Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
Arte y Humanidades Filosofía
Ordenado por:     Libros por página:


Joxe Azurmendiren obra unibertso literario zabal eta aberatsa da, euskalduna eta europarra, euskalduna izanik unibertsala, eta bertan hainbat arlo eta sail zedarri litezke. Hein batean aztertua dago; izan ere, pentsalariari eskainitako «Euskal pentsamenduaren ur-jauzia» kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan 2019ko abenduan, eta, sei sailetan banaturik (Kultura, nazioa, estatua; Gizaberea; Gogoeta etikoak; Pentsamendu soziala; Kooperatibismoa; Hizkuntza eta pentsamendua), berrogeita hamabi aditu aritu ziren bertan euren ponentziak aurkeztenurik (Eizagirre & Zabaleta (argk.), 2021). Haritz Azurmendik doktoretza-tesia egina .....
Libro 
18,00 € 

Quaderni del carcereren antologia II. Ekonomiaren, filosofiaren eta politikaren kritika: "praxiaren filosofia" Gramsci, AntonioFrosini, Fabio (sarrera); Begiristain Goiburu, Unai; Jauregi Aiestaran, Saroi (itz.); Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Antonio Gramsci (Ales, Sardinia, 1891–Erroma, 1937), politikari sozialista, hizkuntzalari gisa trebatu zen Turingo Unibertsitatean. Ikasketak utzi, eta kazetari aritu zen 1914tik aurrera, eta protagonista gisa esku hartu zuen Italiako «biurteko gorri» iraultzailean, 1919-20 bitartean. 1921ean, Italiako Alderdi Komunista sortzen parte hartu zuen, zeinaren idazkari bihurtu baitzen ondoren. 1922-26 artean, Internazional Komunistako buruzagi gailenen artean jardun zuen. Erregimen faxistak 1926an kartzelaratu zuen, eta, hil zenean (1937), ohar sorta mardul bat utzi zuen, zeinak “Quaderni del carcere” (Kartzelako koadernoak) izenburuareki.....
Libro 
28,00 € 
ePub 
9,00 € 


Adimen artifizialaren eta filosofiaren arteko harremana eta solasaldi kritikoa ezinbestekoak dira. Erro paradigmatiko edo teknikari buruzko filosofiak adimen artifizialaren gaineko gogoeta egin beharra dauka, teknofilia-teknofobiaren arteko kulunka eguneratuz zein teknologia autonomoen eta digitalizazio unibertsalaren tokia aztertuz.

Liburu honetan, eremu horietan ekarpen handikoak izan diren zenbait pentsalariren bidea azaldu egingo da, eta erronka eta aukera berrien aurrean jarri, adimen artifizialaren ametsak eta nahiak (futurismoa, azelerazionismoa, kolapsologia, utopia) astiro pentsatzeko bideak irekitzeko.

Libro 
18,00 € 
eBook 
11,70 € 


Bidez bide hausnarrean liburuan hiru zati edo atal bereiz daitezke. Lehenengoan, zenbait auzi filosofiko jorratzen dira. Fokupean jartzen dira, besteak beste, zenbait artelanen edo fikzio-lanen ustezko izaera immorala, narrazio historikoen izaera, jarrera negazionistaren eta kritikoaren arteko harremana edo gizarte-aldaketei begira filosofian egin diren proposamen zehatz batzuen arteko eztabaida (Rousseau-Hume eztabaida). Gai horietako batzuei lehenengo hurbilketa bat egin zien egileak Gogoeta-bide irekiak edo Zientziaren argi-itzalak liburuetan.

Bigarren zatian, egileak aurkezten ditu, filosofiarako sarrera bati begira, .....
Libro 
20,50 € 
eBook 
13,30 € 

Quaderni del carcereren antologia I. Materialismo historikoa, zientzia modernoa eta Benedetto Croceren filosofia Gramsci, AntonioFrosini, Fabio (sarrera); Begiristain Goiburu, Unai; Jauregi Aiestaran, Saroi (itz.); Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Antonio Gramsci (Ales, Sardinia, 1891–Erroma, 1937), politikari sozialista, hizkuntzalari gisa trebatu zen Turingo Unibertsitatean. Ikasketak utzi, eta kazetari aritu zen 1914tik aurrera, eta protagonista gisa esku hartu zuen Italiako «biurteko gorri» iraultzailean, 1919-20 bitartean. 1921ean, Italiako Alderdi Komunista sortzen parte hartu zuen, zeinaren idazkari bihurtu baitzen ondoren. 1922-26 artean, Internazional Komunistako buruzagi gailenen artean jardun zuen. Erregimen faxistak 1926an kartzelaratu zuen, eta, hil zenean (1937), ohar sorta mardul bat utzi zuen, zeinak Quaderni del carcere (Kartzelako koadernoak) .....
Libro 
28,00 € 
ePub 
6,00 € 
eBook 
6,00 € 


