Ruta de navegación

Contenido de XSL

Euskal Diakroniako eta Onomastikako Gaiak25687

Centro
Facultad de Letras
Titulación
Grado en Estudios Vascos
Curso académico
2023/24
Curso
4
Nº Créditos
6
Código
25687

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral4060
P. de Aula2030

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

Laugarren mailako hautazko ikasgai honetan euskararen Onomastika eta Diakroniarekin lotutako gai aukeratuak landuko dira. [ONOMASTIKA da izen bereziak (leku izenak, pertsona izenak, deiturak, etxe izenak, eta abar) ikertzen dituen diziplina. DIAKRONIA da ikuspegi historikoa hartzen duen ikerketa (linguistikoa).]

Ikasgaiaren helburu nagusia da aipatutako alorretako gaiak modu erakargarrian, eskuragarrian eta baliagarrian ikustea. Bereziki, ahaleginak egingo dira euskararen onomastika eta diakronia alderdirik hurbilenetatik (alderdi praktikoak, antropologikoak, ludikoak) begiratzeko, beti ere zorroztasuna eta zehaztasuna mantenduz. Horrela, geroari begira (Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzarako-edo) ikasleak ikuspegi hurbil eta praktiko hori erabil lezake, bere lan ibilbidean behar edo nahi izanez gero.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

HEZIKETA HELBURUAK:

1. Euskarak aurre-historian zein historian zehar, eta fonetika, morfologia, sintaxi eta lexiko arloetan izandako garapen nagusiak azaldu ahal izatea.

2. Aurreko helburua betetzeko behar diren hizkuntzalaritza orokorreko hastapenak ezagutzea, eta horretarako behar diren tresnak, edukiak eta terminologia menperatzea.

3. Euskal onomastikaren garrantzia euskararen historiaren ikerketarako ulertzea.

4. Euskal Herriko pertsona- eta leku-izenen inguruko ezaugarri semantiko eta formal nagusiak ezagutzea.



GAITASUNAK:

- Moduluko gaitasunak (Modulua: M06 – Euskal Literatura eta Filologia):

M06CM01: Euskarazko aroak, egileak eta lanak sakontasunez deskribatzea eta aztertzea, eta inguruko literaturaren eta literatura-teoriaren testuinguruan euskal lanak modu kritikoan baloratzea.

M06CM02: Euskararen bilakaera modu sakonean deskribatzea eta aztertzea.

M06CM04: Euskarari buruzko hainbat informazio eta ezagutza mota transmititzen jakitea publiko espezializatuari.



- Tituluko gaitasunak (Titulua: Euskal Ikasketen Gradua):

G002: Euskara modu kritikoan aztertzea hizkuntzalaritzako alderdi guztiei eta literatura-tradizioari dagokionez, eta arlo horietako arazo teorikoak eta praktikoak ebaztea.

G003: Literaturako, filologiako edo hizkuntzalaritzako arazo bat lantzeko, aztertzeko eta azaltzeko beharrezkoa den argudiatzea modu egituratuan eta zehatzean eraikitzea, eta, horretarako, filologiako, literatura-kritikako eta hizkuntzalaritza teorikoko eta aplikatuko berezko teorietan, metodoetan eta baliabideetan oinarritzea.

G005: Euskararen eta euskal kulturaren industriekin lotutako arazoak antzematea, diagnostikatzea eta ebaztea.

G007: Banaka nahiz diziplina bereko edo diziplina anitzeko taldeekin modu kooperatiboan lan egitea.

G008: Hizkuntzarekin, literaturarekin eta kulturarekin lotutako mota guztietako dokumentazioa eta informazioa aurkitzea, erabiltzea, aztertzea, sintetizatzea eta ebaluatzea modu kritikoan.

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

Ikasturte bakoitzean ikasgaiaren heziketa-helburuekin lotutako gai batzuk hautatuko dira. Hala nola:



1. LEHEN BLOKEA:

1.1. “Euskal deiturak (abizenak): alde linguistikoak eta antropologikoak”

i. Caro Baroja (1971 [1949])

ii. Mitxelena (1973 [1953])

1.2. Euskal toponimia

1.3. Euskal ponte izenak

1.4. Euskal oikonimia



BIGARREN BLOKEA (GEHIGARRIA):

“Arabako euskara: toponimia, testuak, ikerketa eta gaur egungo ezagutza”

1. Mitxelena (1958, 1964, 1971, 1981, 1982, 1983)

2. Zuazo (1998, 2010, 2012, 2013)

3. Aldai (2012, 2013)

4. Salaberri Zaratiegi (2015): Arabako herrien izenak



HIRUGARREN BLOKEA (GEHIGARRIA):

