Contenido de XSL
Comunicación Profesional Oral en Euskera
- Centro
- Facultad de Economía y Empresa. Sección Álava
- Titulación
- Grado en Administración y Dirección de Empresas (ADE)
- Curso académico
- 2024/25
- Curso
- X
- Nº Créditos
- 6
- Idiomas
- Euskera
DocenciaAlternar navegación
Tipo de docencia | Horas de docencia presencial | Horas de actividad no presencial del alumno/a |
---|---|---|
Magistral | 15 | 22.5 |
P. de Aula | 15 | 22.5 |
P. Ordenador | 30 | 45 |
Guía docenteAlternar navegación
ObjetivosAlternar navegación
• Diziplina anitzeko lan-taldeetan txertatzen jakitea, eta egoera bakoitzerako beharrezkoak diren trebetasunak garatzea: talde-lana, lidergoa, ekimena, sormena edo erabakiak hartzea.
• Edozein arlo ekonomikori buruzko txostenak egitea, ideiak jende adituari nahiz aditua ez denari garbi eta koherentziaz helaraztea, eta kasu bakoitzean beharrezkoa den hizkuntza-gaitasuna erabiltzea.
• Eskuratutako jakintzak eta teknikak erabakiak hartzeko erabiltzea, besteak beste globalizazioaren, berrikuntza teknologikoaren eta ingurumen-arazoen ondorioz etengabe aldatzen ari den testuinguru ekonomiko, sozial eta politiko batean.
• Hainbat iturritatik ateratako informazioa kritikarako, autokritikarako eta ikaskuntza autonomorako gaitasunarekin bilatzen, aztertzen eta laburbiltzen jakitea, gai ekonomiko, sozial edo zientifiko garrantzitsuei buruzko iritzi arrazoituak adierazteko.
• Ikasketa-eremuari lotutako informazioaren teknologiak eta tresna informatikoak eraginkortasunez erabiltzea.
TemarioAlternar navegación
1. Hizkuntzen kudeaketa ingurune akademiko eta profesional eleaniztunean
1.1 Hizkuntza gutxituak: plangintza eta eskubideak
1.2 Euskararen normalizazio-plangintzak
1.3 Hizkuntza-ukipena
1.4 Testu orokorrak eta testu espezializatuak
1.5 Idatzizko eta ahozko testuen alderaketa
2. Hizkuntza-aldaerak eta hiztunen errepertorio linguistikoa
2.1 Hizkuntza-aldaerak
2.2 Hiztunen errepertorio linguistikoa eta komunikazio formala
2.3 Aldakortasuna ahozko erregistroetan
2.4 Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua
2.5 Puntuazioa eta prosodia
3. Ahozkorako diskurtso-estrategiak
3.1 Ahozko komunikazio profesionala
3.2 Pertsuasioa
3.3 Baliabide erretorikoak
3.4 Baliabide fonikoak
3.5 Baliabide ez-berbalak
4. Komunikazio-gaitasunak eta hizkuntza-eskakizunak arlo profesionalean eta akademikoan
4.1 Herritarrekiko/bezeroekiko komunikazio-jarduerak
4.2 Erakunde eta enpresekiko komunikazio-jarduerak
4.3 Aholkularitza, sentiberatasun- eta zabalkunde-jarduerak
4.4 Arlo akademikoa eta teknikoa
MetodologíaAlternar navegación
Ikasleak zein arlotakoak diren kontuan hartuta, irakasgaia ahalik eta praktikoena izan dadin saiatuko da, eta ikasleek hizkuntza-erabiltzaile gisa dituzten (eta izango dituzten) beharretara egokituko da. Helburu horri begira, eskola teorikoak ez dira ariketen eta jarduera praktikoen abiapuntu izango, haien osagarriak baizik.
Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko. Batzuetan gidatua izango da, oinarrizko irizpide nagusiak emanez nahiz zalantzak argitzen saiatuz eskola magistraletan. Beste batzuetan, berriz, autonomoa; ikasleek eurek egin beharko dute lan, arazoez jabetzeko eta irtenbideak bilatzeko. Horretarako, era askotako lanak egingo ditu ikasleak: ariketak, irakurketa, testuak sortzea, aurkezpenak, testak...
