Contenido de XSL
Prácticas de Traducción VI: Francés-Euskera y Euskera-Francés III
- Centro
- Facultad de Letras
- Titulación
- Grado en Traducción e Interpretación
- Curso académico
- 2024/25
- Curso
- 4
- Nº Créditos
- 6
- Idiomas
- Euskera
DocenciaAlternar navegación
Tipo de docencia | Horas de docencia presencial | Horas de actividad no presencial del alumno/a |
---|---|---|
P. Ordenador | 60 | 90 |
Guía docenteAlternar navegación
ObjetivosAlternar navegación
GAITASUN ESPEZIFIKOAK
-Sorburu-hizkuntzako (SH) testuak aztertzeko eta egoki interpretatzeko gaitasuna (M04CM02).
Ikaskuntza-emaitzak:
• Sorburu testuak dagokien komunikazio eta kultura testuinguruan egoki kokatzen ditu.
• Sorburu testuetako ezaugarri estilistikoak eta horien funtzio eta eraginak antzematen ditu.
-Itzulpeneko bi hizkuntzen eta haien kulturen eta konbentzio testual eta komunikatiboen ezagutza kontrastiboa M04CM01
Ikaskuntza-emaitzak:
• Testu bakoitzari dagozkion konbentzio testual eta komunikatiboak errespetatzen ditu sortzen dituen xede testuetan.
• Sorburu testuaren esanahiarekin eta estiloarekin bat datozen xede testuak sortzen ditu.
-Itzulpenerako laguntzak, baliabideak eta teknikak ongi erabiltzeko gaitasuna (G005, G007, G008).
Ikaskuntza-emaitzak:
• Frantsesa-euskara hizkuntza konbinaziorako egokiak diren baliabideak erabiltzen ditu bere itzulpenetan.
-Informazioa bilatu, eskuratu eta prozesatzeko gaitasuna (M04CM05).
Ikaskuntza-emaitzak:
• Sorburu testuen edukiaz eta haien testuinguruaz ondo jabetzeko behar dituen informazio iturriak erabiltzen ditu.
• Xede testua lantzerakoan agertzen zaizkion arazoak eta zalantzak gainditzeko baliabide egokiak erabiltzen ditu.
-Norberaren itzulpen-lana kritikatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna (M04CM07).
Ikaskuntza-emaitzak:
• Egindako itzulpenen iruzkin kritikoa egiten du.
• Hobetu beharreko alorrak identifikatzen ditu, jorratutako testuen zuzenketa orokorretik abiatuta.
ZEHARKAKO GAITASUNAK
Bakarka zein taldean lan egiteko gaitasuna, erabakiak hartzekoa eta proiektuak kudeatzekoa (G007).
Ikaskuntza-emaitzak:
• Egoki antolatzen ditu atazak eta epeak, taldean garatu beharreko proiektuetan.
• Epe luzeko banakako proiektuak egoki planifikatzen ditu, ezarritako baldintzei eta epeei erantzuteko.
Sorburu hizkuntzan (SH) eta xede hizkuntzan (XH) komunikatzeko eta testuak sortzeko gaitasuna (M04CM03).
Ikaskuntza-emaitzak:
• Eztabaida saioak aurkezten eta moderatzen ditu.
• Eskolan landutako testuen itzulpen prozesuari buruzko txostenak egiten ditu.
Ikaskuntza autonomoa, analisirako eta sintesirako gaitasuna eta ezagutzak praktikan jartzeko gaitasuna (G008).
Ikaskuntza-emaitzak:
• Irakurgai berezituetan eta norberaren hausnarketan oinarriturik, itzulpen jardunari buruzko eztabaidagaiak proposatzen ditu taldean.
TemarioAlternar navegación
• Testuen azterketa eta tipologia.
• Itzulpenerako baliabideak, teknikak eta estrategiak.
• Itzulpenerako dokumentazioa.
