Publicador de contenidos

Taller musical "Dantzan Fasiogaz"

Localización:

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009, Bilbao (Bizkaia)

Fecha:

Comienzo: 09/05/2015 17:00
Final: 09/05/2015 20:00

Gizakiak, musika entzutean, kultura gehienetan, gorputza mugitzeko joera duela esan daiteke, hau da, dantzan egiteko joera. Eta orain arte, dantza ere hori izan da, musikarekin bat datorren gizakiaren mugimendua.

XIX. mendetik aurrera batez ere, burges agintarien eskuetatik kontzertuaren errituala hedatzen da Europan aitzin eta mundu guztian gero. Kontzertuan gizakion berezko erantzun psikomotorea musikarekiko erabat erreprimitzen da. Horrela, gaur egun, ohizkoa da fandango bat antzerki batean eserita entzutea (gure zaharrentzat ulertezina den irudia). Dantzatzeko jotzetik erromeri giroan entzunaldietara pasatu gara sarritan. Aipatu dugunez, musika eta dantza txanpon beraren alderdi biak dira. Horregatik historian zehar, gure tradizioan, dantza maisuak musikariak ziren gehienetan eta musikariak, dantza maisuak. Gure Bonifazio Arandia "Fasiok", Leon Bilbaok, Juan Aiesta edo Joakintxu Gotik, ondo baino hobeto zekiten dantzen egitura zein zen, tartekoak non hasi eta non bukatu, puntapio, harahonako, baltseoak, dobleuek eta nola markatu behar zituzten entzulegoa ("dantzalegoa" esatea egokiago) pozik eta gustora izateko. Aspaldiko sueltoko txapelketetan epaile lanetan ere aritzen ziren. Musikoek dantzan eta dantzaz bazekiten. Dantzan Fasiogaz ikastaroan musikariok gure dantzarako ofizioa berreskuratzeko lehen urratsa ematera gonbidatzen zaitugu. Ateak ireki ditzagun, txotis bat, fox bat edo fandango baten egitura erritmikoak ezagutzeko dantzaren bidez, ondoren musikaz adierazteko gai izan gaitezan. Eta guzti hori, hori bai, ondo pasatzeko asmoz! Parre egiteko prest etorri gero! Parre aldamenekoarekin eta geure buruaz ere parre egiteko prest!

Egitaraua:

  • Musika eta dantzaren arteko erlazioa erritmoaren bidez
  • Hasi hasieratik
  • Pasodoblea
  • Balsa
  • Txotisa eta polka
  • Boleroa
  • Mazurka
  • Foxa
  • Tangoa
  • Habanera
  • Trikitia: jota edo fandangoa eta arinarin edo porrusalda
  1. Oinarrizko egitura ulertzen
  2. Transkripzioaren eragina fandangoa jotzeko moduan historiaren ikuspuntutik.
  3. Tartekoak eta egitura orokorra: puntapioa, harahonakoa, baltseoa, dobleue, bueltak.

Nori zuzendua:

Trikitilari, panderujole eta dantzak jotzen ikasi nahi duen edozein musikari.

Zer behar den:

Dantzan eroso egiteko oinetako eta janzkera eta ahal duenak panderoa.

Izena emateko:

Ingresar 20€ señalando tu nombre y apellidos a esta cuenta de Kutxabank: 2095 0233 10 9111124099

Plazas limitadas

 

Información adicional