euskaraespañol

Prentsaurrekoa: Sormen Ola gazteentzako kultur transmisio tailerren programaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/01/25, 10:30

Deskribapena

Loraldiak eta EHUKulturak elkarrekin antolatu dute Sormen Ola, 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako kultur transmisio tailerren programa.

Urtarrila eta maiatza bitartean hilean behin burutuko dira, larunbata goizez eta ikastaro trinkoen formatoan. UPV/EHUko Bizkaia Aretoan burutuko dira tailer guztiak.

Gaiak monografikoak izango dira, sormenaren alor ezberdinak landuko direla: dantza, musika, arte eszenikoak, literatura, ikus-entzunezkoak eta hitzak eta irudiak. Eta erreferentziazko eta eskarmentudun profesionalek eskainita: Jon Maya, Patxo Telleria, Joseba Sarrionandia, Paul Urkijo edota Miren Amuriza, besteak beste.

Parte-hartzaileak

•             Gorka Moreno, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea

•             Amaia Ocerin, Loraldiako komunikazio arduraduna  

•             Patxo Telleria, sortzailea eta tailerren gidarietako bat