euskaraespañol

Jolasbide. IV Nazioarteko Mintegiak Iraunkortasuna lantzeko hezkuntza-esperientziak erakutsiko ditu.

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/03/30 2022/03/30, 09:00 - 18:30

Kokapena

Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Martxoaren 30ean, asteazkena, Bilboko Hezkuntza Fakultatean, UPV/EHUko Leioako Bizkaiko Kampusean, laugarren Nazioarteko jolasBIDE Mintegia egingo da, iraunkortasuna hezkuntza-esperientziekin duen harremanaz hausnartzeko. Jardunaldia Bilboko Hezkuntza Fakultateak, Haziz Hazi sareak, kideONek eta Ariwakek antolatu dute, aurrez-aurreko formatuarekin eta online bertsioarekin.

Jardunaldia Jaengo Unibertsitateko Mª Paz López-Peláez Casellasek hasiko du, GJHen aurreko pedagogia kritikoari buruz. Katia Huesok, Saltamontes BosquEskolakoak, naturan heztea: planeta hobe baterako pertsona hobeak izango ditu hizpide. UNESCO Etxetik, Nieves Fernandezek hezkuntzaz jasangarritasunerantz eraldatzeko hitz egingo du. Ondoren, Intered Fundazioko Guillermo Aguadok hezkuntza-esperientzien iraunkortasun-irizpideak eskainiko ditu. Urduñako eskolak Elikadura gure ardura, Urduñako jantokiaren esperientzia proiektua aurkeztuko du, eta goiza amaitzeko, garapen iraunkorrerako hezkuntza estrategiak partekatuz izeneko mahai-ingurua egingo da. 

Naiara Berasategi Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak emango dio hasiera arratsaldeko saioari Eskolabideak: Autonomia eta haurren mugikortasuna proiektuaren aurkezpenarekin: Eskolabideak proiektuak Euskal Herrian duen eragina aztertuz. Jardunaldia amaitzeko, Zubitxu, Enham Espazioa eta Erlaitza erakundeetako Naiara Beldarrain, Maitexa Aincy eta Ria Hansen izango dira, GJHak hezkuntza-esperientzietan ezartzeko erronkak mahai-ingurua dinamizatuko dutenak, eta ondoren eztabaidarako, hausnarketarako eta itxierarako gune bat egongo da. 

Jarduera hauen bidez, Bilboko Hezkuntza Fakultateak eredu eta pedagogia berriak hurbildu nahi ditu, ikasleei eta irakaskuntzako profesionalei egungo hezkuntza-errealitatearekiko ikuspegi eta harreman zabala eskaintzeko. 

Antolatzaileak

HazizHazi elkartea, "Hezkuntza-, hazkuntza- eta laguntza-sarea", hezitzaile eta familiez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hezkuntza-proiektu ugarik osatzen dute, eta eredu propioak garatzeko beharra ikusten dute, egungo gizarte-errealitatean dauden gabeziei edo arazoei erantzuteko.  

KideON Eusko Jaurlaritzaren ikerketa talde finkatua da, Gizarteratzeari eta Hezkuntzari buruzkoa. EHUko hainbat jakintza-arlotako irakasleak eta gizarte-erakundeetako eta atzerriko unibertsitateetako ikerketako laguntzaileak biltzen ditu. Gizarteratze- eta hezkuntza-prozesuekin konprometituta dauden gizarte- eta eskola-hezkuntzako profesionalen esku-hartze zuzenarekin eta prestakuntzarekin lotutako ikerketa-ildoekin.  

Ariwake ikaskuntza-sare kolaboratiboak garapen pertsonala, hazkunde kolektiboa eta eraldaketa soziala sustatzen ditu bost ikaskuntza-arlotan, hala nola ongizatean eta osasunean, bizitzan zehar heztea eta laguntzea, ahalduntze pertsonala eta lanekoa, alderdi guztiak adieraztea eta bizitzea, edo bizitzarako eta lanerako espazioak eratzea. 

Sarrera libre eta doakoa izango da, aldez aurretik www.jolasbide.org webgunean izena emanda. 

Argibide gehiago:

http://www.hazizhazi.org/