LIMES 3

Errepublika

Egilea: Marko Tulio Zizeron
Itzultzaileak: Guadalupe Lopetegi Semperena; Anttoni Lopetegi Semperena
Sarreragilea: Antonio Rivera García
Argitaratzailea: Esteban Antxustegi Igartua
Arloa: Giza Zientziak
Azpiarloa: Politika; Filosofia
Bilduma: Limes
ISBN: 84-8373-767-1
Urtea: 2005
Orrialdeak: 272
Neurria: 13x21
Edizio mota: Rustikoa
Salneurria: 12,00 € (BEZ barne)

 

BERAZ, ABERRIAK EZ GINTUEN SORTU ETA hezi gero guregandik elikagairik jaso ezinean soilik gure probetxuaren alde egiteko, ezta gure aisialdiari babestoki ziurra eta lasaia eskaintzeko ere; aitzitik, aberriak sortu gintuen gure arimaren, gaitasunaren eta sen politikoaren emaitzarik gorenak bere ongizatearen zerbitzuan erabili ahal izateko; gure erabilpen pribaturako, bestalde, berak soberan izan dezakeena baino ez digu itzultzen.

ZIZERONek (K. a. 106 – 43) antzinako Erromako ideal errepublikazalea goratu zuen, gizaki berrien askatasuna eta Estatuan leku izateko eskubidea aldarrikatuz, baita gizaki ondradu guztiek auzi publikoetan parte hartzeko eskubidea ere, oligarkia edo diktadura ororen aurrean. Kultura handiko gizona, pentsamendu desberdinei irekia, gizarte zatikatu eta dudatsu baten lekuko paregabea bilakatu zen. Intelektualen kastako lehen Estatu-gizona, gure zibilizazioaren historian zehar batzuetan Estatua sostengatu eta beste batzuetan Iraultza bultzatu duten idazleen artean lehena izan zen bera.

Errepublika, Erromako eszenatoki politikoaren epealdi kezkagarri eta erabakigarrienean idatzia, idazlearen egoera pertsonala islatzen duen ariketa intelektuala eta nostalgikoa adierazteaz gain, bizitza publikoan partehartzearen aldeko arrazoibide bilakatzen da.