Ruta de navegación

Contenido de XSL

Literatura Oral25683

Centro
Facultad de Letras
Titulación
Grado en Estudios Vascos
Curso académico
2023/24
Curso
4
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
25683

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral4060
P. de Aula2030

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

Ahozko Literatura ikasgaia Euskal Literatura eta Filologia moduluko (M06) hautazko irakasgaietako bat da

Irakasgai honetan ahozko literaturari buruzko kontzeptu orokorrak landuko dira, literatura idatziarekiko ezberdintasunak aztertuz eta paradigma ezberdintasunak nabarmenduz. Helburua da euskal ahozko literaturaren generoei eta haien ezaugarriei buruzko informazioa aurkeztea eta haiei buruz garatu den teorizazioaz hausnartzea.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

Moduluko gaitasunak

M06CM01 – Hainbat arotako autoreen euskarazko testuak sakon deskribatzea eta aztertzea, eta modu kritikoan baloratzea, auzo-literaturen testuingurua aintzatetsita eta literatur teoria kontuan hartuta.

M06CM04 – Euskarari eta euskal literaturari buruzko askotariko informazioa eta ezagutza transmititzea publiko espezializatuari.

M06CM05 – Arloko testu espezializatuak irakurrita, zehaztasunez argudiatzea.



Ikasgairen irakaskuntza-emaitzak

IE1: Ahozko literaturako piezak literaturaren teoriaren testuinguruan kokatzen eta baloratzen ditu.

IE2: Ahozko literaturako piezak inguruko literaturetakoekin erkatzeko gai da.

IE3: Euskarazko ahozko literaturaren genero, aro, eta egile nahiz idazlanak aztertzeko gutxieneko tresnak eskuratu ditu.

IE4:Euskarazko ahozko literaturaren genero, aro, eta egile nahiz idazlanak deskribatzen ditu, espezialitateko testuetatik abiatutako argudio egokiak emanez.

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

1. Sarrera gisa: ahozko euskal literaturaren garrantzia, generoaren bilakaera, ezaugarriak eta sailkapena



2. Bertsolaritza: ezaugarri orokorrak, periodizazio historikoa eta testu aipagarriak.



3. Genero lirikoak, kantua: ezaugarri orokorrak, bildumak eta testu aipagarriak.



4. Balada epiko eta lirikoak: ezaugarriak, sailkapena, bildumak eta testu aipagarriak



5. Ahozko narratiba: alegiak, legendak. Ele zaharrak eta kontaera historikoak. Ezaugarriak, sailkapena, bilduma nagusiak eta testu aipagarriak



6. Euskal antzerki herrikoia: ezaugarriak, sailkapena eta testu aipagarriak

MetodologíaAlternar navegación

Oro har, euskaraz sorturiko ahozko literaturaren produkzioa izango da aztergai eta, beraz, literatura molde horren genero eta sormen-eskola nagusiei buruzko ikerketak emango dira ezagutzera, eskola magistraletako azalpenen bidez eta etxean egin beharreko irakurketen bidez. Ezinbestekoa izango da zenbait azterlan eta ikerketa lantzea eskolaz kanpoko orduetan. Genero ezberdinetako produkzioaren iruzkin kritikoak egiteko baliabideak eta gaitasunak landuko dira, bai eskola magistraletan, bai eskola praktikoetan egin beharreko aurkezpenen eta ariketen bidez; izan ere, literatura-testuen irakurketa eta hurbilketa kritikorako metodologia landu ondoren, praktikan jarriko dira klasean.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Prueba escrita a desarrollar (%): 40
    • Realización de prácticas (ejercicios, casos o problemas) (%): 30
    • Trabajos en equipo (resolución de problemas, diseño de proyectos) (%): 30

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Azken emaitzak kalifikatzeari utzi gabe, eguneroko lanaren jarraipena egiteko bidea ematen duen ebaluazioa egitea da ebaluazio jarraituaren helburua. Hala, partaidetza, jarduera praktikoak egitea eta azken proba aintzatetsiko dira azken kalifikazioa kalkulatzeko.



Nolanahi ere den, “Graduko Titulazio Ofizialetako Ikaslearen Ebaluazio Arautegia”-n zehazten denez, ikasle guztiek baliatu ahal izango dute azken ebaluazioaren aukera. Honela dio arautegiak, II. kapituluko 8. artikuluko 3. atalean: "Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da". Hortaz, 9. asterako entregatu beharko dute ikasleek ebaluazio jarraituari uko egiteko agiria irakasleari.



Bi ebaluazio-sistema egongo dira ohiko deialdian:



• Azken Ebaluazioaren Sistema

Azken proba idatzia: %100



• Ebaluazio jarraitua

Azken proba idatzia: %20

Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) %60

Lanen, irakurketen aurkezpena %20





* Ebaluazio sistema hauek aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak eGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.





Deialdiei uko egiteari dagokionez, honako hau aurreikusten da graduko ikasketetarako ebaluazioari buruzko arautegian, II. kapituluko 12. artikuluan:

1.- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Azken Ebaluazioaren Sistema izango da ebaluazio-sistema bakarra.

o Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:

Azken proba idatzia: %100

Ebaluazio finalean ikasturtean zehar aurkezturiko edukiei eta irakurketei buruzko galderak erantzun beharko dira. Bestalde, ikasleak garaturiko trebetasunak eta jarrerak ebaluatzeko jarduera praktikoak izango dira.



* Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak eGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.



