euskaraespañol

Farmazia praktiko asistentzialeko tituluaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/05/30, 12:00

Kokapena

Ekitaldi Aretoa - Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Arabako Campuseko Farmazia Fakultatean ekitaldi bat egingo da, non aurkeztuko baita Farmazia praktiko asistentzialaren unibertsitate aditu titulu propio berria, datorren ikasturtetik aurrera irakatsiko dena.

Titulu hau farmazia asistentzialean espezializatzeko bide gisa aurkezten da, bide emango diena farmazialariei arreta farmazeutikorako zerbitzuak arduraz eta eraginkortasunez emateko jakintza, trebetasunak, motibazioa, konfiantza eta gaitasuna eskura ditzaten. Eskuratutako gaitasun hauei esker, egokitu ahal izango dira gizarteak sendagaien erabileraren eta osasun laguntzaren arloetan dituen behar berrietara.

Ekitaldian hartuko dute parte:

  • Mirari Ayerbe, Farmazia Fakultateko dekanoa, bertaratutakoei ongietorria emango diena.
  • Juan Uriarte, Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluko presidentea.
  • Jon Iñaki Betolaza, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Farmazia Zerbitzuko zuzendaria.
  • Marian Solinis, titulu berriaren koordinatzailea.
  • Manoli Igartua, Arabako Campuseko errektoreordea, ekitaldia amaitutzat emango duena.

Bideokonferentzia bidez ere jarraitu ahal izango da, esteka honen bidez: webex bilera.