Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
Ingeniería y Arquitectura Informática
Ordenado por:     Libros por página:


CLARIAH-EUS Humanitateetan eta Gizarte Zientzietan Europako ikerketa-azpiegiturekin lankidetzan euskara eta euskarari buruzko ikerketa bultzatzeko azpiegitura da. Hain zuzen ere, Europa mailako CLARIN eta DARIAH azpiegiturek eskaintzen dituzten ikerkuntzarako baliabideak eta laguntza euskara eta euskarari buruzko ikerketa egiteko eskuragarri jarri nahi ditu CLARIAH- EUSek. Horretarako, hainbat ekintzaren artean, ikertzaileen lanen berri izateko eta elkartrukea sustatzeko CLARIAH-EUS workshopak antolatzen ditugu.

Bigarren CLARIAH-EUS workshop honetan, gure helburua euskal ikerketa-komunitatea biltzea eta ikertzaileen eta .....
eBook 
Acceso abierto. Descargar


Liburu honek ebatzitako ariketen bilduma zabala eskaintzen du, bai Sistema Diedrikoan, bai Plano Akotatuen Sisteman. UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Adierazpen Grafikoaren arloko eskola eta azterketetarako sortu dituzte egileek. Ariketak kontu handiz aukeratu dira, geometria deskriptiboaren printzipioak irakasteko eta espazio-ikuspegia garatzeko duten eraginkortasunagatik. Aplikatutako arazoen bidez, ezagutza horrek ingeniaritzaren eremuko egoera praktikoak ebazteko duen garrantzia uler daiteke. Ariketak enuntziatuarekin eta soluzio zehatzarekin aurkezten dira, eta ezinbesteko tresna eskaintzen dute Adierazpen Grafikoaren .....
Libro 
22,00 € 


Informatikariek eta software-garatzaileek esfortzu izugarria eskaintzen diote kode-garapenari; hartara, ezinbesteko dute kodea txukun, garbi eta seguru garatzea ahalbidetuko dieten tresnak ezagutzea eta erabiltzea. Git software-bertsioak kontrolpean izateko sistemarik ezagunena eta erabiliena dugu egun, eta erabiltzen ikasteko praktika behar bada ere, etorkizunean ordainetan ematen dituen onurak eta abantailak oso nabariak dira. Eskuliburu honen helburua ez da Git guztiz deskribatzeko idazlan astun bat izatea, baizik Git erabiltzeko nagi den hura motibatzeko, oinarrizko kontzeptuak erakusteko eta etorkizun hurbilean izango dituen .....
Libro 
20,00 € 
eBook 
13,00 € 


Liburu honen lehen argitaraldia egin nuenetik igaro dira lau urte, eta iritsi da bere edukia berrikusteko garaia. Urte hauetan unibertsitateko ikasketetan erabili izan da liburua, eta erabilera horrek azaleratu egin ditu hobetzeko zenbait alderdi. Saihetsezinak suertatzen diren eguneraketak daude bigarren edizio honetan: ariketen bilduma berrikusita dago, zaharkituta geratu diren RFC agirien erreferentziak ordezkatu egin dira, eta erabilerarik gabeko euskarazko termino berriei nagusitu diren beste termino batzuek hartu diete tokia. Horrez gain, eduki berriak ere gehitu ditut, eta teknologikoki zaharkituta geratu direnak baztertu. .....
eBook 
Acceso abierto. Descargar


Zenbakizko metodoak I irakasgaian Matematika Graduko 2. mailako euskarazko ikasleek argitaratu berria den egile honen Zenbakizko metodoak MATLAB erabiliz testuliburua dute. Liburu berri honen helburu nagusia da aurreko liburu teoriko hori osatzea, eta, bertan agertzen diren ariketa aukeratu batzuk eta beste ariketa berri batzuk ebatziz, irakasgai hori ulertzen laguntzea.

Aurreko testuliburua bezala, liburu praktiko hau ere oso erabilgarria izan daiteke bai Ingeniaritzako ikasketetan, eta baita Zientziako beste ikasketa batzuetan ere.