• Lan hizkuntza bien berezitasunak, eta horien arteko aldeak.
• Itzulpenen kritika eta ebaluazioa; jatorrizkoarekiko erkaketa.
• Itzulpenen zuzenketa eta autozuzenketa.
Aipatutako edukiak itzulpen errealen bitartez landuko dira.
MetodologíaAlternar navegación
Irakaskuntza presentziala izango da irakasgai honetan, beraz, modu lehenetsian, eskola saioetara joatea komeni da. Horrez gain, ikasleek zenbait lan egin beharko dituzte eskoletatik kanpo. Irakasgaia jarraitzeko beharrezkoak diren argibide, material eta jarraibide guztiak e-Gela plataformaren bitartez zabalduko dira.
Eskola saioak praktikoak izango dira, eta ezinbestekoa da ikasleek parte hartzea eztabaidetan, taldeko erabakietan etab. Ikasturtean zehar, bakarka burutu beharreko atazak eta taldean landu beharrekoak egongo dira.
Irakasgai honetako jardun nagusia itzulpenak egitea izango da, zehatzago, literatura alorreko itzulpenak. Ikasleek etxean itzuli beharko dituzte testuok, eta eskola saioetan aztertu eta zuzenduko dira.
Itzulpen lan horiez gain, itzulpengintzari buruzko eztabaidak egingo dira taldean, eta ikasleek prestatu eta gidatu beharko dituzte.
Eskola presentzialak egiteko modurik ez balego, eGela eta BBC plataformen bidez garatuko irakasgaia.
Sistemas de evaluaciónAlternar navegación
Ebaluazio sistema aipatu diren helburu eta gaitasunak neurtzeko pentsaturik dago, eta ebaluazio jarraitua izango da.
Salbuespen gisara, azken ebaluazioa aukeratu ahal izango dute ikasleek, baldin eta arautegian horretarako ezarrita dauden baldintzak betetzen badituzte. Kasu horietan, bi ataza egin beharko dira irakasgaia gainditzeko. Lehena itzulpen komentatu bat izango da; azterketarako finkatzen den eguna izango da lan hori entregatzeko azken eguna. Azterketarako ezarritako egunean idatzizko proba bat egin beharko dute ikasleek: frantsesezko testu euskaratu (irakasgaian zehar landutakoen zailtasun maila berekoa).
Bi ataza horietako bakoitza azken notaren % 50 izango da, baina bi-bietan lortu behar dira gutxienik 5 puntu (10etik) irakasgaia gainditzeko.
Azterketa modu presentzialean egiteko oztoporik balego, BBC plataforma erabiliko da.
Ebaluazio sistema hori aukeratu nahi izanez gero, ikasleak irakasleari jakinarazi beharko dio ikasgaiaren lehen 10 asteen barruan.
Materiales de uso obligatorioAlternar navegación
eGela
• EUSKALBAR
• Le trésor de la langue française informatisé
• Xuxen zuzentzailea
BibliografíaAlternar navegación
Bibliografía básica
Garcia Yebra, V. Teoría y práctica de la traducción. Gredos
Lederer, M. La traduction aujourd¿hui
Paz, O. Traducción: literatura y literalidad. Tusquets
Ecco, U. Decir casi lo mismo. Lumen
Bibliografía de profundización
• Euskalterm Terminologia Banku Publikoa
• Eurodicautom
• IATE
• Sareko euskal gramatika
• Recursos para traductores (Centro virtual Cervantes)
• Vademecum del traductor
Revistas
• Meta. Journal des traducteurs. Université de Montréal
• Hermēneus. Revista de Traducción e Interpretación. Universidad de Valladolid
• Senez - EZIE
• Trans. Revista de traductología. Universidad de Málaga
• TTR : traduction, terminologie, rédaction. Association canadienne de traductologie
• Vasos comunicantes. ACE Traductores.
GruposAlternar navegación
16-46 (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|