“Euskalduntze berantiarraren hipotesia”

1. J. Gorrochategui (1995)

2. A. Azkarate (2003)

3. Abaitua & Unzueta (2011)

4. “Una historia de Vasconia” (EITB): “La euskaldunización tardía”



IKERKETA-LAN OSAGARRIA (AUKERAKOA):

- “Euskal oikonimia: Herri bateko etxe-izenen azterketa”

- “Euskal deiturak: Herri bateko deituren azterketa”

- “Euskal ponte-izenak: Garai bateko ponte-izenen azterketa”



JARDUERA OSAGARRIA:

- Txango edo/eta bisitaldia, BI-BAT museora seguru asko.

MetodologíaAlternar navegación

Eskoletan, klase magistralez gain, eztabaidak eta ariketak tartekatuko ditugu.

0- Klase magistraletan gaitegiko alderdirik teorikoenak azalduko dira, baina beti ere ikasleen parte-hartzea eta argudiatzea eskatuaz.

1- Eztabaidak, aurretik irakurritako edo ikusitako materialetan oinarrituko dira; alegia, irakurgaietatik edo filmetatik ateratako ideiak erabiliko dira eztabaidak pizteko.

2- Ariketei dagokienez, eduki teorikoak barneratzeko ariketa zehatzak egingo dira, batez ere izen berezien balizko etimologiak. Hauetako ariketa asko klasean bertan, taldeka-edo, egingo dira. Ahal delarik, ariketa praktiko hauek eskolan zuzenduko dira.

3- Azkenez, ikerketa-lan osagarri bat burutu eta aurkeztu ahalko dute ikasleek nota igotzeko, banaka edo taldeka egin ahalko dena.

4- Jarduera osagarri bat egongo da halaber: ziur asko museo baterako bisitaldi bat.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Prueba escrita a desarrollar (%): 50
    • Realización de prácticas (ejercicios, casos o problemas) (%): 10
    • Trabajos individuales (%): 30
    • Bertaratzea eta parte-hartzea (%): 10

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

--> EGOERA NORMALEAN(AURREZ-AURREKOAN):



- Beharrezkoa izango da eskolara erregulartasunez etortzea eta eskolako eztabaidetan parte-hartzea. Bertaratzeak eta parte-hartzeak azken notaren %40 balioko dute.

- Bestela, ezinbestekoa izango da egingo diren azterketa ("kontrol") biak gainditzea. Hauetako bakoitzak notaren %30 balioko du (guztira %60).

- Aukerakoa izango da taldeka edo banaka lan bat egitea. Lan honek 0.5 puntu eman dezake nota igotzeko.

- Deialdi bati uko egiteko nahikoa izango da kontrol bat ez egitea dagokion datan.





--> EGOERA EZ-PRESENTZIALA BALEGO, NOTA FINALA ONDOKO MODUAN KALKULATUKO LITZATEKE:

- Parte-hartze egokia (BBC): %25

- Entregatzeko lana: %75

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

- Ezohiko deialdian, ohiko deialdian gainditzeke utzitako zatiak ebaluatuko dira.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

- Ikasturte bakoitzaren gaitegia eta materialak kurtsoaren hasieran eskuratuko dira. Fakultateko liburu-dendan edo/eta E-Gelan egongo dira eskuragarri.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

1- Mitxelena, Koldo. 1977 [1961]. Fonética Histórica Vasca.

2- Azkarate, Miren & Patxi Altuna. 2001. Euskal morfologiaren historia.

3- Mitxelena, Koldo. 1973 [1953]. Apellidos Vascos.

4- Caro Baroja, Julio. 1971 [1949]. Los Vascos.

5- Salaberri Zaratiegi, Patxi. 2015. Araba / Álava: Los nombres de nuestros pueblos.







Bibliografía de profundización

Ikus ikasturteko programan



Revistas

- Anuario del Seminario Julio de Urquijo (ASJU)
- Euskera
- Fontes Linguae Vasconum (FLV)
- Lapurdum



Direcciones web

- Orotariko Euskal Hiztegia: http://www.euskaltzaindia.eus/oeh
- Armiarma: http://www.armiarma.eus
- Literaturaren Zubitegia: http://zubitegia.armiarma.eus
- Euskaltzaindiaren Onomastika Atala: http://ww.euskaltzaindia.eus/onomastika
- Lazarraga: lazarraga.com
- Euskadiko Artxibo Historikoa: https://dokuklik.euskadi.eus