euskaraespañol

Arabako Esperientzia Gelen graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/05/31, 17:00

Kokapena

Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Arabako Esperientzia Gelek XIX. promozioko ikasleen graduazio ekitaldia egingo dute, eta bertan izango dira Manoli Igartua Olaechea, Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko errektoreordea, Ana del Val Sancho, Kultura eta Kiroleko foru diputatua, Jon Urresti García, Vital Fundazioko presidentea, eta Agustín Plaza, ACAEXA-AEIKEko presidentea (Esperientzia Geletako ikasle eta ikasle ohien Kultur Elkartea). Aritz Ruiz Gonzalez Arabako Campuseko Esperientzia Gelen zuzendariak aurkeztuko du ekitaldia.

Giza Zientzietako titulua duten ikasleei diplomak eman aurretik, Daniel Innerarityk, UPV/EHUko Ikerbasque ikerlariak eta Florentziako Europako Institutuko Adimen Artifiziala eta Demokrazia Katedraren titularrak, ‘Krisien gizartea 'izeneko hitzaldia emango du ikastaroari amaiera emateko.