espasa-Calpe. 2865-3500.
- Cinque, G. 1999. Adverbs and functional heads.: A cross-linguistic perspective. Oxford: Oxford University Press.
- Collins, Chris eta Mark Baltin. 2002. The Handbook of Contemporary Syntactic Theory. Blackwell: Oxford.
- Comrie, B. 1976. Aspect. Cambridge: Cambridge Univ. Press.
- Eguren, L. 2006. “Marcas de predicación en vasco”. In . Fernández & I. Laka (arg.), Andolin gogoan. Essays in honour of Professor Eguzkitza. Leioa: EHU. 233-249.
Enç, M. 1996. Tense and modality. In S. Lappin (arg.), The Handbook of Contemporary Semantic Theory, Oxford: Blackwell, 345-358.
- Guéron, J. eta J. Lecarme (arg.). 2004. The Syntax of Time. Cambridge: MIT Press.
- Hornstein, Norbert, Jairo Nunes eta Kleanthes K. Grohmann. 2005. Understanding Minimalism. Cambridge: Cambridge Univ. Press.
- Kratzer, A. 1995. “Stage Level and Individual Level Predicates". In G. Carlson & F.J. Pelletier (arg.), The Generic Book. Chicago: The Univ. of Chicago Press.
- Lafitte, Pierre. 1944 [1962, 1979]. Grammaire Basque (Navarro Labourdin littéraire). Donostia: Elkar.
- Lappin, Shalom. 1996. The Handbook of Contemporary Semantic Theory. Oxford: Blackwell Publishers.
- McDonald, J. 2008. The syntactic nature of inner aspect. Linguistik aktuell 18. Amsterdam: John Benjamins.
- Palmer, R.F. 2001. Mood and Modality. 2. argitaraldia. Cambridge: Cambridge Univ. Press.
- Txillardegi. 1978. Euskal gramatika. Donostia: Ediciones Vascas.
- Villasante, Luis. Sintaxis de la oración simple. Oñati: Editorial Franciscana.

Revistas

ASJU, Lapurdum, Fontes Linguae Vasconum

Direcciones web

- Euskal gramatikak edo artikulu-bildumak:
Euskaltzaindiaren Iker-Tegia: http://www.euskaltzaindia.net/iker_jagon/iker/gramatika

- Testu corpusak:
Hiztegia.net (Corpusak): http://www.hiztegia.net/#corpusa

GruposAlternar navegación

46 Teórico (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-15

13:00-15:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA 0.02 - FACULTAD DE LETRAS (1)
  • AULA 0.02 - FACULTAD DE LETRAS (2)

46 P. de Aula-1 (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-15

13:30-15:00 (1)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA 0.02 - FACULTAD DE LETRAS (1)