LIMES 1

Zer da nazioa?

Imagen

Egilea: Ernest Renan
Itzultzailea: Esteban Antxustegi Igartua
Sarreragilea: Esteban Antxustegi Igartua
Argitaratzailea: Esteban Antxustegi Igartua
Arloa: Giza Zientziak
Azpiarloa: Filosofia
Bilduma: Limes
ISBN: 84-8373-620-9
Urtea: 2004
Orrialdeak: 134
Neurria: 13x21
Edizio mota: ePub
Salneurria: 6,00 €

 

Nazio bat, beraz, elkartasun handi bat da, iraganean egindako eta aurrerantzean egiteko prest gauden sakrifizioen sentimenduek osatzen duten elkartasuna da. Iragan bat suposatzen du, baina orainean gertakari ukigarri baten bidez laburbiltzen da: baiezkoa, hots, elkarrekin bizitzen jarraitzeko garbiro adierazitako nahia. Nazio baten existentzia (barkatu metafora) egunero gauzatu behar den plebiszitua da, gizabanako baten existentzia bizitzaren aldeko betiereko baieztapen etengabea den bezalaxe.

Historia, filosofoa, orientalista, filologoa, teologoa eta literatur kritikaria, XIX. mendeko frantziar intelektualik garrantzitsuenetarikoa dugu Ernest Renan (1823-1892).

"Zer da nazioa?" -1882an emandako hitzaldian- adierazten den nazioaren teoria testuinguru historiko jakin batean kokatuta dago. Izan ere, nazioa osatzen duten azaugarriak aztertzean, elementu objektiboez gain, borondatezko adierazpenaren ezinbestekotasuna azpimarratzen du autoreak.