Ruta de navegación

LIMES 22

Gogoetak. Hiritarren eta estatu gizonaren brebiarioa

Egilea: Montesquieu (Charles Louis de Secondat)
Itzultzailea: Felipe Juaristi Galdós
Sarreragilea: Piero Venturelli
Argitaratzailea: Esteban Antxustegi Igartua
Arloa: Gizarte eta Zuzenbide Zientziak
Azpiarloa: Politika, Soziologia
Bilduma: Limes
ISBN: 978-84-9082-050-6
Urtea: 2014
Orrialdeak: 252
Neurria: 13x21
Edizio mota: Rustikoa
Salneurria: 17,00 € (BEZ barne)

 

Zoriona edo zorigaitza, on edo gaitz ote den, barne-organoak nolakoak diren.

Onean, istripuek, aberastasunek, ohoreek, osasun-kontuek, gaixotasunek ematen edo kentzen dute zoriona. Haatik, gaitzean, istripuek luzatzen edo laburtzen dute zorigaitza.

Zorionaz edo zorigaitzaz mintzatzen garenean, tronpatu egiten gara beti; egoerak aztertzen baititugu, eta ez gizonak. Egoeraren bat ez da sekula zorigaiztokoa izango, baldin eta gustukoa bada; eta, esaten dugunean gizon bat, halako egoeraren batean egonik, zorigaiztokoa dela, ez dugu esan nahi gu ere, dauzkagun organoak edukirik, zorigabekoak izango ginatekeenik haren tokian bageunde.

Louis de Secondat, Brède eta Montesquieuko baroia (1689-1755), XVIII. mendeak eman duen letragizon eta pentsalaririk garrantzitsuen eta erakargarriena dugu. Bordeletik gertu jaio zen, ezpata eta togazko nobleziaz jantzitako familia batean. Zuzenbide ikasketak burutu zituen Bordeleko Unibertsitatean. Hamar urtez hiri horretako Parlamentuko presidente kargua izan zuen. Ibilaldi luze bat egin zuen Europako zenbait herrialdetan zehar, eta, gero, ikasitakoa erakutsi zuen grazia bereziz Parisko saloietan. Haren fama handia, gaur egun ere itzali ez dena, hiru liburuk oinarritzen dute. Esan beharrik ez dago eragin handia izan dutela mundu osoko idazle, filosofo, historiagile, politikari, soziologo eta ekonomialari belaunaldi askorengan: Letra Pertsiarrak (1721), Erromatarrei buruzko Gogoetak (1734) eta Legeen Espirituaz (1748).

Irakurleari, Montesquieuren hiru lan nagusietako pasarterik esanguratsuenak eskaintzen zaizkio hemen:, Letra Pertsiarrak, Erromatarrei buruzko Gogoetak eta Legeen Espirituaz liburuetako pasarteak. Horrekin batera, Gogoetak moduan idazle frantses hark bere bizitza osoan bildu zituen ohar eta iruzkinen pasarte batzuk ere eskaintzen dira. Antologia honen helburua Montesquieuren azterketa moduaz eta haren ideia nagusiei buruzko argazkia ekartzea da. Batez ere azpimarratu nahi dira: haren gogoetek zuten zentzu enpirikoa; bizitzari buruz, alegia, espazio eta denborari buruz zuen jarrera; mundu fisiko eta morala ezagutzeko egin zuen saio sistematikoa; gizartearen forma eta dinamika gobernatzen dituzten legeak deskribatzeko eta interpretatzeko estrategia eta kategoria berriak; eta askatasunaren teknika berrien sailkapena (boterearen sailkapenetik eta batak bestearekiko duen kontroletik abiatuta).