Eboluzio luze baten emaitza gara, mundu biziaren parte, hautespen naturalaren ondorio. Gure geneak, gure garuna, gure biologia gara; baina baita gure ingurunea, gure hezkuntza eta gure kultura ere. Animalia espezie berezia gara: ez aingeru zerutiar, ez abere huts, ez otso, ez automata. Biologiak eta kulturak egin gaituzte.

Gizakiok, bada, bi erresumatako herritarrak gara, bi mundutako kideak, mundu naturalekoak eta mundu moralekoak. Animaliatasunaz gain, gizatasuna ere badugu. Txinpantze filosofoak gara, etikoki jarduteko gaitasuna duten animalia bakarrak. Hitz batean, guztiok gara aldi berean Lucy australopitekoa eta .....
Libro 
18,00 € 

Robespierreren lan hautatuak Robespierre, MaximilienForce, Pierre (sarrera); Bereau Baleztena, Irati (itz.); Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)

Maximilien Robespierre (Arras-en jaioa 1758ko maiatzaren 7an – gillotinan hila Parisen 1794ko uztailaren 28an) Frantziako Iraultzaren garai erradikalenaren eragile nagusietakoa izan zen, Terrorearen garaiarena, hau da, askatasuna eta berdintasuna defendatzearren herriaren izenean egindako diktadurarena. Robespierreren pentsaera politikoaren muinean, borondate orokorraren kontzeptua dago, Rousseauk Gizarte Hitzarmenean definitzen duen gisan: herriaren borondatea ona da definizioz, nahiz eta balitekeen herriak huts egitea zer interes dituen erabakitzean. Hori dela-eta honako galdera hau: zein da borondate orokorra konprenitzeko .....
Libro 
20,00 € 
ePub 
6,00 € 


Este trabajo examina la relación entre estética, política, historia del urbanismo y geografía. Parte de ejemplos tempranos de la constitución de la sensibilidad moderna al inicio de la Revolución Industrial, la constitución correlativa de las ciudades como espacio material determinante de las relaciones sociales, y termina examinando los conflictos políticos y culturales de las sociedades metropolitanas en la época postindustrial.

Transcurriendo en la intersección entre disciplinas, tiene como tres objetivos describir la evolución histórica de la relación entre el sujeto y su contexto urbano; ofrecer un esbozo de .....
Libro 
8,00 € 


Gogoeta-bide hauek alderdi guztietatik irekiak dira. Alde batetik, zitekeena zen aukeratutako gai batzuk ez egotea eta beste gai batzuk sartzea. Azken unean bakarren bat sartu da zerrendan eta bakarren bat atera da bertatik. Beste aldetik, gai zerrenda irekia izateaz gainera, gai bakoitzaren jorrapena ere irekia da. Egilea batzuetan eroso samar sentitu da bidea egiten, gaia gertukoagotzat zeukalako. Besteetan, ordea, kostata egin du aurrera, baina gaiaren gaineko interesak bultzatu eta motibatu du egilea.

Auzi filosofikoak interesgarriak iruditzen bazaizkizu, gogoeta hauetan probetxuzkorik aurkituko duzu. Gaien artean .....
Libro 
16,00 € 


La tolerancia es una de las virtudes más importantes de la sociedad democrática contemporánea. Es una virtud cotidiana para las personas, especialmente ahora que la globalización ha hecho mucho más cercana la diferencia y más frecuentes los desacuerdos sobre los caminos que conducen a una vida buena. Este libro pretende vindicar la importancia de la tolerancia para la sociedad contemporánea a través de argumentos y situaciones que evidencian su utilidad para la convivencia pacífica y sostenible.

Esta obra se divide en dos partes. La primera abarca los fundamentos históricos de la tolerancia a través del examen de su .....
Libro 
12,00 € 

Mostrados: 1-10 de 52 resultados

Página 1 de 6

1 2 3 4 5 6
Página Siguiente