euskaraespañol

Euskadiko VI. Geografia Olinpiada

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/03/15

Ezkerretik eskuinera, Mikel Díaz, Unai Muñoz eta Joseba Díaz de Mendibil
Ezkerretik eskuinera, Mikel Díaz, Unai Muñoz eta Joseba Díaz de Mendibil | Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Gradu Aretoan, burutu zen Euskadiko VI. Geografia Olinpiada, Euskadiko Geografoen Elkargoaren Lurralde Ordezkaritzak antolatuta, UPV/EHUren Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila lankide dela.

Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikastetxe publiko, itundu edo pribatutan batxilergoko 2. mailan matrikulatuta Geografia ikasgaia ikasten duten ikasleek parte hartu zuten.

Egindako proben ondoren, IES-Usandizaga-Peñafloridako Unai Muñozek eskuratu zuen lehenengo postua. Ondoren, Mikel Díaz Benaito, San Ignacio Ikastetxea-Jesuitak Donostia Ikastetxekoa, eta Joseba Díaz de Mendibil Laboa, hau ere San Ignacio Ikastetxea-Jesuitak Donostia Ikastetxekoa. Ikastetxeen artean, Bilboko Calasancio-Escolapios ikastetxeak lortu zuen garaipena.

Geografia Olinpiadaren helburua da ikasleen interesa sustatzea diziplina zientifiko horrekiko. Geografiak lotura estua du lurraldearekin, eta inguratzen gaituen mundua ulertzen eta konprenitzen laguntzen digu, bai ingurune naturala, bai bertan garatzen den giza jarduera.