euskaraespañol

Tailerra: ‘Hitzak irudietan. Irudiak hitzetan’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/05/27, 09:30 - 15:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Miren Amuriza bertsolari eta idazleak eta Amaia Egidazu idazle eta ilustratzaileak bat egin dute ‘Hitzak irudietan. Irudiak hitzetan’  tailerra egiteko. 

 Amurizak hitzekin lan egiten du. Gazteentzako hamaika liburu idatzi ditu eta helduentzako nobelarik nabarmenena ‘Basa’ da. Egidazuri arte plastikoak eta sormenezkoak gustatzen zaizkio. Etxepare saria irabazi zuen natura, kultura eta tradizioa uztartzen dituen Dorotea lanagatik. 

Horrela deskribatzen dute jarduera: “Esaldiak luzatu, moztu eta puntetatik korapilatzeko. Txaplatak zirri-marratzeko. Argazkiak urratu, konpondu eta berriz urratzeko. Berbak botoitzeko. Elkarren janzkiei barrenak hartzeko. Edo josteko kaxa mahai gainean irauli eta nahi duguna egiteko”. 
 
UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleek doan parte hartu ahal izango dute tailerrean. Horretarako, aldez aurretik ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus helbidean eman behar da izena. 

Sormen Olak tailerra Loraldiak eta EHUKulturak , UPV/EHUko kultura zerbitzuak, antolatu dute. Proiektu honen helburua da 16-29 urteko pertsonei euskal kultura transmititzea, erreferente diren kultur profesionalekin harremanetan jartzea eta sormena eta irudimena bultzatzea. Proposatzen dituzten jarduerak hilean larunbat batean egiten dira, modu intentsiboan.