Ruta de navegación

Contenido de XSL

Sintaxis Vasca25679

Centro
Facultad de Letras
Titulación
Grado en Estudios Vascos
Curso académico
2023/24
Curso
4
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
25679
Restricciones
Para poder matricularse de la asignatura "Sintaxis vasca" hay que tener superada la asignatura "Gramática vasca II".

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral4060
P. de Aula2030

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

Euskal Sintaxia ikasgaia Euskal Ikasketen graduan laugarren mailako nahitaezko ikasgaia da, "Euskal Hizkuntzalaritzaren Oinarriak" moduluaren barnekoa. Aurretik, ikasleek sintaxizko oinarrizko nozioak landu dituzte Oinarrizko Formazioko Hizkuntzalaritza I eta Hizkuntzalaritza II ikasgaietan (berauetan hizkuntzaren analisi mailak ezagutu baitituzte) eta Euskal Hizkuntzaren Oinarriak moduluko gramatika gaiak ere landu dituzte Euskal Gramatika I eta Euskal Gramatika II bezalako

ikasgaietan. Euskal Hizkuntzalaritzaren Oinarriak moduluan Euskal Sintaxia ikasgaiarekin lotura duten gaiak Tipologia, Euskal Morfologia eta Euskal Fonetika eta Fonologia I eta II ikasgaiak dira.



Ikasgai honetara hurbiltzen denak euskararen sintaxiaren deskribapenaren oinarrizko ezagutza baduela suposatzen da; Euskal Sintaxia eginez ikaslea: (a) euskararen analisi sintaktikoan areago trebatzen da; eta (b) sintaxi formalaren (bereziki Hatsarreak eta Parametroak) ikermoldea ezagutu eta ikermolde honetan euskarak dituen berezitasun tipologikoak eta azalpen arazoak aztertuko ditu.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

Euskal Sintaxia ikasgaia Euskal Hizkuntzalaritzaren Oinarriak moduluaren barruan dago txertatuta. Modulu horretako gaitasunen artetik, hauxek lantzen dira:



K1. Euskararen egitura deskribatzea eta aztertzea, fonetikari, morfologiari, sintaxiari eta lexikoari dagokienez. [M02CM01 (G001, G002, G003, G004; MEC1, MEC4; MEC1, MEC3, MEC1, MEC2, MEC4, MEC5)]



K2. Euskarari aplikatutako hizkuntzalaritzaren oinarriak eta prozesuak deskribatu eta aztertzea [M02CM02 (G002, G003,

G007; MEC1, MEC3; MEC1, MEC2, MEC4, MEC5; MEC2, MEC4, MEC5 )]



K3. Euskarari buruzko askotariko informazio eta ezagutza transmititzen jakitea, bai jendarte adituari bai aditua ez denari.

[M02CM04 (G001, G004, G008; MEC1, MEC4; MEC2, MEC4; MEC2)]



Ikasketa-emaitzak



Ikasleak ikasgai honekin lortzen dituen ikasketa-emaitzak honela laburbiltzen dira:



a. euskarazko egituren analisi sintaktiko konplexuak egiten ditu Sintaxi Teoriaren kontzeptuak erabiliz eta analisiotan

kategoriak, osagaiak, eta mugimenduak egokiro identifikatuz;



b. gai da Sintaxi Teoriaren (bereziki Hatsarreak eta Parametroak ikermoldearen) barruan euskal sintaxiari buruzko hipotesiak egiaztatu, formulatu, argudiatu, deskribatu eta identifikatzeko;



c. aldez aurretik aztertu gabeko datuetan eta landutako kontzeptuetan oinarrituta, gai da argudio sintaktikoak eraiki, garatu eta azaltzeko.

