Antropologo bat Marten
Egilea: Sacks, Oliver
Itzultzailea: Xabier Olarra
ISBN: 84-8373-563-6
Formatua: 16 x 24 zm
Hizkuntza: Euskara
Urtea: 2003
Prezioa: 18,00€ (zerga barne)
Orrialdeak: 324 or.
Buru kaltetuen abentura miragarriak
Kasu kliniko banatan oinarriturik daude zazpi kontakizun paradoxiko hauek. Giza garunak gobernatzen dituen funtzioen zenbait akats edo matxura nabarmen ikergai, bere neurologo-esperientziatik abiatzen da Sacks doktorea, zorroztasun sakonez eta bihotz samurrez, zuzenean tratatu dituen kasuok bere baitan hausnartu eta guri biziaraztera.
Lehenbiziko paradoxa: argi berezia emango digute huts horiek psikearen beteaz. Bigarrena: nolabaiteko akastun diren gizakiok, sanoen aldean dituzten galera edo eskasiekin batera, badituzte maiz, ordainetan, hainbat dohain miresgarri.
Hala, pertsona da hemen, bere osotasunean, protagonista, bere aldarte, borroka eta gorabehera guztiekin, eta ez gaixoa edo haren gaitza soilik. Eta pertsonaia biziak ditugu zazpiak ere, gogoangarriak. Toles eta ñabarduraz beteak, ez azalpenen aitzakia huts. Bere jakintza-esparrutik giza izatearen zabalera jauzi eginez, trebeki bilakatzen ditu Sacksek kasuok literatura: aberasgarri bezain atsegin. Literatura eta zientzia eskutik joatea ez da, hemen, paradoxa.
Oliver Sacks (Londres, 1933)
New Yorken bizi da, neurologiako irakasle eta aholkulari gisa lan eginez eta aldi berean idazten. Gizakiaren arazo psikikoez arduratzen da, giza garunaz eta gogamenaz. Sacks doktorearen liburuak bestseller bihurtu dira mundu osoan. Unibertsitatean sarri erabiltzeaz gainera, zinemara eta antzerkira ere eraman izan dira batzuk: Iratzarraldiak, Emaztea kapelarekin nahastu zuen gizona…