¡Envío gratis!
*Internacional 3,00 € |
Arte y Humanidades Literatura
Mende erditik gorako ibilbide oparoa egin du Anjel Lertxundik (Orio, 1948) literaturan. Eta literaturan egindako lanari beste kultur esparru askotan egindakoa gehitu behar zaio; prentsan eta zineman, besteak beste. Obra eskerga horren askotariko ertzak aztertzen ditu liburu honek. Ikertzaile eta idazle askoren lankidetzari esker ondutako monografikoa da. 2023an egin zen Uda Ikastaroko hitzaldiak jaso dira bertan, eta baita Lertxundiren omenezko Zarauzko ekitaldietan eskainitakoak ere. Lertxundiren obraren alderdi asko jorratzen dituzte lanek, talaia ezberdinetatik, sakon eta zorrotz. Mugarri bat da liburu hau: ..... Rosvita elizemakumea —«Gandersheimeko Aldarri Indartsua»— Gandersheimeko beneditar abadian bizi izan zen, X. mendean. Oro har, ez daukagu datu zehatzik haren bizitzari buruz; hala ere, litekeena da Saxonia Behereko familia noble batean jaio izana eta umetan heldu izana Gandersheimera. Bertako maistren gidaritzapean, autore klasikoen eta kristauen testuak irakurri zituen, eta, sei teatro-lan ez ezik, zortzi legenda eta bi historia-lan ere idatzi zituen. Teatro-lanak dira, aditu askoren ustez, Rosvitak literaturaren historiari egindako ekarpenik originalena. Santuen eta martirien legendetan irakurritako istorioen berri ..... ![]() Euskal eleberrigintzaren historian gai kanonikoa izan da 1936ko Gerra, batez ere 90eko hamarkadatik gaur eguneraino; alabaina, hari buruzko diskurtso literarioak aldatuz joan dira urteetan zehar. Unean uneko imajinario kolektiboaren eta memoria-politiken eraginak nabari dira, eta euskal literatur sistemaren joerek ere ekarri dituzte aldaketak gertakari hura irudikatzeko moduetan. Liburu honek gerrari buruzko narrazioetako erdiguneko eta ertzetako ikuspegiak azaleratzea du helburutzat. Horretarako, lau alderditatik begiratu zaie eleberriei. Lehenik, obra bakoitzean gailendutako posizio ideologikoak identifikatu dira, .....
Galietako guda Zesar, Gaio JulioLopetegi Semperena, Guadalupe (arg.) Zaila da hitz gutxitan hain ezaguna, aztertua eta kritikatua izan den Zesar bezalako pertsonai baten bitzitza laburtzea, are gehiago garai hartako politika eta bizitza publikoan hain murgilduta egon zen pertsonaia izanik. J. Carcopinoren esanetan, Zesar 101. urteko uztailaren 13an jaio zen. Garai hartan Erromatar Errepublika bere azken uneak igarotzen ari zen, une zurrunbilatsu, ilun eta nahasiak, zalantzarik gabe. Konkista guda nagusienak bukatuta, Mediterraneo ertzeko lurralde gehienetan Erromatarren jabegoa sendotu ahala, botere nahiak eta ustelkeriak indarra hartu zuten buruzagi askoren baitan, eta, horrela, Senatuaren, ..... ![]() Euskal literaturan azken urteotan izan diren berrikuntza handienetariko bat albuma izan da. Hitzez eta irudiz osaturiko objektu hibrido, aldakor eta malgua da albuma; bi kodeen irakurketa eskatzen duena bere osotasunean ulertzeko. Liburu honen bidez irakurlea albumen mundura hurbilduko da; liburu ilustratutik albumera dagoen eboluzioa ikusi, albumen lanketan dauden faktoreen berri izan eta haur txikien artean, baina baita helduen artean ere gero eta presentzia handiago duen literatura mota honek dituen ezaugarriak ezagutu. Horrez gain euskaraz azken hamarkadetan egon den iraultzaren nondik norakoa ikusi ahal izango da, ..... Euskal sistema literarioa sistema ahula dela esan ohi da, baina azken urteetan inguruan ditugun eta hizkuntza handiek baliatzen dituzten sistemek izandako garapenaren antzeko eboluzioa lortu du literatura-testuen moldeen, gaien edo generoen alderdian. Eta ez da ohikoa izan gure historian zehar. Hori argitzeko, liburu honek euskal sistema literarioa aztertzen du ikuspegi zabal bat baliatuz. Lehen atalean azterketa egiteko metodologia azaltzen da. Ondoren, euskal sistema literarioa eta haren egiturak aztertzen dira haren funtzionamendua ulertzeko. Eta azkenekoan, Harkaitz Canoren ibilbide arrakastatsua sistema literarioare..... ![]() Berebaitaraturik dago ume kozkor bat Oiartzungo plazan Xalbadorren bertso batzuk entzuten. Jendetza bildu da, eta sekulako errespetuz entzuten dute denek. Afaldu aurretik lekuonatarrenean izan da, Tiburtzik kantatutako bertso zaharrez gozatzen. Ahozkotasunaren putzutik edatearen poderioz iturri bihurtu da Lete, eta orain bera da bertsoak idazten diharduena. Azken hatsarekin kantatu du Xalbadorrek bere bertsorik sakonena, eta Letek agur eresi bat idazteko bulkada sentitu du. Handik egun batzuetara agertu da plazara, gitarra eskutan. Berebaitaraturik dago ume kozkor bat Leten bertso batzuk entzuten… Liburu honek Leteren ..... Teresa del Valleri buruz liburu honetan bildu ditugun artikuluak gaika antolatu ditugu. Antropologo horren lanaren lau zutabe garrantzitsuenak botere-harremanak, hizkuntza-arazoa, antropologiaren begiekin ikusitako espazioa eta antropologiaren etorkizuna dira. Bere hasierako lanetatik hasi eta berrienetaraino abiatzen diren bata bestearen atzetik gai ugari. Azken batean, gogorarazten digute Teresaren lan intelektual guztia irakurketa eta iradokizun agortezinen iturria dela, eta bide berriak irekitzen dituela genero eta antropologia ikasketak ulertzeko. Ez da esan behar artikuluak edozein ordenatan irakur daitezkeela, esango ..... ![]() Oharra: Liburu honetan Javier Rojok 25 urtetan zehar El Correoko Territorios kultura gehigarrian eta El Diario Vascoko literatura sailean idatzitako euskal argitalpenen kritika batzuk bildu dira, artikuluak pdf formatuan lortu ondoren, kritikak zeuden moduan ebaki eta zehaztuz, nahiz eta horietako askoren izenburuan akats ortografikoak izan. Horrela, bildutako 1996ko lehen kritikatik 2021ko azken kritikara pdf kalitateari dagokionez alde handia nabari da. Izan ere, XXI.mendean digitalizazioaren prozesuak aurrerapen handiak izan ditu, eta hori dela eta, 90eko hamarkadako kritiken kalitatea ez da 2000.urtetik aurrerako ..... ¿Por qué investigamos sobre un tema como el de la literatura y el fútbol? ¿Existe literatura vasca sobre fútbol? La indagación sobre la relación de las dos esferas resulta novedosa, no se ha llevado a cabo en el ámbito de la literatura vasca, y trabajar en la novedad siempre es tentador. Así, en este trabajo queremos atender a la representación del fútbol en las manifestaciones literarias. Mantener una configuración del trabajo desde un punto literario significa que se trata de ver el fútbol desde la literatura, de reflexionar acerca de cómo se configura la literatura en torno a fútbol. Como resultado, presentamos a ..... ![]()
|
|