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

1. Gramatika Sortzailea ikermoldearen oinarrizko ideiak

1.1. Chomskyk ekarritako aldaketak: Gramatika Unibertsala, barne hizkuntza eta beste

1.2. Hizkuntz jabekuntza eta innatismoa

1.3. Gramatikaren antolaketa

2. Sintagma Egitura irudikatzea

2.1. Egitura eraikitzea: buruak, osagarriak, espezifikatzaileak eta adjuntkuak

2.2. Egitura harreman nagusiak: adabegien arteko erlazioak, osagai-komandoa

3. Aditzaren eremu lexikoa: aditz sintagmaren egitura

3.1. Aditza eta haren argumentuak. Hautapena, theta-rolen ezarpena eta Theta-Irizpidea

3.2. Aditz ezergatiboak, ezakusatiboak eta ditransitiboak; ezaugarriak eta aurkezpen sintaktikoa

4. Gainerako sintagmen azterketa

4.1. Inflexioa, Denbora eta subjektuaren komunztadura; osagarriarekiko komunztadura

4.2. Ezeztapena eta Konplementatzailearen eremua

4.3. Izen-sintagmaren inguruko egitura: IS, Numero-Sintagma, Determinatzaile-Sintagma

5. Mugimendu Teoria

5.1. Buru mugimendua: eragileak eta mugida nagusiak

5.2. DS-mugimendua: eragileak eta mugida nagusiak

5.3. NZ-mugimendua: galdetzaileak, fokua, erlatibagintza; topikalizazioa.

6. Kasu Teoria eta ergatibitatea

6.1. Egiturazko kasua eta berezko kasua

6.2. Ergatibitatearen ikuspegi aktiboa eta iragankortasunari lotutako ergatibitatea

7. Uztardura Teoria

7.1. DS motak: anaforak, izenordainak, erreferentziadun espresioak

7.2. Uztardura Teoriaren A, B, C hatsarreak



*Gaien hurrenkera aldatu egin daiteke beharren arabera.

MetodologíaAlternar navegación

Eskoletan alde teorikoa eta praktikoa izango dira. Alde teorikoan, ikasleek aldez aurretik landutako irakurgaien azalpen gidatuak egingo dira, adibide praktikoak eztabaidatuaz eta zalantzak argituaz IKD metodologietan oinarrituta. Alde praktikoan, sintaxi-ariketak egingo dituzte ikasleek, taldeka, irakaslearen gidaritzapean; ariketok eskolan eztabaidatu eta zuzenduko dira.



Honako irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak erabiliko dira denera:



J1. Irakurgaien inguruko azalpen gidatuak eta eztabaida;

J2. egia/gezurra tankerako galderen arrazoitzea;

J3. banakako zein taldekako perpausen irudikatze eta azalpen formala eta aplikazio ariketak;

J4. banaka eta taldeka sintaxiko problemak ebatzi eta eztabaidatzea;

J5a. ikastaroaren amaierako azterketa

J5b. ikastaroaren amaieran emateko den ikerlan gidatua

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Prueba escrita a desarrollar (%): 40
    • - Garatu beharreko proba idatzia % 40 - Praktikak (ariketak, kasuak edo buruketak): berauek bakarkako zein taldekako zereginak izan daitezke. % 60 (%): 60

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ikasgaiaren ebaluazio sistema "etengabeko ebaluazioa" deritzona da eta honela banatuko da:



J3 eta J4 motako ariketak (hiru normalean) %60



J5a edo J5b motako ebaluazioak %40



* Ezinbestekoa da amaierako azterketa edo ikerlana gainditzea gainerako ariketekin bataz bestekoa egiteko.



* Etengabeko ebaluazioari uko egin eta azken ebaluazioaren sistema jarraitu nahi duen ikasleak azaroaren 8a baino

lehen idatziz jakinarazi beharko dio irakasleari.



* Era berean, deialdiari uko egin nahi dionak Ikasleen Ebaluazio Arautegiak dioena

(http://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia) bete beharko du.



Ohar garrantzitsua: ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo litzateke

larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak



EGELAn zintzilikatuko luke irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

* Ezohiko deialdian azterketa izango da ebaluaketa bakarra.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Gaiez gai hautatutako bibliografia; eskolako adibidetegi eta ariketak, eGelan eskura daudenak.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

Artiagoitia, X. (2000) Hatsarreak eta Parametroak lantzen, Gasteiz: Arabako Foru Aldundia-EHU.