Horietako batzuk binaka nahiz taldean egingo dituzte ikasleek, hainbat arazori eman beharreko irtenbidea eztabaidatzeko; beste batzuk, berriz, banaka, norberaren gaitasunak landu eta emaitzak ebaluatzeko.
E-gela plataforma erabiliko da, eta ikasleek askotariko materiala eta baliabideak izango dituzte eskura bertan.
Sistemas de evaluaciónAlternar navegación
Ebaluazio jarraitua izango da irakasgaiaren ebaluazio-tresna nagusia, hark izango du lehentasuna. Hala ebaluatzeko, eskoletara joan beharko du ikasleak, eta behar den garaian egin eta bidali beharko ditu zereginak. Zeregin horietako bakoitza definitu diren ebaluazio-irizpideak kontuan hartuta ebaluatuko da.
Ebaluazio jarraituan, ebaluazio-sistema hauxe izango da:
A. Praktikak egitea: % 40
B. Proiektuak: % 60
Ohiko deialdiko ebaluazio-sistema honelakoa izango da:
A. Irakasgaian landutako gaiei buruzko testa eta ariketak: % 40
B. Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko aurkezpena: % 40
C. Testu bat emanda ahoz gorako irakurketa: % 20
Era berean, jarraitua gainditzen ez duten ikasleek edo arrazoiren batengatik klasera etortzerik ez duten ikasleek, bukaerako azterketa egin ahal izango dute.
Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du
Oharrak:
-Ebaluazioaren azken probara (azterketa ofiziala) ikaslea ez bada aurkezten "aurkezteke" nota jarriko zaio.
-UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari, lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago gutxienez.
-12.2. artikulua kontuan izanik: Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
Materiales de uso obligatorioAlternar navegación
Irakasleek eGELAn eskaintzen dituzten materialak.
BibliografíaAlternar navegación
Bibliografía básica
ACEBO, S. (koord.) (2018). Dilo bien y dilo claro. Manual de comunicación profesional. Madril: Larrousse.
AMATRIA, X. et al. (2009). Komunikazio Elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko. Gasteiz: IVAP.
ARAKAMA, J. M. et al. (2005) IVAPeko Estilo Liburua. Herri Arduralaritzako Euskal Erakundea.
EUSKALTZAINDIA (2018). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE). https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161
EUSKALTZAINDIA. “Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua” (Euskaltzaindiaren 87. araua)
https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf
EUSKALTZAINDIA. “Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan” (Euskaltzaindiaren 137 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf
Bibliografía de profundización
ACED, C. (2013). Relaciones Públicas 2.0. Cómo gestionar la comunicación corporativa en el entorno digital. Bartzelona, UOC.
BARGIELA-CHIAPPINI, F. (arg.) (2009). The Handbook of Business Discourse. Edinburgh: Edinburgh University Press.
BARRETT, D. J. (2006). Strong communication skills – a must for today’s leaders. Handbook of Business Strategy 7.1. 385-390. or.
GARZIA, J. (2014). Esaldiaren antolaera. Funtzio informatiboak gako. Leioa: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua.
ZUAZO, K. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.
ZUAZO, K. (2008). Euskalkiak euskararen dialektoak. Elkar.
Revistas
Administrazioan Euskaraz (IVAP)
Ekonomiari buruzko bloga:
http://www.unibertsitatea.net/blogak/ekonomia/
Ekonomiaz aldizkaria:
http://www.ogasun.ejgv.euskadi.eus/r51-k86aekon/eu/k86aEkonomiazWar/ekonomiaz/inicio?locale=eu_ES
GruposAlternar navegación
31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 18:00-19:00 |
Profesorado
Aula(s) impartición
- AULA INFORMÁTICA 1.1 - ESCUELA DE INGENIERIA DE VITORIA-GASTEIZ
31 P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 19:00-20:00 |
Profesorado
Aula(s) impartición
- AULA INFORMÁTICA 1.1 - ESCUELA DE INGENIERIA DE VITORIA-GASTEIZ
31 P. Ordenador-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 18:00-20:00 |
Profesorado
Aula(s) impartición
- AULA INFORMÁTICA 1.1 - ESCUELA DE INGENIERIA DE VITORIA-GASTEIZ