Liburu honen bidez zenbakizko metodoen oinarriak eskainiko dira, batez ere .....
eBook 
Acceso abierto. Descargar


Liburu honen bidez zenbakizko metodoen oinarriak eskainiko dira, bai ikuspuntu teoriko batetik, bai ikuspuntu aplikatu batetik. Iraganean, zenbakizko analisian eta teorian oinarritzen zen zenbakizko metodoei buruzko ikasturte bat, baina, gaur egun, irakasgai horren edukia garatzean, kontuan hartu behar dugu ordenagailu ahaltsuak eta kalkulu-software eraginkorrak eskura izatea. Oraingo joera, gero eta gehiago, aplikazioetara eta inplementazioetara joatea da, jadanik prest dagoen kalkulu-tresneria erabiliz. Ikasturte batean, ikasleek zenbakizko metodoen oinarriak ikasiko dituzte. Gainera, ordenagailu-lengoaia batean programatzen .....
eBook 
Acceso abierto. Descargar


Eskuliburu honen helburua informatikaren oinarriak erakustea da, programazioari dagozkion funtsak aditzera eman arte. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Eibarko atala) Informatika irakasgaian erabiltzeko sortu da. Energia Berriztagarrien ingeniariengan pentsatuz idatzi den arren, testuan zehar erabiltzen diren adibideak orokorrak dira. Era honetan, edozein gradutako ikasleek ere erabil dezakete. Are gehiago, ez da aldez aurretik jakintza aurreikusten aipatutako kontzeptuak ulertzeko; beraz, interesa duen pertsona orok erraz erabil dezake testu hau.
eBook 
Acceso abierto. Descargar


Gaien aukibidea:

1. Oinarrizko kontzeptuak:
- Sarrera.
- Optimizazio-problemak.
- Optimizazio-problemak ebazten.

2. Soluzio bakarren oinarritutako algoritmoak:
- Kontzeptu orokorrak.
- Bilaketa lokala.
- Bilaketa lokalaren hedapenak.

3. Populazioetan oinarritutako algoritmoak:
- Algoritmo ebolutiboak.
- Swarm Intelligence.

4. Algoritmoen konparazio enpirikoa:
- Problemaren instantzien aukeraketa.
- Konparazioaren baldintzak.
- Parametroen aukeraketa.
- Algoritmoak exekutatu eta emaitzak aztertu.
- Konparazio grafikoa.
- .....
eBook 
Acceso abierto. Descargar


Estos trabajos representan la labor de los profesores e investigadores de la Conferencia Internacional de eLearning Ikasnabar-GUIDE 2016, Collado Villalba (España), organizada este año por la Universidad del País Vasco y la Universidad a Distancia de Madrid, en conjunto con la Asociación Internacional GUIDE de Universidades a distancia. Los trabajos cubren un amplio espectro de temas, todos ellos pertinentes para el uso exitoso de las aplicaciones de eLearning en el campo de la Educación y para la implementación de experiencias educativas en el campo universitario. Es evidente que el papel desempeñado por la tecnología educativa en .....
eBook 
Acceso abierto. Descargar


Liburu hau ez dugu sortu Python lengoaiaren xehetasun guztiak eta zehaztasun osoz deskribatzeko, ikasteko material motibatzailea eskaintzeko baizik. Adibideak ikustea, probatzea eta horien hobekuntzak programatzea baita ikasteko metodorik onena. Liburuko ariketa guztien kodea hemen lor dezakezu: http://www.unibertsitatea.net/blogak/python

Python lengoaia sinplea, ulergarria eta ahaltsua da. Lengoaiak bere barruan dakarren funtzionaltasuna ez da oso zabala, baina oso erraza da oinarrizko muin hori zabaltzea. Erraz aurkitzen dira sarean programa ahaltsu asko, eta gehienetan lizentzia libre batekin. Python software libre .....
Libro 
18,50 € 
eBook 
12,00 € 

Mostrados: 1-10 de 31 resultados

Página 1 de 4

1 2 3 4
Página Siguiente