LIMES 4

Rameauren iloba

Imagen

Egilea: Denis Diderot
Itzultzailea: Joxan Elosegi Arregi
Sarreragilea: Carlos Martínez Gorriarán
Argitaratzailea: Esteban Antxustegi Igartua
Arloa: Giza Zientziak
Azpiarloa: Filosofia
Bilduma: Limes
ISBN: 84-8373-819-8
Urtea: 2005
Orrialdeak: 248
Neurria: 13x21
Edizio mota: Rustikoa
Salneurria: 14,00 € (BEZ barne)

 

BERAK.– Zintzur betean onartzen dugu laudatzen gaituen gezurra, tantaka baino ez garratz zaigun egia. Eta gainera, hain da gurea, hain zintzoa, ados dagoenaren itxura!

NEUK.– Hala eta guztiz ere, bekatu egingo zenuen behin-edo artearen oinarrien aurka eta, oharkabean beharbada, ihes egingo zizun zauritzen duten egia garratz horietako batek, ezen, jokatzen ari zaren paper gaizto, doilor eta nardagarri horretatik kanpo, funtsean arima sentibera baita, nire ustez, zurea.

BERAK.– Nirea? Inolaz ere ez. Deabruak naramala baldin badakit funtsean zer naizen. Oro har, biribila da nire gogoa, bola baten antzekoa, eta zumea bezain zintzoa izaera; ez naiz sekula faltsua izango, egiaren alde halako nahi berezirik ez badut ere; sekula ez naiz egiatia izango, gezurraren alde halako nahi berezirik ez badut ere. Datozkidan bezala esaten ditut gauzak. Zuhurrak direla? Hainbat hobe. Petralkeriak direla? Axolarik ez du horrek. Libre eta zintzo mintzo naiz beti. Sekula ez dut pentsatu nire bizitzan, ez esan aurretik, ez esan bitartean, ez eta esan ondoren ere. Ez dut horrenbestez inor iraintzen.

Frantziar Ilustrazioaren izen handien artean, Denis Diderot (1713-1784) ezaguna da, D'Alembertekin batera, aurrena, eta bakarka, ondoren, "Entziklopedia"ren zuzendaria izan zelako hogeita bost urteetan zehar. Alabaina, itzulpengintza, matematika, antzerkia, lagunarteko solasaldiak maite zituen idazleak, bere garaiko eztabaida garrantzitsuenen adibide diren obrak idatzi zituen.

Zertan datza "Rameauren iloba"? Hitz batez esateko, dialogo bat da —platonikotik deusik ez duena—, alderdi askotariko giza identitateari buruzkoa, interes etikoaren eta estetikoaren arteko erlazio korapilotsuen gatazkan oinarrituta. Maisulan honen gaurkotasunak bizirik dirau sortzen duen etengabeko harriduraren eta arruntasunaren sentsazio antitetikoan, dialogoa ez baita bi subjekturen artekoa, subjektibitate baten bi alderdi bateraezinen artekoa baizik.