Deialdiari uko egiteari buruz:

Deialdiei uko egiteari dagokionez, honako hau aurreikusten da graduko ikasketetarako ebaluazioari buruzko arautegian, II. kapituluko 12. artikuluan:

3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Irakasleak eGela plataforman eskuragarri jarritako materiala.

LIB, Literatura terminoen hiztegia, Euskaltzaindia, Bilbo, 2008.
ASKOREN ARTEAN, Ahozko euskal literatura (CD-ROM) IE, Donostia,1999.
ETXEBARRIA, Igone; Kalzakorta, Jabier, Herri literatura, J-GV, Bilbo, 2009.
PAYA, Xabier, Ahozko literaturaren antologia, Etxepare Institutua, Donostia, 2014.



BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

ASKOREN ARTEAN, (2008) Literatura terminoen hiztegia, Euskaltzaindia, Bilbo. Online: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_xslt&lang=eu&layout=lth_list&search=1&view=frontpage%20&Itemid=474

AREJITA, Adolfo, Etxeberria, Igone (1995) Mendebaldeko euskal baladak, Labayru, Derio.

AZKUE, Resurrekzion (1969): Euskalerriaren Yakintza, Espasa-Calpe, Madril

BIDART, P. et al., (1987), Eskual Antzertia. Le théâtre basque. Université de Pau et des Pays de l'Adour. Bayonne.

DORRONSORO, Joanito (1981): “Bertsotan” y (1988)“Bertsotan II”, Itxaropena, Zarautz

ETXEBERRIA, IGONE (2011), "Basque oral literature" in Olaziregi, Mº Jose Basque Literary Hstory, Reno, Nevada. Euskarazko bertsioa: www.basqueliterature.com. Euskal literaturaren historia. Ahozko genero txikiak.

FERNANDEZ DE LARRINOA (199) Genero ritual y fiesta, Pamiela, Iruña.

GARATE, Gotzon (1998): “27.173: Atsotitzak” (CD-ROMa), Bilbao Bizkaia Kutxa, Bilbo

GARTZIA, JOXERRA (2011) "The history of Bertsolaritza" in OLAZIREGI; MARI JOSE, Basque Literary History,Reno, Nevada. www.basque literature.com.

GIL FOMBELLIDA, M. K., (2004), El teatro en Gipuzkoa (1970-1986). Apuntes para una historia de las artes escénicas en Euskal Herria. Mitxelena, Donostia.

JUARISTI, Jon (1989) Euskal Baladen lorea/Flor de baladas vascas, Visor de Poesía, Madrid.

KALTZAKORTA, Xabier “Ahozko kontaera”

KORTAZAR, Jon (1992) Literatura vasca del siglo XX, Prames, Zaragoza.

KORTAZAR, Jon (1997)“Euskal literaturaren historia txikia”, Erein, 1997, Donostia.

KORTAZAR, Jon (2000) Ahozko euskal literatura, Erein.

LAKARRA, Joseba, Urgell, Blanca, Biguri, Koldo (1984) Euskal baladak, Hordago, Donostia.

LEKUONA, Juan Mari (1982) “Ahozko euskal literatura”, Erein, Donostia.

LEKUONA, Manuel (1978): “Aozko literatura” (Idaz-lan guztiak), Librería Técnica de Difusión, Tolosa

Lekuona, Manuel (1978): “Aozko literatura” (Idaz-lan guztiak), Librería Técnica de Difusión, Tolosa.

MARIA GOYRI MINTEGIA “Euskal baladak”

MITXELENA, Koldo (1964): “Textos arcaicos vascos”, Minotauro, Madril.

Mitxelena, Koldo (1964): “Textos arcaicos vascos”, Minotauro, Madril.

ONAINDIA, Santi (1954): “Mila euskal olerki eder”, Karmeldar Idaztiak, Larrea

URKIZU, Patri et al. (2002), "Teatro vasco", Teatro y cine vasco. Ostoa, Donostia, pp.1-100.

WEBSTER, Wendworth (1887): “Basque Legends” (Xipri Arbelbideren euskarazko edizioa, 1993), Euskal Editoreen Elkartea, Donostia

ZAVALA, Antonio (1998): “Euskal Erromantzeak”, Auspoa Liburutegia-Sendoa, Oiartzun

Revistas

http://andima.armiarma.com/

Direcciones web

- Ahozko euskal literatura: https://ahozkoliteratura.eus
- Auspoa bilduma: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_xslt&Itemid=601&lang=eu&layout=auspoa_galeria&view=frontpag
- Bertsozaleen elkartearen webgunea: https://www.bertsozale.eus/eu
- Euskal literatura ataria: www.basqueliterature.com
- Literatura terminoen hiztegia: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&view=frontpage&layout=lth_list&Itemid=474&search=1&lang=eu
- Literaturaren zubitegia: http://zubitegia.armiarma.com/
- Literatur aldizkarien gordailua: https://andima.armiarma.eus
- Euskal poesia: www.basquepoetry.net
- Euskal literatura hiztegia: http://www.ehu.es/ehg/literatura/
- Bertso eta olerkien hemeroteka: http://urkiza.armiarma.com/
- Literatur aldizkarien gordailua: http://andima.armiarma.com

GruposAlternar navegación

46 Teórico (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
20-35

13:00-15:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA 0.15 - FACULTAD DE LETRAS (1)
  • AULA 212 - AULARIO LAS NIEVES (2)

46 P. de Aula-1 (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
20-35

13:30-15:00 (1)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA 212 - AULARIO LAS NIEVES (1)