Euskararen astea 2024
Ekitaldi instituzionala
Bizkaia Aretoa. Baroja auditoriumean
10:30 | Agurrak eta errektorearen hitzak |
10:45 |
Amaia Elizalde Estenaga (Mikel Laboa Katedrako Zuzendaria) eta Mikel Gartziarena San Policarpo (UPV/EHUko Irakaslea) IGOA ekimeneko kideak: Irakaslegaien artean euskararen erabilera sustatzeko “Murgiltze Astea” esku-hartzea. Laburpena: Mikel Laboa Katedrak 2023an jarri zuen martxan Irakaslegaien Ohartze eta Ahalduntze Soziolinguistikorako (IGOA) ekimena EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (Gipuzkoako Campusa). Proiektuaren helburu nagusia da irakaslegaien euskararen erabilera sustatzeko esku-hartze multzo bat diseinatu eta pilotatzea Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Graduetan txertatzeko. Esku-hartze horietako bat da aurten Lehen Hezkuntza Graduko lehen mailako ikasle etorri berriekin martxan jarritako “Murgiltze Astea”, nabarmentzeko moduko emaitza positiboak eman dituena. |
11:45 |
Mikel Iruskieta (HiTZ zentroa): Ikasleen Errore Corpusa Laburpena: Erroreekin aberasturiko corpusa CORPERRORE, euskararen konplexutasuna aztertzeko ETEL ingurunea eta adimen artifizialean oinarrituriko euskarazko testu iragarlea IGARRITZ aurkeztuko ditu. UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak sustatu ditu aipaturiko proiektuak CLARIAH-EUS azpiegituraren testuinguruan. CLARIAH-EUS Giza eta Gizarte Zientzietan euskara eta euskaraz ikertzeko aukera Europako ikerketa-azpiegituretan bultzatzeko egitasmoa da. Europa mailan, CLARIN eta DARIAH azpiegiturek ikerkuntzarako baliabideak eta laguntza eskaintzen dituzte eta CLARIAH-EUSek euskararentzako zerbitzuak eskaintzen ari da, euskarazko ikerkuntzan erreferente diren ikertaldeek eta zentroek laguntzarekin. Horren erakusgarri dira aurkeztuko diren 3 web zerbitzuak:
|
12:30 | Hobekuntza ikastaroetan parte hartu duten irakasle eta ikertzaileei aitortza ekitaldia eta euskara ikastaroetan parte hartu duten TEKAZEL lagileei aitortza ekitaldia (bertaratutakoei oparia) |
13:00 | Zizka-mizkak |