ZIO-21 Mikrobioen mundu liluragarria

Mikrobioen mundu liluragarria

Azala

Egilea: Albero Rodríguez, Josu
Garzia Garmendia, Juan (bildumaren zuz.); Basaras Ibarzabal, Miren (begirale tek.); Roque Eguskitza, Iñigo (hizkuntza-beg.)

ISBN: 978-84-1319-082-2

Edizio mota: Rustikoa

Hizkuntza: Euskara

Urtea: 2019

Prezioa: 12,00€ (zerga barne)

Orrialdeak: 182 or.

Liburu honen helburua mikrobioen mundua desmitifikatzea da. Jakina da kaleko jendeak informazio okerra izaten duela sarritan mikrobioez, irudi desitxuratu eta aurreiritziz betea. Oro har, mikrobioak gauza negatiboekin lotzen ditugu, eta ez gara jabetzen mikrobio gehienak ez direla kaltegarriak; kontrara, horietako asko onuragarriak ere badira.

Beraz, mikrobioen mundua hobeto ezagutarazi nahi genuke liburu honekin. Ez da, ordea, liburu tekniko bat (horretarako badaude liburu onak eskura). Aitzitik, liburu honek biologia gutxi dakitenei lagundu nahi die, azalpen ulerterrazak emanez, mikrobioen mundua hobeto konpreni dezaten. Dibulgaziozko lana duzue hau, bada, zorroztasun zientifikoari uko egin gabe ulergarritasuna ere bilatzen duena.

Josu Albero

Josu Albero (1957): Biologia Zientzietan lizentziaduna Bartzelonako Unibersitatean, Mikrobiologian espezializatua. Azpeitiko Izadi laborategiaren bazkide sortzailea (1996). Euskarazko Wikipediaren aspaldiko kolaboratzailea eta ehunka artikuluren egilea (Mikrobiologiari, Immunologiari eta Biokimikari buruzkoak). Euskal Wikilarien Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izandakoa.