Adger, D. (2003) Core Syntax. A Minimalist Approach, Oxford: Oxford University Press.



Baker, M. C. (2001) The atoms of language, New York: Basic Books.



Bosque, I. eta J. Gutiérrez-Rexach (2009) Fundamentos de Sintaxis Formal, Madrid: Akal.



Carnie, A. (2021) Syntax: A Generative Introduction. 4th edition, Malden: Wiley Blackwell.



Carnie, A. (2021) The Syntax Workbook. A companion to Carnie's Syntax. Second Edition, Malden: Wiley Blackwell.



Fernández, B. eta J. Ortiz de Urbina (2007) Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan, Bilbo: UEU.



Hornstein, N., J. Nunes, eta K. Grohmann (2005) Understanding Minimalism, Cambridge: Cambridge University Press.



Lorenzo, G. eta V. M. Longa (1996) Introducción a la sintaxis generativa, Madrid: Alianza Universidad.



van Gelderen, E. (2017) Syntax. An introduction to Minimalism, Philadelphia: John Ben

Bibliografía de profundización

Urtero berritzen den atala da, programa ematearekin batera.

Arteatx, I., X. Artiagoitia, eta A. Elordieta (arg) (2008) Antisimetriaren hipotesia vs Buru parametroa: euskararen oinarrizko egitura ezbaian, Bilbo: EHU.
Collins, C. eta M. Baltin (2000) The Hanbook of Contemporary Syntactic Theory, Blackwell, Oxford
Duguine, M. (2010) Argumentu isilak eta hizkuntza aldakortasuna, Bilbo: UEU.
Edelstein, E. (2020) English Syntax. A Minimalist Account of Structure and Variation, Edinburgh: Edinburgh University Press.
Etxeberria, U., R. Etxepare, eta M. Uribe-Etxebarria (arg.) (2012) Noun phrases and nominalization in Basque, Amsterdam: John Benjamins.
Euskaltzaindia (1994) Euskal Gramatika. Lehen Urratask (IV). Juntagailuak, Bilbo: Euskaltzaindia.
Euskaltzaindia (1999) Euskal Gramatika. Lehen Urratask (V): Mendeko Perpausak-1, Bilbo: Euskaltzaindia.
Euskaltzaindia (2021) Euskararen gramatika, Bilbo: Euskaltzaindia.
Fernández, B., P. Albizu, eta R. Etxepare (arg.) (2010) Euskara eta euskarak: aldakortasun sintaktikoa aztergai, Bilbo: ASJUren gehigarriak.
Fernández, B. eta J. Ortiz de Urbina (2010) Datiboa hiztegian, Bilbao: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
Hualde eta J. Ortiz de Urbina (arg) (2003), A grammar of Basque, Berlin: Mouton de Gruyter.
Radford, A. (2004) English Syntax: An Introduction, Cambridge: Cambridge University Press.
Rebuschi, G. (1997) Essais de Linguistique Basque, Donostia: ASJUren gehigarriak.
Rezac, M. (2008) “The syntax of eccentric agreement: The Person Case Constraint and
Absolutive Displacement in Basque”. Natural Language and Linguistic Theory 26: 61-106.

Revistas

ASJU, Fontes Linguae Vasconum, Linguistic Inquiry, Lingua, Syntax, Uztaro

Direcciones web

Euskal sintaxia ikertzeko baliabide ugari eskaintzen duten batzuk aipatuko ditugu:

Euskaltzaindiaren webgunea: http://www.euskaltzaindia.net
Basdisyn sarearen webgunea: http://basdisyn.net/
Euskararen Institutua: http://www.ei.ehu.es/
Euskal hizkuntza eta testuen IKER laborategiaren webgunea: http://www.iker.cnrs.fr/

GruposAlternar navegación

46 Teórico (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-15

15:00-17:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA 210 - AULARIO LAS NIEVES (1)
  • AULA 210 - AULARIO LAS NIEVES (2)

46 P. de Aula-1 (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-15

15:30-17:00 (1)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA 210 - AULARIO LAS NIEVES (1)